Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Mezu-kate musikala

Mezu-kate musikala

Asier Sarasua 2005/06/14 09:45

Danok bardiña diñozue: "bost kantu? zelako zaila! Nik askoz gehixago daukaraz". Bai, neretzat be zaila da, baina kontrako errezoiangaittik: ez naizelako gauza bost kanturen tituluak gogoratzeko.

Musikazalia naiz, bai, baina melodixazalia; berihala ikasten dittut melodixak, baina sekula ez dot ikasi letra bat edo abesti baten izenburu bat. Taldien izenak be, juxtu-juxtuan.

Baina tira, Maitek enbidua bota, eta nik hartu, itsu-itsu.

Testigua nork eman didan:

Etiamek, ekainaren 10ean.

Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina:

Oso gitxi. Gehixena CDetan dakat. Ordenagailuan 100-200 kantu besterik ez dakaraz. Ez da Gb batera helduko.

Erosi dudan azkenengo diska:

Ni ez naiz Noruegako errege eta Ruperren beste pare bat. Zorretan nenguan.

Orain entzuten ari naizen kantua:

Orain ezebez, baina ipini doten azkenengo CDa, atzo gabian: O primeiro canto (Dulce Pontes).

Sarritan entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu

Izenburuak baino gehixago taldiak emongo dittut. Esangura berezi-berezirik ez dake neretako, baina nerabezaroko sasoian bidaide izan nittuan, eta hementxe egotia merezi zeben.

  • Itoiz Edozein. Aukeran, Ezekiel edo Alkolea diskoko edozein.
  • Dire Straits. Lehelengo hiru diskuetako guztiak, baina aukeran, Sultans of swing, lehelengo diskoko bertsiñuan.
  • Police. Bat aukeratzekotan, Roxanne. Baina gehixen gustatzen jatana, Sting-ek zuzeneko disko baten jotako Bring on the night. Inpresionantia.
  • Radio futura. Zenbat dantza eta zenbat kantau talde honekin! Españako talderik onena, duda barik.
  • Una furtiva lagrima, L'elisir d'amore Gaetano Donizetti. Entzutzen doten bakotxian oillo-ipurdixa ipintzen jata.

Zein 5 pertsonari pasatzen diedan testigua

etiketak: danetik-pixkat
Patxi
Patxi dio:
2005/06/18 01:07

Gonbidapena onartuta.

Kateari lepoaren inguruan bi buelta eman, eta ea ze musika ateratzen dan!

Mila esker nerekin akordatzeagatik. Bueltan bidaliko dizut nik halako batean lan alubitaren bat, zu lasai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz