Artifizieruan historixiak be kilikatu nauk. Bai nere ezagupenak haundittu dittualako (ikusi beheko zerrendia), baitta artillero kontrarixuekin izandako "jolasa" be (espoletak eta multiplikadoriak barrizten, korapillatzen, deskorapillatzen...), hain zuzen be, jolas hilgarri horren biktima izandako lagunak dakadazelako. Zirradia! SC100 "Esau" bonba. eu.wikipedia.org/wiki/SC1000_bonba Bungalow eu.wikipedia.org/wiki/Bungalow Sarong eu.wikipedia.org/wiki/Sarong SC1800 "Satan" eta SC250 bonbak. en.wikipedia.org/wiki/SC1800_bomb Countisbury eu.wikipedia.org/wiki/Countisbury Lorna es.wikipedia.org/wiki/Lorna_Doone_(novela)
Ez dok neretako
Paperjale.eus liburu honekin estreiñau juat, irakorri ahala burutaziñuak idazten. Hamentxe danak bilduta:
- Untzagatik ekarrittakuetatik beste ale bat, gure amak urtietan pillatutakua. Ea zer moduz.
- Huuuum! Ba 56garren pajiñia, eta ondiokan ez #datilinkit asko, e? Seiñale txarra. Eta esango najeukek ITZULPEN ESKASAK zerikusixa izan leikiala.
- Begiratu bihar izan juat: "When i take my sugar to tea". youtu.be/pcetzycdyK8
- Begiratu bihar izan juat: Zamzama eu.wikipedia.org/wiki/Zamzama A string of pearls youtu.be/hX_cKejMVP0 C-Jam blues youtu.be/NTJhHn-TuDY
- Musikiak presentzia haundixa jaukak, nobela honetan. Eta nik irakorri ahala, entzun: My romance youtu.be/vyCG2CTH6O8 How Long Has This Been Going On youtu.be/GbTQWdnpjBk
- Ni ez nauk halakua, e? Baiña "la femme" agertzia, eta liburua interesez irakortzen hastia, dana bat. Oiñ artekua... lausoegixa nere gusturako. Afrika, kontizu.
- Eta segi, ezagutzen ez dittudazenak begiratzen!! Westburyko zaldi zurixa eu.wikipedia.org/wiki/Westburyko_zaldi_zuria Kopfring commons.wikimedia.org/wiki/File:Kopfring.jpg Solitude, Duke Ellington youtu.be/OPTjfKTnuCc Gilf Kebir eu.wikipedia.org/wiki/Gilf_Kebir Zerzura eu.wikipedia.org/wiki/Zerzura Kara eu.wikipedia.org/wiki/Kara_(sikhismoa)
- Bueno, "egiaren opio" saio ostian, 278 orrialde inguruan gauzak argi kontatzen hasten dittuk; nere moduko planteamentu-korapillo-desenlaze zale irakorliak asko eskertzen daben argittasuna...
- Liburuan azken zatixan, barriro hasi dittuk (asko gustatzen ez jatazen) burutaziñuak. Opixuan amesak irudikatzen, imajinatzen juat, horregaittik "Golden Brown" bideuan girua gogoratzen jestak. Fatamorgana espejismuak https://eu.wikipedia.org/wiki/Fata_Morgana Anna eta Vronsky. Arraixua! Egunen baten irakorri biako juat ba, zorixoneko liburu hori! https://eu.wikipedia.org/wiki/Anna_Karenina Betidanik ezagutu juat, egongelako apalian, amamanetik ekarritta... Honeysuckle Rose, Reinhardt & Grappelli https://youtu.be/GOB-q6mC9LY Aspidistrak, amamen landara inmortalak. https://es.wikipedia.org/wiki/Aspidistra
Puf! Banekan amaitzeko gogua (eta hori txarra dok, liburu baten gaiñian gabizela). Lehenago esandako moduan, etxakixat itzulpen arazua dan edo zer: baiña idazteko era erratikua, eta zatikatua, desatsegiña egin jatak. Gerria kaosa dok, ados: baiña ño, liburu bat idazten gabizenian, ba gauzak pixkat ordenatzia be etxagok txarto. ·Edo pixkat azaltzia behintzat! (zer da, liburu amaieran, Almasyren oiñetan agertzen dan "keriza illun" hori?). Lau pertsonaje jaukaguz, bakotxa bere bizipenekin; euretako biren historian sakontzen dok (asko bez) eta beste bixak, ostera, ixa ez doguz ezagutzen. Hori nere lehelengo inpresiñua. Oin interneten pixkat begiratzera najoiak, ia liburuak nik harrapau ez dittudazen birtudiak ete dakazen (hori be izan lajeikek eta). Eta pelikulia be ikusi biako juau, noski.
PD: ba bai, ni baiño garun jasuaguendako mamin asko ei jaukak nobelionek. Metafisika (historia, gorputza eta naziotasun kontzeptuei aplikauta), oroimena, Herodoto eta II Mundu Gerra. Azkena kenduta, neretako baiño gehixagoko gauzak. Gaiñera, beste aurreko liburu baten jarraipena ei dok (eta bertan, hamen garatzen ez dirazen pertsonajien historixak ei dagoz). Bookcrossingera!
Zelebraziño bat
Banekixan oso gustuko izango nebala: Laboa da kantari bat, bere osotasunian maitte dotena (ez dagoz asko), eta argitaratutako kantu guztiak entzunda dittudaz. Ze ondo asmau daben liburuan enfoke jostarixakin.
Zoragarrixa. Asko be asko gozatu dot, gizon honekingo nekan maittasuna biderkatuta. Kolorien trataeria gustau jata gehixen. Eta dada estiloko egitturia, historixa bat be (ez pintturia bakarrik) Zumetan estiluan egin leikiala erakutsitta. Oillo-popa azala ipiñi jata hainbat pasartetan. Pertsonaia inkietante irribarre zabaldunan rekurtsua be gustau jata.
https://paperjale.eus/book/10511/s/ni-ez-naiz-mikel-laboa
Nazixak gurian!
Liburuan, alemanen historixian bezainbeste pixu jaukak "historia hori argitzeko egindako ikerketen" historixia. Esango najeukek, Arrizabalagak kontatzen dabena, herri memorian gordetako edozein historia jaso nahi daben edozeiñek segidu biharko leukian prozeduria dala. Gustau jatak, markina-xemeindarren hizkera bizixan eragin haundixa dakan batueran kontauta dagolako, eta nik neuk bertan, iñoiz egindako etno-bilketak (Urberuaga, Jose Sagarna...) gogoratu destazelako.
Argi dagok, 60 eta 70 hamarkadetan hain ugarixa izan zuan nazi ezkutuen gaiñeko literaturiak (nobelak, pelikulak...) bazekala fundamenturen bat, bai. Eta zelako barre zantzuak egingo jittuezen eurak, despiste jokuan, koktelak eguzkittan hartzen! Jakiña: hórrek gauza guztiok urriñeko modura ikusten genduzen; zeiñek esango leuke nazixok gu ibiltzen giñan lekuan be ibiltzen zirala, Karraspixon baiñua hartzen-eta! Liburuan ez da horretan sartzen, baiña Lekitton be Otto Skorzeny eta bere konplizien arrastua jarraitzeko pista onak emoten jittuk.
Orokorrian, liburua espero nebana baiño gehixago gustau jatak! Pare bat egunian iruntsi juat, irakortziari laga ezinda. Azken kapitulua bakarrik egin jatak pixkat astuna (Wilhelm Malleten datu bilketia exhaustibua dok, imajinatzen juat etorkizuneko ikerketak errezte aldera). Bestalde, alemanen puzzlia osatzeko piezen faltia dala, ezinbestian hari soltiak eta konjeturak gelditzen dittuk han-hemenka; baiña egilliak argi jiñok zer dan sigurra (froga dokumentalekin), zer zalantzazkua eta zer ezezaguna. Hutsuniak inferentziez ez betetzia gustau jatak.
Grazixia egin jestak manta elektrikuan kontua. Markina-Xemeinen urte asko egin najuan biharra, eta konturatu nintzanez, paziente askok jetsen bildurra manta elektrikuakin lotan gelditziari. Oin bajakixat zergaittik.
Bigarrenian, hobetu
Gauza kuriosua: pelikulia bi bidar ikusi juat, astebeteko tartiakin; eta bigarrenian, gehixago gustau jatak lehelenguan baiño.
Juan dan astekua be gustau jataan; baiña arrazoiren batengaittik, begi kritikua zorrotzago eruan najuan, eta falluak etaratzen ibilli nintzuan. Danak lorak euforikoki bota eta bota zebizen eta ez nintzan kortapedos izan nahi, baiña azkenian batzuk hasi giñuazen ahua zabaltzen. Haritxo honetatik etaratako tut pare baten laburtuta:
-
Malvarak: Irati filma tira... Ondotxo. Agian hype-agatik edo izango da baina ez zait hainbeste gustatu. Gauza gehiegi sartzeko antsia nabaritu diot, CGIa makal, arku erromantikoak ez du hanka ez buru, gaiztoa oso gaiztoa da zergatik bai... / Baten bat ari omen da esaten geure Braveheart-a dela: Ez, ixo, bilatu laguntza. / Baten batek esan zidan "Conan el barbaro" zela baina euskaraz: Oxala / Vasco txarra naiz: BAI / Joan zinemara eta ikusi, way dagoela. Eta oso gustuko duzuenok ez zaitezte flipatu hainbeste.
-
Nik: Ados, denean: pelikula guay dago, eta ikusi beharra dago horregatik eta horrelako ekoizpenak bultzatzeko. Baina hobetu zitekeen gidoiean, eta guda/efektu espezialak ere, ehem (baina hemen ulerkorra naiz, bai baitakit gauza garestienetakoa dela, eta, zer kristo, zine zoldatsuaren zalea ere ba naizelako. Bide batez, norbaitek esan bezala, epika serioegia. Detaile umoretsu/xamur/sinpatikoren bat ondo etorriko zen, tentsioa askatzeko.
Oinguan, ostera, beste arrazoiren batengaittik (espektatiba errealaguekin juan naizelako igual?) detalliekin eta "gimmick" ugarixak deskubritzen gozatu juat. Handiko eta hamendiko txoritxuak kontautako gauzak batetik (Errolan, "ajutu ez dugu", Virilaren txantxangorrixa...), ikuslien artian komentautakuak bestetik (zergaittik autozauritzen dok Irati? zer irudikatzen jok txantxangorrixak?), eta nik neuk ikusittakuak azkenik (heriotzera kondenautako franko bixetako bat , Errolanen laguna? Ximenotarren 3 belaunaldixak "konkista aurreko konkista" hasieran, kristautu nahi eta ezinda; "Zer lantzako sasia"aipua...), detalle ugari eta aberatsez betetako pelikulia dala konturatzera eruan najuek. Argitaratu orduko, klasiko bihurtuta. Gauza bera esango najeukek Maitek & Ciak egindako musikiangaittik. Kantu nagusi hori ("Izena duena bada") zuzenian herri musikan errepertorixora juateko modukua dok. Altabizkarko Kantua XIX gizaldixan sortu ez zuan ba?
Esan biharrik etxagok -gehixen aittatu dana horixe dalako- hizkuntzian trataeria oso interesgarrixa dala. Espektakulora begirako rekreaziño-ez-filologikoki-zorrotza izan arren -labar-arteko irudixak, edo gertakari historikuak legez-, ikusle arruntari eremu-sakontasuna emoteko balixo jok, argazkigintzan estiluan. Eta halako bertigo bat...
Aktorien artian, bistan dok, Edurne Azkarate nabarmentzen dok; ez najuan ezagutzen, eta gustau jatak. Dana, baiña bereziki, abotsan trataeria; ez jakixat estudixuan grabauta dagon, baiña lokuziño kanonikotik aldentzen dok, eta horretxegaittik gustau jatak. Batzutan orrua, batzutan marmarra (ulertzeko gatxa! azpitituluak eskertzeraiñok), baiña errejistro orijinala.
Horraiñok boteprontuan idatzittako oharrak; liburuen aldian, etxuat ohitturarik pelikulen gaiñian ezer idazteko, baiña honekin salbuespena egin bihar izan juat. Zorionak ekipuari!
Gustu mingotx ona
Liburu erdittik aurrera, asko hobetu dok. Igual aurreko txataletan ipiñittako premisengaittik, atezaiñan eta japonesan arteko konplizidade estetikua hobeto ulertu ahal izan juat. Pentsau: printzipioz, asko inporta ez jatazen gaixei buruzko interesa be ixotu jestak! (bizitzian zentzua, etc).
