Azpi-azpixan bai somatu lajeikek gerra hitz giroko bipolarizaziñua gainditzeko gogua: komunismuan helburu jasoak erdi aittatzen dittuk, teorikoki onak dirazen gauza modura - Disidentiak, jakiña, argi eta garbi, gizaki askeen arteko anaittasun unibertsalakin amesten juek (naif xamarki).
Zentsoriak, amua ezpaiñian
Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. https://eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan.
Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. Ez jittuadaz ondo ezagutzen garai horretan izan ziran mobimendu politikuak, baiña interesgarrixa begittantzen jataaz, batez be gerora penduluak bestekaldera egin daben bueltia ulertu ahal izateko.
Hau hala izanda, liburua amaitziakin batera atzoko begittantziñua berretsi juat: Kastrexanan liburu ustez sinple honek buelta bat baiño gehixago euki lajeikek. Izan be, bertan “salatzen” dan gizarte poliziala, zati haundi baten, frankismuari bete-betian aplikau leikixok, eta kuarteletan atxilotutako jentiari emoten jakon tratuak, behin eta barriro, pentsamentua hona ekartzen jeskuk (eta 60ko hamarkadan, gehixago!). Nahitta egin juan, nahi barik? Lehelengo kasua badok, liburu hau zentsuriari sartutako gol haundi bat izango litzakek. Eta bigarrena badok be, ondo idatzittako liburu intelijentia dok, kontakizun osuan tentsiño mailla egokixa mantentzen dakixena, eta gustora irakortzen dana.
Paperjale.eus-en argitaratutako iruzkinen bat (atzetik aurrera):
Bestalde, albistien manipulaziñua, poliziakuen ustelkerixia eta torturia gordinki salatzen jittuk. Eta susmua jaukat, komunistak izatiangaittik lortzen daben askatasun hori, salaketa beste edonora zabaltzeko ez ete daben erabiltzen: behintzat, 1960ko frankismoko komisarixak ezagutzen zittueneri, hónek deskribapenok hotzikaria eragingo zetsela uste juat.
- Liburua ondo idatzitta jagok, interesgarrixa dok, baiña irribarre maltzurrez irakortzen najabilk. Gerra Hotzeko eta desarrollismo frankistako sasoian idatzitta jagok, eta seguraski Castrejanak ez juan eukiko bapppe arazorik editoria topatzeko: Ekialdeko Alemaniako Stasiko funtzionarixo baten bidez, sozialismo errealan gristasunen eta miserien erretratua egitten jaku, AEBetako "lagunen" ikuspegixekin bat. Irribarre noiz? Funtzionarixo zorrotzak, iñor begira ez dagonian, whiskixa eskatzen dabenian; sozialismo errealian takian potian erabiltzen zittuan lelo politikuak parodiatzen dirazenian; askatasun pertsonalen zapalkuntzia zuritzen danian, ongizate orokorran alde... Halako topikoz beteta jagok liburua, eta frankismoko irakorliak, duda barik, pentsauko zeban Kastrejanak oso ondo ezagutzen zebala Altzairuzko Kurtiñian beste aldeko bizimodua halako gauzak hain ondo kontatzeko (ez zuan hala izan: errepublikazalien semia izanda, umetan Frantzian eta Belgikan ebakuatuta bizi izan zuan); baiña Espainia frankistara itzulitta jakin juan bai, zer egin bihar zuan bizimodua etaratzeko. Eta ez jetsat txarto eresten, e? Ulergarrixa jatak. Baiña halako fraka-bajatziak barregarrixak dittuk. Oin: ez dotena ulertzen da, zelan arraixo erosi juen liburu hau gure etxian (biharbada Castresanan beste libururen batzukin despistauta? edo sozialisten eta komunisten artian ez ziralako konpontzen?).