Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Hitanoa - Ikastaroa Eibarren

Hitanoa - Ikastaroa Eibarren

Asier Sarasua 2011/03/24 10:40
Badihardugu Elkarteak hika ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa emango du maiatzean Eibarren. Izen-ematea astelehenean hasiko da. Ikastaroa maiatzean, 10 orduz. Benga, animatu!

Zenbait urtez (edo belaunaldiz) zokoratuta eta gutxietsita egon ondoren, badirudi azkenaldian berriz ere hitanoaren susperraldi txiki bat gertatzen ari dela. Horren lekuko, besteak beste, atzo Zumaian aurkeztutako egitasmoa, Mintzola Fundazioaren lana, Ritxi Lizartzaren liburu eta gogoetak, argitaratu berri diren webgune eta online testak, eta abar. Eibartarrak zerrendan ere jardun dugu horretaz eta blog honetan ere bai, arau sozialetaz eta transmisioaz, adibidez.

Oraingoan, Badihardugu Elkartearen eskutik, eta Eibarko Udalaren eta Euskaltegiaren laguntzarekin, hika egiten ikasteko ikastaroa antolatu dugu Eibarren.

Animatu!

Hitanoaren inguruko oinarriak jaso eta hika praktikatzeko ikastaroa

  • Helburua: hitanoaren inguruko oinarriak eskaintzea. Ikasi eta erabili nahi dutenei baliabideak ematea. Noiz, non, nola eta norekin erabili.
  • Edukiak: Hitanoaren oinarriak: Alderdi teorikoa eta, batez ere, praktikoa. Gehienbat Eibarko hitanoa irakatsiko da, baina inguruko herriak eta euskara batua ahaztu barik. Ikasleek apunteak eta materiala jasoko dituzte.
  • Norentzat: Eibar eta inguruko herrietako euskaldun guztientzat. Gutxieneko adina, 16 urte.
  • Antolatzailea: Badihardugu Euskara Elkartea, Eibarko Udalarekin eta Udal euskaltegiarekin lankidetzan.
  • Noiz: 2011ko maiatzean, astearteetan (maiatzak  3, 10, 17, 24 eta 31), 18:30-20:30 (10 ordu, guztira).
  • Non: Eibarko Udal Euskaltegian.
  • Prezioa: 10 euro.
  • Izen-ematea:
    Udal Euskaltegian (Portalea, Bista Eder, 10. 943700912) martxoaren 28tik apirilaren 15era arte.
    Badihardugu Euskara Elkartean (Markeskua. 943121775, edo Internetez) martxoaren 28tik maiatzaren 2ra arte.
  • Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 18 ikasle.

 

 

Ane Urkiola
Ane Urkiola dio:
2011/03/25 17:14

Oso iniziatiba politxa irizten jata betidanik gure herrixan ein dan benetako hizkeria ezagutu eta erabiltzeko ostian. Penia emoten dau-ta holako altxorra galtziak pertsona nagusixak berbetan entzuten dittugunian. Aspaldixan esaten genduan kuadrilan ta baitxa inguruko herrixetako jentiakin komentatzen be, tristia dala guk hitanua ikasi ez izana...bakarrik Goenkalen(batuan), aitxitxen artian ta herri jakin batzutan berba itten entzun izana. Beraz, ia fundamentoz ikasten dogun ta gure artian hittanuan eitten animatzen garan. eskerrik asko! :)

Oier A.
Oier A. dio:
2011/03/24 19:10

Ni interesa agertu zuenetako bat naiz, eta oraindik oso interesatuta nago, baina... asteartetan oso konplikatua dut eta ez dakit moldatzerik izangodudan. Saiatuko naiz. Eskerrikasko antolatzen hartutako lanengatik!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz