Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Gay poesia: Cathal Ó Searcaigh

Rikardo Arregi 2006/10/24 13:30

Naturaren kontra

Iban Zaldua 2006/10/10 10:15
Iritsi da udazkena, zorionez, eta euria eta freskoa aitzakia ezin hobeak dira ni bezalako gurasoentzat gehiagotan ez joateko Naturaren altzora, datorren udaberrira edo udara arte behintzat –umeekin, badakizue, noizean behin egiteko obligazioa dagoen zerbait, eguraldia oztopo ez bada behintzat–. Ba, aleluia, oztopo izaten hasi da jada, eta nire poza zuekin konpartitu nahiko nuke Oscar Wilderen pasarte baten itzulpenaren bitartez. Horrek ez du esan nahi, deigarritasun arrazoiengatik egokia iruditu zaidan izenburua gora-behera, Naturaren aurka nagoenik guztiz: Natura dagoen lekuan eta ahalik eta osoen kontserbatzearen alde nago, eta zinez deitoratzen ditut gure bizimodu turbokapitalistak Naturari egin (eta egingo) dizkion kalteak; ez nago horren ados, ordea, Naturarengana joateko daukagun nolabaiteko betebeharrarekin, oso nabarmena mendigoizale bulartsuz beteriko gure herri, nazio, leku edo dena delako honetan.

Jose Ramon Goikoetxea “Ardotxi”: "Mentxakaren aitorpena".

Pruden Gartzia 2006/10/03 11:50

Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III)

Volgako Batelariak 2006/09/12 15:53
Eta hemen duzue sail honen azkeneko emanaldia, jaso ditugun albiste freskoenekin (susmatzen dugu egileek ez dituztela liburuotako batzuk ezta amaitu ere, oraindik...). Bejondeizuela.

Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (II)

Volgako Batelariak 2006/09/07 17:30
Hemen duzue, agindu bezala, aurtengo eta edozein urtetako edota mendetako euskal kulturaren hitzordu nagusian, hots, Durangoko Azokan salduko diren liburu berrien aurrerapenaren bigarren partea, zeinari, sentitzen dugu, hirugarren bat gehitu beharko baitiogu, azkenean: lehenengoa argitara eman ondoren pilo bat dei jaso dugu argitaletxeetatik nobedade gehiagoen berriekin.

Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I)

Volgako Batelariak 2006/09/04 18:25
Editoreen eta oraindik hitz egiten diguten euskal idazleen artean ikerketa-lana burutu ondoren, eta Juan Luis Zabalak Berrian argitara eman baino lehenago, Volgako Batelariak inoizkari honen irakurle txit agurgarri guztientzako esklusiban, hemen duzue aurtengo Durangoko Azokan zientoka edo milaka salduko diren liburuen uztaren aurrerapena, bi partetan emanda. Joan pentsatzen zeinetan xahutuko dituzuen zuen xoxak!

Kritika gautiar txikia hiru fasetan

Angel Erro 2006/08/15 02:00

Literaturaren izaera txirrindulariari buruz (gehiago)

Iban Zaldua 2006/08/01 13:30

Koldo Izagirreri elkarrizketa

Volgako Batelariak 2006/07/21 14:53

Gay poesia: Karlis Verdins

Rikardo Arregi 2006/07/15 13:30
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44