Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Parisko zirriborruak

Parisko zirriborruak

Oier Gorosabel 2023/07/17 21:55
Idazteko formia aldatu jakuk, erregular! Ze alde igartzen doten? Ba, hara: oin dala urte batzuk, biaje batian, notak hartzen juango nintzuan (gaurko legez), eta erretratuak, baiña gorde egingo najittuan; eta, egunan amaieran, danak idazki baten antolatuko najittuan; batzutan bertan egunian argitaratzeko (blogian, internet konexiñua euki ezkeriok), zein artxibatzeko, etxera allegatzerako orduan tolosteko asmuakin. Horretara, idatzittako gauza bakotxak ediziño bihartxo bat jeukan gero, txarto ipiñittakuak zuzentzeko edo diskurtsua aldatzeko aukeria emoten zebana. Amatiñok zelan egitten daben? Ba halako estiluan.
Parisko zirriborruak

Torre Infiela.

Sare sozialetan sartu nintzanetik, ostera, sistemia aldatu bihar izan juat, medixuak emoten daben neurri estuan kabitzeko; eta pixkaka, honek blogian argitaratzen dittudazenak be aldatu jittuk.

Hasteko, publikatzeko maiztasunian. Zeozer esateko, argitaratzeko, gogua etortzen danian, sare sozialak braust! botatzeko aukeria emoten juek; batez be mikroblogetan. Lehen twitterren (g.b.) eta oin mastodonen, burutaziñuak etorri ahala botatzen jittuadaz, askotan irudiren batekin lagunduta. Pilula txikixak dittuk, behiñ furixadia pasauta blogera ekartzen ez doguzenak (ez dabelako merezi? ala alperguriangaittik?). Horrenbestez, blogian aktibidadia asko jaitsi dok. Azkenaldixan, ixa esklusiboki, liburueri buruzko arrantzak baiño ez jittuadaz botatzen (eta Paperjale.eus agertu danetik, hórrek be saresozializatu xamarrak!).

Edozelan be, hamen gaittuk; eta gaurkuan, aurtengo opor berezixetan handik eta hamendik botatako mezu laburrak biltzia merezi dabela begittandu jatak. Amatiñona barik, Iturrin blogeko artikulo baten trazia hartuko dabela uste juat! Gaiñera, Parisen ibilli garanez gero, Rayuela liburua etxagok ba halan idatzitta, txatalka? Ba, Julio Kortazarren zoroaixiak jota moduan, hona handik zihar idatzittakuen bildumia purrustadan:

  • Datorren astian Parisen egongo gara, 5 egun pasatzen. Ostatu inguruak esploratzen nabil google street viewekin, eta ondo-onduan Louise Michel izeneko liburutegi bat dakagula konturatu naiz. https://biblouisemichel.wordpress.com/qui-sommes-nous/ Imajinatzen dozue liburutegi publiko bat hamen, Marc Legaz, Felix Likiniano edo Lucio Urtubia izenakin? Nik bez. Txillardegiri be bat eskaintzeko erreparuak dakan sotana-izardi-usaiñeko gizarte honetan...

gaztaiak
Ezker-eskuma: Tomme Xistera, Jura eta ahuntz gaztaia.
  • Harañegun Hendaia zapaldu genduan momentutik, otorduen ordutegi europarrera makurtu gaittuk. Horrek esan gura jok, 12:00etan arin bazkaltzia, 19:00etan sendo afaltzia, eta lotara juan aurretik kopaua hartzia. Horrenbestez, ostatu inguruan gaztandegi bat lokalizau juagu (La Ferme d'Avron), eta 3 zatitxo hartu doguz: tomme du Jura (behixa), tomme Xistera (behixa eta ardixa) eta ahuntz gaztaitxo bat. Bageta eta erreximentakin lagunduta, albergisten txoko goxuan, eguna ondo amaitzeko!

  • Eta hara nun enterau naizen, Zebdan "Le chant des partisans" hiperdantzagarrixa ("Motivés, motivés..." https://youtu.be/7N8fgR8YmKc ) #BertsioenJolasa dala, izen bereko gerrako kantu batena! Nahikua ebidentia eta ezaguna dok (https://fr.m.wikipedia.org/wiki/Le_Chant_des_partisans en plan Euzko Gudariak baiña... nik ez najuan ezagutzen!

diseñuzko komunak OH WAIT
  • Jode, diseiñuzko komunak. Txixa egitten hasi, eta... ez da ba, haize korriente bat urten? Txakillan puntia freskatzeko izango da. 😳 😜 #PacoMartinezSoriaLouvren

Louvren, biluztasun gradu bi.
  • Louvren, biluztasun gradu bi.

  • Ez genkaan (Luar na) Louvre museua bihar-dan-moduan ikusteko esperantza haundirik: 15 eta 12ko ume birekin, helburu nagusixa goiza eta arratsaldia "aguantatzia" baiño ez zuan; eta hara-honakuan, artelan politten bat ikusten bagenduan, hobe. Ba, hara! Uste baiño hobeto pasau zuan eguna. Arratsaldeko momentu baten bakarrik egin juan protestia txikixak, nekatuta zegualako; baiña oso gitxi! Orokorrian gustora ibilli ziran bixak; bai rutak egitten entreteniduta (Louvreko webguneko gidak erabillitta), baitta artelanak eurak ikusten be. Batzuk oso polittak dittuk, beste batzuk haundixak, eraikiña bera be inpresionantia dok... Umiak pozik zebizenez, gurasuok be uste baiño gauza gehixago ikusi ahal izan genduzen, egun batek emoten daben beste. Ni behintzat, beste 2-3 bidar juango naiz, ahal badot.