Interesa, eta tentsiñua amaierara arte mantendu dok: oso ondo. Eta amaieran... umorezko (sushi jatetxekua) eta lirismo une bikainak (drogazalian bisittia), eta lekuz kanpo laga naben azken errebueltia (Le Mari de la Coiffeuse gogoratu jestak) eta gero, gusto mingotx baiña ona laga destan liburua. Gin tonic baten modura.
Behin eta barriro irakortzeko modukua
Seme zaharrenan bidez eskuratutako alia. Japongo kultura aberatsan briztada bat: prezio bardiñian ezagutu geinkek kondaira bat, historia pixkat, eta autoriak asmautako kontakizuna. Marrazkixak apartekuak dittuk -Edo garaiko erreprodukziñuak, eta komikikuak- eta paradoxikua dok eze, edertasun hori zatartasuna irudikatzeko be erabiltzen jok marrazkilarixak. Hori, eta detalle ugarixak, amaittu ahala barriro irakortzeko gogua emoten juek. Zelako bihar ona egitten jiharduk Harrietek, halako aliak argitaratzen.
Hanburgesa de luxe
Zelako sorpresia hartu doten liburu honekin. Gaixa ikusitta, ez neban espero iñundik iñora hain interesgarrixa egingo jatanik. Bai, oso ondo pasau dot. Nobela luzia. Argumento landua. Ondo diseñautako tramiak emoten dittuan sorpresak, eta bihurgune sinisgarrixak. Eżagun da atzetik aurrera idatzitta dagola, aldez aurretik prestautako egitturian gaiñian. Pare bat detalle kenduta (justu polizia herbeheretarrak, "kasualidadez" nobelista guztiak ezagutu bihar! Eta batbateko amaieria), asko gozatu doten fast food tipoko artefaktua. Iñok nahi badau, Lekittoko kontsultako kajan lagako dot.
Gustau jataz: Marionen ausentziaren pisua - sexualidade ez normatibuan tratamendua - pertsonaje nagusixen erretratu psikologikuak.
https://bookrastinating.com/book/415922/comment#reviews
Katedrala protagonista
Aldaketatxo bat; euskal fedibertsoko lagun batzuei kopixauaz, hamendik aurrera nere arrantza literarixuok bookrastinatuko dittudaz (oin arteko moduan, dokumentu baten apuntau biharrian), gero blogera ekarritta.
***
Idazketa kode arraro xamarra. Txarra ez, baina bestseller ohiko kanonetik aldentzen danez, pixkat gatxa egitten jata irakortzeko. Hori bai: metairakurketa asko dakan liburua, batez be arkitekturia, eliza mediebalak eta arte erromantikua gustuko dabenendako.
Esandakua: nibeleko liburua dok. Baiña esango neuke, berau ondo gozatzeko, nik dakittena baiño gehixago jakin bihar dala arkitekturia, artia eta relijiñuari buruz. Bestalde, ezohiko egitturia (egittura apurtua, lehelengo pertsonan ikuspuntu aldakorra, pertsonajian errejistro desbardiñak) ez da problema berezixa, kontrara: esango neuke ohiko bestsellerren kodiguetatik aldentzia eskertzen dala.
Nun dagoz baltzak?
Kuba. Nere inguruko jente askok mirestuta, hain presente leku askotan (idazlagunak, kantuak, elkartasun ekimenak, historia liburuak... ) mitotik harutzago, ez nok sekula sartu bere historixia miatzera. Gogo haundirik be ez najeukan: Moncadako kuartela dala, Granma itsasontzixa dala... takian potian aittatutako izenak, Latam historia iraultzaillien zurrunbilluan, interesgarrixak seguraski, baiña propaganda politikuan eragiñez, entsalada gogaikarrixa egitten jataan, eta sekulan ez nok animau serixuan irakortzera.
Dana dala, liburu honen muiña ez dok aro hori: abiapuntua 50 hamarkadia dok bai, Batista-Castro aldaketia, baiña kontatzen dirazen historixa gehixenak Fernando VII - Alfontso XII sasoikuak dittuk. Oso interesgarrixa: merkatari familixa "trepa" baten jarraipenak Kubako XIX mendeko gorabehera nagusixak ezagutzeko aukeria emoten jok. Baiña interesgarrixena, duda barik, esklabuen gaixa izan dok: buruan dirua eta ospea baiño ez dauken señorituen aldian, Afrikan ehizatuak eta transplantauak dirazen pertsonak, ganauan modura tratauta ("sacos de carbon" eufemismuakin) - une batetik aurrera, kubatar ilustrauen artian honek sortzen dittuan kontraesanak - Afrikatik ekarrittako kulturian zatixak, inposautako kristautasunakin nahastian... Kubako historixa haundixian leku nahikorik izan ez daben (baiña hango aberastasun guztien oiñarrixan dagon) arbaso baltzen lekukotasuna.
