Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Irakurle kluba Eibarko liburutegian

Irakurle kluba Eibarko liburutegian

Asier Sarasua 2012/12/06 10:40
Ez da bene-benetako Irakurle Kluba izango, baina oso antzerako ekimena antolatu du Eibarko Udal Liburutegiak datozen hilabeteetarako. Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duen programa bati helduz, "Idazlearekin berbetan" jarri du abian. Urtarriletik apirilera 4 liburu irakurri, aztertu eta komentatuko dira, idazleekin eurekin batera.

Orain arte gaztelaniaz bakarrik zegoen Irakurle Kluba liburutegian. Euskarazko antzeko zerbait ere egiten du ...eta kitto! elkarteak.

Oraingoan, EIE elkartearekin laguntzarekin, udal liburutegian euskarazko liburuak ere irakurri eta komentatu ahal izango ditugu. Hurrengo lauretan, behintzat, idazlea bera ere bertan egongo da. Liburutegiak liburua ere lagatzen dizu, nahi baduzu.

Atzo eman nuen izena eta dagoeneko Twist (Harkaitz Cano, 2011) ere etxean daukat. Horixe da-ta urtarrilaren 8rako irakurri beharreko liburua. Aspaldi liburutegian hartzekotan, baina beti "hurrengorako" laga izan dut. Oraingoan ezin ihes egin.

Canoren ostean beste hiru etorriko dira, hurrengo beste 3 hilabeteetan:

  • Otsailak 5: Joseba Lozano, Argiaren erreinua
  • Martxoak 5: Hasier Etxeberria, Eulien bazka
  • Apirilak 9: Jon Arretxe, Tangerko ametsak

Behin udako geldialdiaren ostean, udazkenean beste lau liburu/idazle izango omen ditugu. Saio guztiak, hileko lehenengo martitzenean, arratsaldeko 7etan.

Ea ba nola irteten duen. Banuen bai, aspalditik, horrelako esperientzia batean parte hartzeko gogoa. Izan ere, liburuaren irakurketa ez delako azkenengo orrialdean amaitzen, hurrengo hausnarketa, ondorio eta zirri-borroetan baizik. Eta hori beste irakurle batzuekin eta idazlearekin berarekin eginez gero, are aberasgarriagoa izango da.

Info gehiago Eibarko Udal Liburutegiaren webgunean. Ez denok apuntatu, e? 30 plaza besterik ez daude eta gehiago apuntatuz gero zozketa egin beharko dute ;-(

Juan José Araolaza
Juan José Araolaza dio:
2012/12/06 12:20
Adostuta al dago ze ordutan izango dan?
leire
leire dio:
2012/12/06 13:28
Ze pena, Asier! Gustora juango nitzake, baiña ezin! Twist liburu ikaragarrixa da: gogorra, latza baiña oso ona, bikaña! Asko disfrutau!
asier
asier dio:
2012/12/08 18:36
Juango, oraingoz, behintzat, arratsaldeko 7etan da ordua. Leire, zure kabaretera ordutegi hori... ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz