Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Osinetik mundura

Oier Gorosabel 2022/08/15 14:04
ALMANDOZ, Koldo. TRUEBA, Aritz. 2022. Natasha. Farmazia Beltza.

Ona zala, eta ona zala, eta... azkenian, etxeko gaztien pentsamenduan baiña norberangaittik bebai, erosi juat. Eta etxatak damutu. Komikixa bikaiña da, "benetako" liburu onenen pare ipiñiko najeukek nik: historixian muiña, pertsonajien lanketia, kontatzeko modua... halan be, "benetako" liburuen aldian bentajia jaukak: hizkuntza grafikua, irudi landuak, arlo bisuala. Oso landuta, eta berezko balixo plastikuakin.

Ediziñua be apartekua dok. Logikua eresten jetsat, ekoizpenak dirulaguntzak barra-barra lortu dittualako: papelan gramajia, inpresiñuan kalidadia, azala... eta halan be prezio normal xamarrian. Txalo bero bat halako produktuan aldeko apostua egin daben babesliei.

Kualidade (on) asko jaukaz beraz; baiña danen artian, gidoia nabarmenduko najeukek. Ondo harilkatuta -baina era berian inpresionista xamarra, egittura klasikuari jarraittu barik-, elipsis egokixekin, eta. Planuak zinematografikuak dittuk, oso. Eta marrazkilarixak, gehixenetan modu minimalistan, pertsonajien keinuen aldaketa txikixak erabiltzen jittuk berbarik bako emozinuak oso ondo islatzeko.

Zer esanik ez, historixian muiña: didaktikakerixan jauzi barik, nerabezarotik gaztarora -eta gero be- joiaan osin emozionalan zeharkaldi bat aurkezten jok. Baitta adiskidetasun mota ezbardiñen menu politta be; eta igual horren ikasgairik garrantzitsuena hauxe dok: zama hutsa dirazen "lagunei" alde egitten laga bihar jakela, konplejurik eta dramatismorik barik...

Ze droga hartzen zeban Henry Millerrek?

Oier Gorosabel 2022/08/15 13:47
MILLER, Henry. 1939. Trópico de Capricornio. Unidad Editorial S. A. (El Mundo). Madrid, 1999.

Parrastada anfetaminikua jarraitziak dakan zailtasunen gaiñetik, grazixia jaukak Miller honek (oiñ arte berari buruz dakitten gauza bakarra, Xabier Leteren kantuana).

Diarrea estiloko prosa xelebre horretan -etxagok txatalik, etxagok etenik-, bistan danez, danetik jagok: Millerren burutazino metafisiko-thrasha, diagonalian baino ezin dotena irakorri, baina baitta pasarte antologikuak be, surrealistak eta dibertigarrixak: McGregor eta Paularen dantziana, american way of lifian karikaturak -kreditu bizimodua- edo, bistan danez, ezin konta ahalako sexu pasartiak. "Natural born dada" anakronikua. Guay, baina bookcrossingera doian liburua.

Oin dala 3000 urteko Ameriketan

Oier Gorosabel 2022/06/22 18:01
GEAR, W. Michael, O'NEAL GEAR, Kathleen. 1994. La Tribu de los Lagos. Ediciones B, Bartzelona 1999.

Irakorketa xelebria izan da. Lehelengo 30 bat orrialdiak izugarri astunak egin jatazen: indigena amerikarren kodiguak total arrotzak egitten jataz (Txina aldeko kulturekin be antzera gertatzen jata), eta kontatzeko formak, edo erabillittako irudi/metaforak... ezin tragauta ibilli nintzan. Gaiñera, liburuan gitxienez lau historia paralelo kontatzen dira, azken zatixan baiño ez dirazenak txirikordatzen; eta historiak ezelako azalpenik, edo gidarik barik (narratzaille omnisziente bat edo...!) emoten dirazenez, ba horrekin konturatu arte, joder! Gogorra egin jata. Oiñ: behiñ puntu horretatik aurrera, historixetan sartu ahala, oso interesgarrixa egin jata. Etara kontuak: atlasa eta entziklopedixia onduan euki dittudaz, protagonisten nundik norakuak gaur egungo lekuetan kokatu ahal izateko. Kostau jata, e? Idazliak ez dabe errez jartzen. Baiña lilluragarrixa egin jata gaur egungo Mississippi, Newark, Chillicothe, Chicago, Michigan, Niagara... oin dala 2-3.000 urteko erara imajinatzia. Zentzu horretan, ariketa etnografiko/geografiko ona da; bide batez, orduko eta hango kulturei buruz zeozer ikasitta (batzutan uste dogu munduko aro arkeologiko guztiak Europakuen parekuak izan zirazela, eta ez...).

Hori batetik. Bestetik, AEBetako indigenista batzuk idatzitta izan arren, klaro: AEBetakuak diraz eta hango klitxé asko barru-barruan sartuta dakez. Ez diñot txarrera, e? (guk bebai) baiña bueno, lehen esandako kultura-arteko-txoke hori gaindittutakuan, bertako narratibian ezaugarri batzuk ezagutu leikez: bidaia etsai modura hasi, eta elkarbizitzan eragiñez lagun min izaten amaitzen daben eskifaia... barru biguna gordetzen daben gerlari gogorra... stand up comedy tipoko ateraldi barregarri anakronikuak (Toti Martinez de Lezea revisited)... Downtown juatia eta hiriko eraikin nagusixan atian aparkatzeko lekua topatzia falta zan, ixa-ixa! Baiña bueno, ez neixan tokapelotas izan: oso ondo pasau dot liburua irakortzen, asko ikasi dot, eta hori da inportantia.

Granpocher & Chapernier

Oier Gorosabel 2022/06/05 18:25
16-17 urte nittuala, parranda mortalak egitteko leku nagusixa Elgoibar genduan: biajiak trenez, pikengandik iges (Maltzan bagoiz aldatzen-eta), bandalismua, en fin.
Granpocher & Chapernier

Edo alderantziz zan? Nahaste borraste

Testuinguru horretan, gutako mokofin batzuk -nik ez- une jakin batzutan high standing edarixak hartzen zittuezen kontizu; eta une horretan, modan zeguazenak-edo, melokotoi eta sagar likoriak ziran. Izen korapillotsu xamarrekuak bixak, frantsezez tamañuan jakin, mihiña oso ajilla bez, eta eurak eskatzerakuan gutako batek -Iñakik, pentsau nik- halaxen ahoskatu zittuanak: GRANPOCHER eta CHAPERNIER. Behin, eta betirako; gure kuadrillan, aurrerantzian, horixe izan zan hónek likorron izena.

Ondo josittako historia bat

Oier Gorosabel 2022/05/30 00:13
CHRISTIE, Agatha. 1928. El misterio del Tren Azul. Ed. Molino, Bartzelona 1988.

Bildumako liburuak orden kaotikuan irakortzen nabil, eta idazkeran alde haundixa dago: liburu honetan, adibidez, kapituluak motzaguak diraz; itxuraz apartekuak dirazen historia paraleluak kontatzen diraz, gero txirikordatzen doiazenak; Poirot histrionikuagua agertzen da (Zipi eta Zape morokua dana, urtiak pasau arren bera beti bardin); kontakizun paraleko helduaguak dagoz (Grey andereñoa eta zaintzen dittuan amamak); eta suspentsian eta kontatzen ez dirazen gauzen... diseño hobia dago, zeozelan esateko. Liburu moduan hobia begittandu jata, Stylesekua baiño; tartian, 8 urteko garapena dago eta ez da alperrik.

Poiroten lehelengua

Oier Gorosabel 2022/05/30 00:11
CHRISTIE, Agatha. 1920. El misterioso caso de Styles. Ed. Molino, Bartzelona 1984.

Sagu artetik erreskatautako liburu txorta honetatik hartu doten bigarrena, Hercule Poiroten lehelengua da kronologikoki. Onezkero, errepikatzen dirazen txantxilloiak igartzen hasi naiz: jauregi aberats bat; herentzia eta maitale kontuak; zerbitzuko jentia ixa etxekua baiño gehixago (housekeeper, majordomo, otseiñak, morroiak, txoferrak, lorazaiñak...); laguntzaille tontua... Esango neuke liburu hau ez dagola aurreragokua bezain ondo biribilduta (itzultzaillian akatsa dala esango neuke), baiña halan be denporapasa atsegin baterako atxekixa da, gustora irakortzen dana.

Lekittoko toponimia

Oier Gorosabel 2022/05/07 20:30
Iñaki Madariaga Valle udaltzain modura ezagutu genduan. Lehendik bagenkan haren historiazaletasunan barri, baiña jubilau eta gero, danari emonda dabil gizona. Artikuluak, hitzaldijak, sare sozialak... danon gozamenerako, dakijan guztia zabaltzen dihardu azkenaldijan. Honako hitzaldi hau bereziki interesgarrija egin jat.
Lekittoko toponimia

Iñaki Madariaga Valle

Pixkaka-pixkaka, osorik entzun dot (ija ordu 2ko hitzaldija da!). Bakotxak bere irakaspenak jasoko dittuz, baiña nere aldetik nabarmenduko neukiazenak:

  • Eskolapeko iduan (idoian) gero eta irudi mental zihetzagua hartzen nabil. Rekreaziño artistikuetan be erabilli biharko da (lehendik be bikaiñak dagoz!).

  • Lekittoko zerka suzesibuen idea hobia hartuteko balijo izan deust.

  • Uribarren kalian aztarnia hobeto ulertuten dot: ido horrekin lotuta, uri mediebal primitibuan barrenengo partia zan.

Errolan heroian aurkezpena

Oier Gorosabel 2022/05/07 20:08
LANDA, Juan Luis. 2021. Orregako Kronikak 1: Errolanen Elezaharra. Erein, Donostia.

Azkenaldixan, etxeko urtebetetzietan alkarri komikixak oparitzeko ohitturia hartu dogu, eta horri esker gauza oso interesgarrixak deskubritzen nabil. Kasu honetan, 11 urteko semiari oparittutako komikixa da eta, bistan danez, umiak ez dau gauza haundirik ulertu, bai ostera nagusixok. Izan be, aparteko kalidadeko biharra begittandu jata: marrazkixak bai, noski -umiari hori gustau jako gehixen: gerrak, batallak eta beste-; baiña, batez be, gidoia da ona. Ondo harilkatutakua, gertakari historikuak errespetatzen dittuanak, 1200 urtian normalak dirazen hutsuniak fikziñuakin beteta, baiña gauza plausibliekin. Pertsonajiak ondo landuta dagoz: ezagun da egilliak, liburua egin aurretik, bakotxan historixa oso bat garatu dabela, nahiz eta komikixan horren zatitxo bat baiño ez agertu, historixia kontatzeko bihar dan zatixa. Gauza bera esan leike dokumentaziño biharrari buruz: oste militarren antolakuntza, logistika, injeniaritza... ez da zitz eta mitz azaltzen, baiña bertan erakusten dirazenak -eraso-dorriak, pertretxuak, armadurak-eta- aldez aurretik ondo landuta dagozela ikusten da. Historixia oso kontsistentia da, eta interesgarrixa jakiña. Poliki-poliki, pajina bakotxa irakortzeko, ulertzeko eta kontrazaletako mapak ikusteko astixa hartuta irakortzen dana. Onen/gaiztuen ohiko kontakizunetik aparte, logika militarran -egunotan hain aktualidadekuan- ezaugarrixak bere gordiñian erakusten dittuanak; nahiz eta "gu" (saltustarrak) ondiokan ageri-agerixan agertu ez, suspensian harixak bikain manejatzen dittu aluak, hurrengo kapitulua noiz agertzeko zain geratu gaittian!

Bereziki atsegiña da datu etnografiko "hotzetako" datuak fikziño historiko plausible horretan txertatuta ikustia, hala nola jentillen/kristauen banaketia (jente bera, azken fiñian) edo Errolanen iragana (ez zan alperrik heroi bihurtu, benetako berserkerra). Atsegiña ez dogu esango, baiña interesgarrixa, baitta be, garaiko kristauak euren jangoikuan mezutik aparte zebizela ikustia (saxoien kontrako kanpaiñan, ez dabe ereitten "pakia eta maittasuna" prezisamente).

Laburbilduta, literatura historikoko lan bikaiña. Nere arrantzoz harutzago, komiki hau bere testuinguruan hobeto jartzeko balixo daben artikulua idatzi dau Igor Leturia auzokidiak, hamentxe onduan.

Gerra hotz garaiko bildurrak

Oier Gorosabel 2022/04/26 23:45
KOONTZ, Dean R. 1982. La Casa del Trueno. Plaza & Janés, Barcelona 1991.

Ze ondo pasau doten liburu honekin. Lehelengo erdixa pixkat akojonauta irakorri dot, etxataz-eta fantasmen eta hildako bizidunen historiak asko gustatzen, bildurrakin txarto pasatzen dot. Baiña tira. Oin: erdittik aurrera, irakorketia bizi-bizi juan da, kontakizunan erritmuakin lagunduta; liburua biharrera (eta komunera!) eruateko gogua emoten daben egoera hori, azken egun bixetan gozatu dotena. Oso ondo. Eta azken txapligua: azken kapituluan, ordura arte kontu haundiz landutako korapillo guztia blaust askatzen daben "arzalpen" klasikua (ihesaldi baten erdixan, Chevrolet baten bolantian), gerra hotz garaiko montaje konspiranoikua azaleratuz ("deben ser capaces de pasar por americanos patriotas sin revelar nunca su subyacente devoción fanática a la causa soviética"), hain topikua eze, barre karkaria etara destana hiruzpalau bidarrez. Gauza ederra da bildurrezko liburua barrezka amaitzia! (nahiz eta idazlian asmua hori ez izan...).

Xake jokalari misteriotsua

Oier Gorosabel 2022/04/26 23:41
BIERCE, Ambrose. 1899. El amo de Moxon.

Semian ebookian dagozen liburu pilluan artian, Bierceren izena deigarrixa egin jata. Aurretik irakorritta netsan liburuan oihartzuna goguan, banekan motibo ona. Oinguan ez dira gerra kontuak: metafisika interesatzen jakon inbentore bat da, robot avant la lettre bat egin dabena (xake jokalari bat), eta harekin egindako partida arriskutsuak -ez dot amaieria esango- modu erakargarrixan girotuta dagoz, illuntasuna urratzen daben kandela argittan.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024