Azken fiñian, sinistunak izan ez arren, antxiñako euskaldunen sinismenak interesatzen bajakuz... ze alde dago ba, etnografikoki, Niger edo Kongo aldetik Ameriketara salto egindako Chango, Yemaya etabarrekin? Bajaukat atxekixia nere musika zaharra atzera entzutzeko, honei gauzei erreparauta.
Mamin askoko liburua, edozelan be; oso gustora irakorri dotena, "gehixago jakitzeko" gogua emoten daben ariketa kitzikagarrixa.
Momorró txiki bat sortzen: the recopileishion
Umiak izatia, eta aldia guztietatik on-biharrez emondako aholku zaparradia jasotzen hastia, dana bat izan zan. Interesgarrixa izan zan; eze, hórrek aholkuok, askotan, eredu kontraesankorrekin lagunduta etortzen ziran. Egonezin horri, beste konpadre batzuk modu artistikuaguan erantzun zetsen; nik, noski, ahal doguna egin izan dot eta, pedagogia zientzia jasoegixa izaki, umeologia egittiakin konformau naiz. Horren barruan, ume bat txarto hezteko tip batzuk idazten juan nintzan, aldrebesko estiluan (batzuetan, aholkuak aldrebes emonda hobeto ulertzen diralako). Azkenian, asko zirala ikusitta, eurekin serie bat egittia pentsau neban. Hamen dakazuez danak, bilduta. On egin!
MOMORRÓ TXIKI BAT SORTZEN
I - Errua, bestiena beti. http://eibar.org/blogak/orakulua/421
II - Jatia, mesede haundi hori. http://eibar.org/blogak/orakulua/422
III - Bakarrik, jolastu ez. http://eibar.org/blogak/orakulua/428
IV - Eguneko arropia aukeratzen http://eibar.org/blogak/orakulua/529
V - Nagusixak eguneko menua, umiak a la carta http://eibar.org/blogak/orakulua/530
VI - Dutxako toallak http://eibar.org/blogak/orakulua/531
VII - Berbetia sinplifikatzen; gurasuen lagun taldia desintegratzen. http://eibar.org/blogak/orakulua/841
VIII - Desafiñau arren, txalo http://eibar.org/blogak/orakulua/870
IX - Predator trebator http://eibar.org/blogak/orakulua/predator-trebator
http://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-ix
X - Nerabe lodixen eta heldu diabetikuen billa. http://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-x
XI - Ventriloquia eta antzezpena http://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-xi-ventriloquia-eta-antzezpena
XII - Ahalguztiduntasuna jateko kontuetan https://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-xii
XIII - Errealidade birtuala https://eibar.org/blogak/orakulua/errealidade-birtuala
XIV- Kontraesanak https://eibar.org/blogak/orakulua/kontraesanak
XV - Zerbitzarixen erabilpena https://eibar.org/blogak/orakulua/zerbitzarixen-erabilpena
XVI - Zeu bai abilla https://eibar.org/blogak/orakulua/zeu-bai-abilla
XVII - Titiriteruak https://eibar.org/blogak/orakulua/titiriteruak
XVIII - Defcon 3: pitxitxi galduta https://eibar.org/blogak/orakulua/defcon-3-pitxitxi-galduta
XIX: itsas txakur txikixak sustatzen https://eibar.org/blogak/orakulua/itxas-txakur-txikixak-sustatzen
XX - Sociolenguetazo https://eibar.org/blogak/orakulua/sociolenguetazo
XXI - Apartheidaz gozatzen https://eibar.org/blogak/orakulua/apartheidaz-gozatzen
XXII - Bestiekin jolasten ez dakixan neskatxua
https://eibar.org/blogak/orakulua/bestiekin-jolasten-ez-dakixan-neskatxua
XXIII - Botatakuak jaso?? Zetako? https://eibar.org/blogak/orakulua/botatakuak-jasotzen