Zelan menderatzen daben ritmua idazliak. Ez nauk harritzen hain liburu ezaguna izatia. Eta "zine" klabian idatzitta.
Deleziusa
Irakorri dittudazen Quinoren marrazki liburu guztien modura, plazer haundixa. Poliki irakortzekua dok: marrazki batzuen esanahixa ez da ebidentia, eta buelta batzuk emon bihar jakez. Beste batzuk hausnarrian lagatzen habe... Behiñ eta barriro errepasatzeko moduko alia. Eta Gernika kuadruana be hamen jagok!
Artefaktu ona
Artefakto ederra. %100 New York (hala saltzen juek behintzat), sekulan bertan izan barik hango txokuekin ohittuta gagozenondako hur-hurreko hirixari pultsua hartzeko balixo jeskuena. Izan be, bahiketian atxakixiakin horixe dok erakusten jakuna: hirixa, tuneletan arnasten; jente ufalen zirkulaziñua, bere zanetan; ulertzeko gatxak dirazen portaerak, bere nerbio sisteman... Erritmuan maneju bikaiña, oso gustora irakortzen dan nobela berezi honetan (best sellerren kanonetik aparte).
Hona Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:
- Eta, tontorretik haranera jaisten gabizela, "newyorktar indiferentzia" mingotx tokia, koktel perfekturako.
Bestalde, kuriosua dok soziologia txatala: "masak" (kale jente moltzuak) betetzen daben papela, beste pertsonaje bat legez.
- Zelako ondo sartuta dagon komunikabidien txatala. Liburu erdiraiñok ez jagok kazetaririk, baiña danak batera agertzen dittuk: ittolarrixa emoten jok. Nahitta eta ondi neurtuta.
- Begiratu bihar izan dot: - Pied Piper en.m.wikipedia.org/wiki/Pied_Piper_of_Hamelin - Gonif greensdictofslang.com/entry/72zvbnyhttps://greensdictofslang.com/entry/72zvbny - Schwartzer www.urbandictionary.com/define.php?term=Schwarzes
- Alua! Poliziakuan nortasunan kontura, despiste joko ederra. 🤣 (spoilerrik barik: txantxa sinple bat dok, jente sinpliari zuzenduta, eta ni sinple xamarra naizenez... gustau!)
- Ondarrun irakortzen nabillen liburuan legez (Cowboy de Medianoche) New Yorken bizi dirazen arima bakartixak dira protagonista. Jentez inguratuta, eta lagunik ez.
- Itxura bikaina. Hiri haundixen kaliak, eta bereziki metruak, dakan animali-saldo deshumanizatu horren nundik norakuak lazgarrixak, baiña era berian erakargarrixak dittuk. Gertakarixen aurreko girotzian murgilduta najabik, giza automata artian.
- Bookcrossing kajan laga deste.
Karramarro desteñiduanak
Hala begittantzen jataaz britainiarrak, hamendik aldian ikusten dittudazenian: euren ule marroi argi hori, eta azal gorri-gorrixa eguzkittan erretzen dirazenian... Jente majua dok halan be: eta, kanpotar guztiekin gertatzen dan legez, extraterrestrian edo parakaidistian ikuspegixa mantentzen juek, gure burua beste era batera ikusteko oso interesgarrixa dan espillua. Hala gertatzen jakok nobelian protagonistiari be, Espainia erdigune-hegoaldian batez be; herrialde eder horretako izaerian klabe batzuk ondo harrapatzen dittuala esango najeukek, nahiz eta modu xalo eta (batzutan) despistau xamarrian izan. Liburuak autofikziñua jirudik: pentsau lajeikek idazliak bere esperientzietatik asko erabilliko zittuala, idazteko (metodismua... ) baiña ezin jakin pasarte estrafalarixo ugarixetatik zeintzuk dirazen benetakuak, edo beste bati gertatutakuak, edo asmautakuak. Dibertigarrixa dok, halan be. Amaieria etxatak gustau baiña: diarixo egitturiak justifikatzen bajok be, biribildu barik eta bapatekua begittandu jatak...
Irakorri ahala, Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak, atzetik aurrera:
- Neobaserritarrak estimatzekuak dittuk, baiña bajaukek puntu estrafalario bat: herri txiki batera juatian, kakarantzakin edo animalixen zaratiakin (Gibsonen kasua) kejatzen jatsuzenian.
- Begiratu bihar izan juat: falleba. titanioestudio.es/la-falleba-un-invento-espanol-revolucionario/
- Deigarrixa (eta barregarrixa) egitten jata autoriak pare bat bidar bota dittuan euskaldunen kontrako zirikadak. Ondo erakusten dau beste batzutan frogatu izan dotena (speleo kontuetan): gauza baten jakituna izan zeinkiala, eta bestetan ignorantia. Edo biharbada, aittabitxiren batekin zorren bat izango ete dau?
- Begiratu bihar izan juat: Fefiñans (ardaua). gl.m.wikipedia.org/wiki/Pazo_de_Fefi%C3%B1%C3%A1ns
- Liburu honetan argi ikusten dok, bizitzako motor legez, inkietude relijioso eta intelektualak bezainbeste pisu, edo gehixago, dakala sexuak.
- Kanpotarra izatia baiño hoberik ez jagok, lurralde baten esentzia harrapatzeko. Kaso honetan, hispanista ingles eta iparramerikar lagun bixak dittuk, juan dan 500 urtian, Espainian nagusi izan dan ikuspegi historiko obtuso eta garruloa seiñalatzen (XV mendera arte judixuak eta arabiarrak egindako kultura ekarpena ikusi barik).
- Begiratu bihar izan juat: Lautreamonteko kondea. eu.m.wikipedia.org/wiki/Lautr%C3%A9amonteko_kondea Zelako tipo interesgarrixa!
- Begiratu bihar izan doten lehelengo aipua: "Otsuan Herixotzia", Alfred de Vigny.
- O, mutikua gorritzen daneko lovely pasartia ( p.38). (Zer dala eta, umien arpegixen gorritze sinpatiko bortitz hori? Hamen ikergai interesgarrixa). Gero eta gustorago irakortzen najabilk.
- Umore flematikuak ez jittuk adierazpen mingotxak kentzen: "No soy de los que han tenido la alegría de ver juntos a sus padres en una cama grande por la mañana, y de jugar allí con ellos. Al escribir estas palabras amargas me duele no sólo mi propia infelicidad de niño, que otra vez siento dentro, sino pensar en la espantosa soledad afectiva de aquellos dos seres que me trajeron al mundo". Oroitzapen nostalgikuen detonantia, bai neu umia nintzala, bai nagusi nintzala (neure umiekin) bizi izandako momentu gozuena.
- Momentuz liburuak ez nau engantxau, baiña esango neuke historialari irlandar batek gazteleraz idaztian limitaziñuengaittik dala. Izan be, asko gustatzen jata bere umoria eta umetako "mixeriak" kontatzeko modua, kristau metodisten bizimodu reprimidua batez be.
- Ian Gibson hau (Mel-en anaia ete?) TBtik ezagutzen juat, baiña sekula etxuat bere ezer irakorri. Paziente batek bookcrossing kajan lagatakua.
Igesaldixa mortuetan zihar
Ene, hau dok hau, suspentsia eta korapilluan askatzia azkenera arte eruatia! (azken hirugarrengo pajinara arte, zihetzago esanda). Bapateko amaiera horrek pixkat deskolokauta laga nok, baiña ezin juat esan txarto dagonik. Gatxa egitten jatak siñistia lehendik ezagunak zirazen konspiradoriak ezin ezagutu izanak, baiña tira; lizentzia literarixo moduan, aktorien abillezixiari gorazarre moduan hartuko juagu. Faltan botatzen juat konspiraziñuan azalpen argixagua: lehelengo espia akabatzen danian ez da azaltzen, eta gero krisisa ixotzen danian bez; baiña igual lanbro horretan lagatzia izan dok intelijentiena, idazlian aldetik -bestela koherentzia eskatzen hasiko giñakek!-. Kuriosua dok, baitta be, I Mundu Gerran pizkundian kokatzen dan nobela hau, gerria hasi barri argitaratu izana.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:
- Begiratu bihar izan juat: "Annie Laurie" kantu eskoziarra. youtu.be/-fhe2TQOy-g
- Aurrerago esan doten modura, nobela oso modernua begittantzen jatak; eta esango najeukek abentura kontakizun askoren eredu izango zala hurrengo urtietan. Nik behintzat, umetan irakorrittako Enid Blytonen liburuak behiñ baiño gehixagotan etorri jataaz burura, ez bakarrik jengibre galletengaittik.
- Azken kapituluan, crescendo politta danari emonda. Bradgateko geografixiak (Broadstairs, benetako izenez) protagonismo nabarmena jaukak, beraz bertako irudi batzuk be billau jittuadaz hobeto girotzeko. theisleofthanetnews.com/2019/06/12/martin-charlton-buchan-broadstairs-and-the-39-steps/
- Ikasi doten beste gauza bat, "moor" famosuak. en.wikipedia.org/wiki/Moorland Takian potian, gure James Bond mustatxaduna muiño baten puntan jartzen dok, inguruan 15 bat kmtako ikuspegixa hartuta.
- Hori bai, moor gora, moor behera, Jose Mari Aznar etortzen jata gogora, "The culp is of the moors" Georgetowngo aipu famosuakin, internetetik ixa guztiz ezabatuta dagona, baiña batzuen goguan ondiokan. eibar.org/blogak/luistxo/175
- "Plaid" zer dan ikasi dot. eu.wikipedia.org/wiki/Plaid
- Oso liburu modernua topatzen najabilk; gaur egungo abentura nobeletan normalak dirazen formak, esan gura dot. Gaiñera, xarma berezixa jaukak gaur egunian egitten dirazen kontakizun "retro" tipoko bat irakortzia, baiña garaikidia.
Gerra telebisatua
Buelta askorik bako liburua. Gustora irakortzen dok (aukeran, deskribapen paisajistiko larregi), baiña azken fiñian, gerra giro baten bizi izandako amodio historia sutsu eta labur bat baiño ez dok. Punto final. Bittartian Bosniako gerriari buruzko zeozer ikasten juagu (neretako interesantia: 1990 hamarkada hasieran nik burua beste leku baten nekalako, eta hurrengo urtietan EHra etorrittako refujiauak baiño ez nittualako ezagutu); baiña halan be, ez dok asko; amodio historia horren fondua baiño ez. Sarajevoko setioan zeguazen kazetarixen arteko giro zazkarra be azaltzen dok: gerrian "antzerkixa" (kotxian tiro bat, dolar baten truke), Climent balentzianuan pertsonifikatutako kazetari odolzaliak, testosterona gaindosisa, alkohola barra barra... Gerria sufritzen dabizen herrittarren bizimodua be agertzen dok, jakiña; baiña fondoko soiñua baiño ez dok. Esate baterako: hotelian aparteko jangelan bazkaltzen daben kontrabandistak, euren urrezko errelojuekin eta billete fardelekin... aittatu baiño ez dittuk egitten, eta gehixago jakin nahiko neukian. Era berian, liburuan ikuspegixa manikeo xamarra dok: serbiuak gaiztuak, bosniuak onak. Hain sinplia izan ete zan?
Gerraostia
Gurasueri 1000 bidar entzundako gauzak modu objetibuaguan (edo) ezagutu ahal izan jittuadaz. 1940ko hamarkadia, frankismua: gaixotasunak, gosiak, miseria... Zorixonez, autoriak sarkasmo gogorrez baiña umorez erretratatzen jok bizi izandakua, eta uste juat gure amak (liburua berak erosittakua dok) ondo disfrutauko zebala, burua asko mobiduta hori bai ("Enneeee" esateko). Uste juat hauxe dala lehelengo liburua, izan be autoriak, arrakastia ikusitta, serie bat argitaratu juan hurrengo hamarkadetako historixa gehixago kontatzen. Irakorriko najeukez bai!
Hamen (atzetik aurrera) paperjale.eus en argitaratutako iruzkiñak:
1940. hamarkadan, hamen inguruan kaleko bihargin normal baten higiene baliabidiak (p.469-471):
- Mesa kamillak braseruakin, neguko hotzetan. Radixua hurre.
- Gelak eta bereziki izarak, hotz.
- Kakaleku soilak, eta garbitzeko izperringia (Elefante papela aberatsen gauzia dok).
- Bainurik ez jagok: pitxar-palangana-kubua biltzen daben muebletxua logelan.
- Ura itturrittik ekarri bihar izaten dok. Alperrik galdu barik erabiltzen ikasi bihar dok: palangana batekin korputz osua txandaka garbitzeko (zapatuetan, alkondara garbixa jaztiakin batera).
- Ur bero bakarra neguan, ekonomikan berotu leikiana. Eta udan, barreñua eguzkittan lagata.
Dan-dana etxeko nagusixei iñoiz entzundako gauzak. Gustau jatak, idatziz jasotzia.
Ez nekixan beste gauza bat: ekilore pipa tostauak jatian modia, tanke gidari errusiarrak ekarri juen Gerra Zibillian. 40 hamarkadan, "matahame" modura zabaldu zana.
Beste pertsonaje rekurrente bat Juan Bourbon da: erregegai eternuan ibilbide patetikua ez najuan ezagutzen, eta oin ulertzen juat 1984an Portugalera oporretan juan nintzanian, Estorilletik pasatzian gurasuak jeuken kuriosidadia. 😄
Liburuan zihar, asmautako pertsonaia batzuk agertzen jakuz, behiñ eta barriro, 1940. hamarkadako kontakizun historikua kalera jaitsitta: - Nabarmenena, Chato Puertas estraperlistia ("el diente, el sortijón con solitario en el anular, el peluco marca Longines, la gruesa esclava en la muñeca peluda y la medalla de la Virgen del Carmen al pescuezo, todo de oro macizo"). - Fulgencio, lan prekarixuetan bizirauten daben preso baten semia. "Mayoría silenciosa" famatua irudikatzen dabela esango najeukek. - El Siglo barberixako bezeruen tertulixia. Kritikuen abots apala. - Petronilita, goittik behera datorren markesan alaba topolinua.
Lehen be esanda jaukat, liburua antifrankismotik idatzitta jagok. Baiña badago gustatzen jatan beste zeozer be, ea azaltzia lortzen doten. Espainia arruinatuan erretratua egittian, umore baltzaz gain errukixa be bajagok. Eta ez bakarrik galtzailliekingua: gerra zibilletan, batzuk gehixago bestiak baiño, baiña danak galtzen juek. Hamen ondo ikusten dok hori, eta une batzutan -sekulan ez neukian halakorik pentsauko- ruinetan dagon erresumako generaltxo horren gaiñeko sinpatia pixkat igarri juat. Zelako paraderua!
Lehenago be konturatzen hasitta nenguan: hórrek urtietan "gutar" guztiak ez ziran heroe izan - "kontrarixo" guztiak gaizto izan ez zirazen moduan...
Hara hara, hau ez zuan Covid19ko pandemian gertatu bakarrik, orduan. "Zaldun Mutilatuak" eskeko ibiltzia debekatu zanian (229. or): "Luego las aguas vuelven a su cauce y los mutilados siguen mendigando sin agobios de la autoridad. Ésa es la ventaja de la "Nueva España": que aunque no hay día que no se dicte media docena de Decretos-Leyes, regulaciones y normas de obligado cumplimiento, ya son tantos que nadie se acuerda de ellos ni para cumplirlos ni para hacerlos cumplir".
Frankismuan, garbizaliak "coñac"en ordez "jeriñac" sartzen saiatu ziranian, ez zeban arrakastarik izan. Kontatzen zanez, tabernan "Un jeriñac" eskatzen zebenian, kamarero batzuk "Al fondo a la derecha" erantzuten zeben...🤣
1940 hamarkadako Espainia ulertzeko balixo izan destan datua: "Los sueldos de las criadas son tan bajos que casi todos los hogares de clase media pueden costearse al menos una. En algunos lugares niñas de 10 años trabajan 12 horas diarias sólo por la comida y una bata vieja".
"La Colmena" estiluan, egiantzeko pertsonaia batzuk jarraitzen jittuaguz hainbat egoeratatik zihar. Lehelengo frankismoko urtietako gauzak ikasteko atxekixia.
Tartian iragarkixak sartzian rekurtsua be ona: herrittarren premiñak seiñalatzeko.
Aittak eta amak kontautako ipoiñak, egiaztatzen, kontrastatzen, osatzen. Kristonak eta bi pasau jittuezen!
Idazlia andaluza dok, eta -topikua beteta- testua gatzez eta piparrez beteta jagok. Irakortzeko oso atsegiña egitten jok horrek. Halan be -restaurante txinatarretan legez- gozua eta garratza nahastian datoz, eta gerraosteko kontakizunak, etxian hainbeste entzundako umore baltza eta miseria lazgarrixa nahastatzen jittuk, Próculo abariana kontatzen dabenian lez, bere izenan konturako txantxak, eta konfesiñuan entzundako sekretuak kuartelera eruatia...
Liburu aukera xelebria: ez dok literaturia, ezta entsegua be. Idazliak pertsonai bat jarraitzen jok, 1940 hamarkadako Espainia miserablian, kontau ahala datu historikuak emonda, alboraketa antifrankista nabarmenakin. Zeozer iasiko juagu, beraz. Esate baterako, lehen ulertzen ez neban gauzia: zergaittik soltau jittuezen Urlixa eta Sandixa, kondenia bete aurretik? Erantzuna logikua: kartzelak gaiñezka jeguazelako.
Folletinerako bidian
Liburua irakortzen oso ondo pasau juat, eta horixe dok inportantiena: 4-5 eguneko entretenimendu bikaiña, etxian momentu bat libre noiz geratzeko gogoz. Kapitulo motzak, "bat gehixago", "bat gehixago"... egun pare batian ordu batzutako loa galdu juat, liburuan "erruz".
Halan be, liburu amaieria ondo biribildu barik geratzen dok, eta ez "amaiera ireki bat" emon nahi izan jakolako, ez: historixa nagusixa (Itaca Exposito) ondo kontauta geratzen badok be (gitxi gora behera), bere inguruan ehundutako bigarren maillako linea askori amaiera bizkor eta ez oso koherentia emoten jakek: dendako enplegatuana... bibliofilo/faltsifikadorien arteko harremanak... liburuzale emakumien saria... Unaien amaordia... hiltzaillian izaera bikotxa... Santxoelsabioko bihargiñen arteko harremana... Itacan benetako jatorrixa... Entzun juat Urturik ondiok serie honetako beste ale bat idatzi dabela, izan leike hónek gauzok geruago kontatzeko asmuakin apropos laga izana? Etxakixat, hori be irakorri biharko juagu (gustora gaiñera).
Gero, idazle honen konstantiak jagozak: arabartasunan esentzien kantua (abizen konposatuak, aittitta-totema, Bittorixa eta inguruko herrixen geografiak...). Horren barruan "condicional alavés" izendatzen daben horri protagonismo berezixa emoten jakok, lizentzia literario askokin baiña (ez jagok esaten daben bezain hedatua -eskola askorik bako jentien artian bakarrik-, ezta Arabara mugatuta be). Kuriosidade modura, "euskera" berbia aittatzen dok (serie osuan lehelengotz, oker ez banago).
Liburuan motor nagusixa bibliofilixia danez, gauzak ikasi jittuadaz: ez najenkixan "libro de horas" bat zer zan (eta "libro de horas" baltza, gitxiago). Mundu horretan mobitzen dittuazen antikuarixuen arteko kontuak be kuriosuak egin jataaz, baiña tamañuan: urriñegi gelditzen jatan mundua da, bildumazale aberatsen gauzak. Ontzat emongo juagu ba, pentsauta autoria "Tahitiko" zonbixen gaiñian (p. 342) baiño hobeto dokumentauko zala. :-)
Bestelako gauzaren bat be ikasi juat: AEBetan spanish craze bat egon zala, XIX-XX artian izandako furixadia.
PD: hau argitaratu baiño lehen billaketa bat egin juat eta bai. "El Ángel de la Ciudad" liburua argitaratu dau aurten, liburu honetako trama familiarrekin segiduta. Beraz argi jagok Urturik bide folletineskua hautatu dabela, horrek dakazen alde on eta txar guztiekin...
PPD: igual El Conde de Montecristo irakorri barri (erloju-mekanismo perfektua!) folletinekingo exijentiegi bihurtu nauk. ;-)
Hamen paperjale.eus-en botatako beste arrantza batzuk:
- Arraixua, eta Spanish Forger horren kontua egixa ei dok. es.m.wikipedia.org/wiki/Falsario_espa%C3%B1ol Bistan da gure zipaio faborituen nundik norakuak idazteko, Urturi ondo dokumentau dala.
- Gertatu bihar zuan, noski: 2020xan hasittako Covid19 pandemia nobela baten. Banajekixan literaturan sartzen hasitta jeguala, gai monografiko moduan - halan be, esku artian suertau barik najeukan, liburu honetara arte. Kasu honetan, bibliofilo zaharren herixotza masibuak liburu arraruen merkaua hankaz gora jarri izanangaittik, gain-eskaintzian kontura.
- Bibliofiluen, zehazki liburu ehiztarixen beste bat. Uste eze genero bihurtzeko bidian dagola!
- Normalian liburu zaharrunuekin ibiltzen nauk, ba... hara! Igazko hau erregalau jestek aste honetan, aurreko hirurak gustau jataazela-eta. Ea zer moduz!
Mompracemeko kebaba
Ea: neri Lekue kebaba gustatzen jatak, eta askotan juaten nauk kontsulta onduan dakatelako; baiña, berez -nahiz eta urriñago egon, eta karuagua izan- gehixago gustatzen jatak Beikozini. Orduan, Salgariña horixe dok: Malaysiako kebaba.
Barre egin juat, bai: baiña karikatura bat dalako. Sandokanen pertsonajia dok onduen erretratatzen dana, eta halan be arpegi bi baiño ez jaukazak: pirata bihotzbakua, eta maitemindu zorua; dana pasiñua, adoria, eta herixotziari ezikusixa. Beste pertsonajiak, bere "argittasunan" mende dagozen kerizak baiño ez dittuk; izatekotan, lady Mariana; baiña hau, halan be, folletin-heroina topikuan (maittasun suspiriyuetatik, desmayora txandaka pasatzen, beti gizon testosteronikuan besuetan).
Hau abentura baten lehelengo zatixa dok; bistan danez, gatxa izango dok bigarrenakin segitzia (pare-parian jausten ez bajatak, behintzat).
Hamen Paperjalen botatako txatal batzuk:
- Puf, hain eskasa da eze, barregarrixa bebai. Labuanetik iges eta Mompracemera allegau, eta Yañezi bere maitemiñan barri emoten detsanian, nik portugesan lekuan, tiro bat emon eta itsasora botako neuke. Zelako tipo inpresentablia, Sandokan hau!
- Sandokanekin be banabil gauzatxuak ikasten: - Babirusa eu.m.wikipedia.org/wiki/Babirusa - Blaciang es.m.wikipedia.org/wiki/Pasta_de_gambas
- Badakitt injustua dala (ezin dok epaittu XIX. mendeko folletin bat gaurko begixekin) baiña barre egin juat, barre, Sandokanek Marianari bere maittasuna deklaratzian ("Sí. Quiérame usted!" erantzunda, gaiñera). Gero, egoeriak etxaukak ez hankarik ez bururik: zelan, hain buruzagi ausart eta burutsua izanda, sartu leikek bat bere etsairik mortalenan etxian, ezelako susmorik barik? Zelan hartu leikek etxian hor zihar topautako naufrago bat, itsas batalla baten ostian, ezelako konprobaziñorik barik, eta, susmuak sortuta dagozenian be, norbere loibiakin egun osuan bakarrik laga? Ene, ene.
- Baiña 1900ko gaztien buruan jarri biharra jagok. Salgariren idazkeria sinplia eta bizixa dok. Izperringi eta liburu editoriak asko saltzeko aukeria ikusiko juen eta... leña al mono. Izan be, bere biografixa latza irakorri dot, eta liburu-txorixo-ekoizpenera bultzatu zeben, baiña etekiñak partidu barik...
- Lehen esanten nenguan arrazoiangaittik, barregarrixa egin jata naufragio ostian Mariana Guillonk aurkitzen daben lehen aldixa. Zinema mutuko pertsonajien modura, iglesekingo gorroto bortitzenetik maitemiñik gorenera pasatze hori, en "su corazón, que hasta entonces no había latido por mujer alguna". Bueno bueno bueno... 😂 Sandokan arketipo hutsa da, alde bakarreko pertsonaje planua. Zelan izan zeban liburu honek hainbesteko arrakastia?
- "...los alcanzó un feísimo negro de enorme cabeza (...) de esos horribles negritos que se encuentran en el interior de casi todas las islas de la Malasia". Arraixua, honek ez leuke gaurko zentsuria pasauko!😅
- Lehelengo kontaktua: askotan entzundako izenak ( TBn, komikixetan...) kokatzen, aspaldiko lagunak berraurkitzen. Halan be, idazkeriari traza eskasa hartzen jetsat: pertsonajiak karikaturak diraz, antzerki txarrian lez sobreaktuatzen.
Ondo eraikittakua
Uste nebana baiño gehixago gustau jatak. Egitturia sinplia, baiña orijinala eta eraginkorra (irakorlia engantxatzeko). Historixiak "losricostambienlloran" teklia sakatzen jok: aberatsen etxietan be miseriak egoten dittuk (pobrien etxietan beste, barrena - alde bakarra, idazgai bihurtzen dirazela), eta kasu honetan etxe bat "Usher etxe" zelan bihurtu leikian irakortzen juagu - interesgarrixa. Gauza txikiren bat kenduta (ez dok sinisgarrixa "fantasmiak" hainbeste urte oharkabian pasau izana), kalidadeko historia eta liburua begittandu jatak.
Bibliofiluen arteko kontuak dirazenez, erreferentziak be ugari (ez Montekriston beste, orraittiok!). Euren artian, hauxe harrapau juat eu.m.wikipedia.org/wiki/Koxka_bat_estuago Eta Dickensen amesen kuadrua deigarrixa egin jatak Dickensen ametsa fr.m.wikipedia.org/wiki/Le_R%C3%AAve_de_Dickens
Paperjale.eus-en egindako iruzkin bat:
- Txistu bizixan irakortzen najabik. Jauregi bakartixa, Yorkshireko "dale"etan eu.m.wikipedia.org/wiki/Yorkshire_Dales, neri gustaten jatan etxe baten (iputargixak, egurra, moketa uletsua, liburuak...). Historixia ondo kontauta, jakinmiñari eusten. Eta fikziñuari buruzko fikziñua, orrialdien barruan bizi leikian bizitzian aldarrixa.
Belaunaldixak lilluratu dittuan bestsellerra
Lagun batzuk esan jesten, liburu ona zala, eta berresten juat. Asko gozatu, eta batez be gauza pillua ikasi jittuadaz, agertu ahala, ezagutzen ez nittuan gauzeri buruzko informaziñua billatzen. Azkena Via Apia eta Caracallaren terma ingurua, 1844ko Erroman gaizkillien mendeko ruina eremua, Dumasek "Mario eta Grakoen seme" izentatzen dittuan kaleko umez beteta. https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Gaio_Grako
Azken zatixan, Danglars bankari ustelan gaiñian egindako mendekua oso entretenigarri eta barregarrixa dok: gainbeheran dagon bankari iruzurgillia, italierazko ikastaro azeleratua eginda ("allegro", "moderato" eta "mio caro" esaka). Eta gero, beti galdera bera eragitten destan happy end erromantikua: lagunak hainbeste maitte badabe alkar, zergaittik egin bihar juek alde, illunabarrian, agian betirako? Bizitzia jaukek alkarrekin! Baiña tira, topikua onartu biharko juagu, momentu on ugari eskindu deskuan liburu honi.
Jarraixan, irakorketian zihar ikasittako gauzak eta sortutako burutaziñuak, parrastadan, paperjale.eus-en botatakuak (atzetik aurrera idattzitta):
Ondo pasatzen najabilk, baiña liburu honek bajaukak gaur egunian sinesgarrixa egitten ez dan gauza bat: Edmond Dantesek, 30 urte eta gero, gaztaruan berari faenak egindako jente guztia, ondorenguak barne, lotzeko eta txirikordatzeko dakan ahalmena. Badakitt baiña, garai bateko folletiñak eta Rocambole estiloko kontakizunen ezaugarrixa dala hori (gaur egunian historixa txarrak baiño erabiltzen ez daben errekurtsua), beraz onartzeko modukua dok. Aurrera goiazak beraz, Auteuilgo afari "narruzkerua" gertatu barri, eta gauzak eten barik ikasten: Urrats galduen areto eu.wikipedia.org/wiki/Urrats_galduen_areto Riminiko Francesca eta Paolo it.m.wikipedia.org/wiki/Francesca_da_Rimini Torquato Tasso eu.m.wikipedia.org/wiki/Torquato_Tasso Ugolinoren torria it.m.wikipedia.org/wiki/Torre_della_Muda Gangeko markesa eu.m.wikipedia.org/wiki/Sadeko_markesa Bagoiaz aurrera Parisko antzoki eta ganbera elegantietan... Bide batez, ikasi eta ikasi: Alí Pachá de Yánina es.wikipedia.org/wiki/Al%C3%AD_Pach%C3%A1_de_Y%C3%A1nina Grigori Potemkin eu.wikipedia.org/wiki/Grigori_Potiomkin Acqua tofana es.wikipedia.org/wiki/Agua_tofana Begiratu bihar izan dot: Transtevere eu.wikipedia.org/wiki/Trastevere Mazzolatura eu.wikipedia.org/wiki/Mazzolatura Parisina (Donizetti) youtu.be/SSZU06f5vbs Lord Ruthven eu.wikipedia.org/wiki/Lord_Ruthven Palazzo Ruspoli it.wikipedia.org/wiki/Palazzo_Ruspoli Gigesen eraztuna es.wikipedia.org/wiki/Anillo_de_Giges Monte Pincio es.wikipedia.org/wiki/Pincio Guzla es.wikipedia.org/wiki/Guzla