Samotraziako Niké.
  • Buzenval kale inguruko auzuan, beraz, ez dogu topau autorik sutan, eta bai ostera giro libertario goxua. Gaur afaldu dogun taberna onduan, adibidez (Les Mondes Bohemes, oso gomendagarrixa), beittu zer dagon: CNT espainiarran bilgunia, frankismo urte luzietatik dirauena. Louis Michel liburutegittik metro gitxira.cnt-paris

  • Une batzuetan, Parisen, txindurri txanpiñoneruen artian legez sentitzen haiz. Metroko hora punta, (Luar na) Louvre...

  • Nahitta, Parisko lehelengo egunerako ez genduan planik lotu. Egun politta emon dogu Bois de Vincennesen: Palais de la Porte Dorée, eta zoologikua.

zoo-vincennes
  • Parisko zoologikuan, kuriosidade filologiko-musikal pare bat be ase dittudaz:
    1. Uistiti: Niko Etxarten kantuan baiño entzunda ez nekana. Eta bai! "Denak dirade zimino". 😃
    2. Otarixuak: tanguetan aittatzen diran "txakur" berezixak. Patagoniakuak, noski. Enamorauta laga nabe, tripaz gora buzeatzia gustatzen jake, neri modura.

  • Ez dot pentsau nahi zergaittik ipiñi bihar izan zeben letrero hau, nun eta hamen... 🤣 [oharra: hamen, gizonen txixaleku baten argazkixa jeguan, gaiñian letrero hau zekala: "Eau non potable"]
  • Erretako kontenedorez eta "flic assasinez" betetako kaliak espero genduzen, baiña giro oneko auzua baiño ez dogu topau.

  • Etxuat argazki askorik ifiñiko, noski. 😅 Baiña oinguan be, Frantzian ibilli izan naizen bakotxian izandako sentsaziñua berresten juat: zenbat baltz/mulato eder eta guapo! Neskak zein mutillak. Hurrengo belaunaldixetako euskaldunak be halakuak izan daixezela.

flics
  • Azkenian, topau juat polizien kontrako grafitixa, Nation geltokixan. Kontuz erretratau juat, hirixa eten barik apatrullatzen daben "mutxatxuen" bistatik kanpo... etxaukat beste tiro galdurik hartzeko gogorik eta.

  • Lehendik ikasitta gentozen, "diabolo" eskatzen-eta (umiendako edari egokixagua, kokakolak baiño). https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Diabolo_(edaria) Baiña gehixago be ikasi dogu:
    - Panaché: zerbezia gaseosiakin.
    - Chausson: enpanada morokua, haragiz, mahaspasez-eta beteta.
    - Onglet: diafragma haragixa, normalian behixana.
    - Hachis parmentier: patatiakin nahastautako haragixa, mortero lodi estiluan.

ostatua
  • Ostatuko pasillua, Blade Runner estilokua. Etxe osoko hormak, pasilluak eta gelak horma graffiti eta street art estiluan apainduta dagoz, artisten barri emoten daben plakekin. Gure gela bixak, Fernando Elvira getxoztarrak dekorau jittuk.

fernando-elvira-artista
  • Torre "Infiel"era be igo gaittuk, noski. 2. pisoraiñok bakarrik, baiña halan be alturia inpresionantia eta bistak ederrak. Baiña ohar praktikua: tontorreraiñok igo nahi badozu, ez hartu sarreria internetez, ixa eziñezkua da. Bertara juanda, ostera (lehelengo orduan hobeto), erosi leikez. Baiña ez da konpatiblia internetez erosittako billetiakin. Nik ulertzen dot eguneroko millaka bisittari hartzia antolatzekio gatxa dala. Baiña putetxe hori hobeto antolatu biharko leukie.

  • Beste kontzesiotxo bat, Twitch kongresuko anbientillua ikustera etorritta. Inportantia ei dok eta. 😉 Semia behintzat jo ta sua jabik, famoso ehizian. Justo, mamotreto honen kerizpian ipiñi gaittuk 10' eta uste juat dozena bat bideo-photo-calletan agertu garala nahi barik. 😅 Euskaldunik ba ete jagok hamen?

twitch
  • Bestalde, ez najeukan arko de triunfua ikusteko amorru berezirik, ez horixe (megalomaniak ez nau erakartzen). Baiña Kortazarren lehelengo auzuan bazkaltzen genguazela (Les Volontaires, txukuna eta merkia), konbentzidu najuek. Baiña inguruetan... bero itzala! Nun atseden hartuko, nun atseden hartuko, eta... arkupian onduen. Gaiñera, etorbide haundixak luzera osuan ikusteko lekurik onena be badok.

psg-kanpofoballa
  • Gaur Parisko foball ekipuan estadixuan bisittia. Ezagutzen nozuenok, pentsaukozue lo egin barik egon naizela, emoziñuakin. 😜 Bueno, behintzat, kirolakin argaldu naiz. Eta eraikin brutalista politt/zatarra topau dot.

spreading
  • Paristarrak estilo haundixa, bistan dok. Baiña batzuk ez dittuk kapazak, metruan, jentia pasatzeko, estilo-haundiz-kruzautako-hankok paretik kentzeko be! 😏 #orraittiokan

  • Etxaukat goguan ze linea zan, baiña metro baten lehelengo bagoia gidari barik joian. Pasajero batendako lekua jeguan kristal aurrian, gidarixen kontrol panela irudikatzen daben dekoraziñuakin. Noski, bertan jarri nintzuan eta BOMBA pasau najuan, bagoi osoko "bidaiari pro" guztien dibertimendurako ("tu vois, ce drôle de con, ça") eta familixakuen auzolotsarako. 🤣

  • Azken egunian, Kortazarren beste leku kutunetako bat: Vivienne galerixia. Ez gaittuk dendarik denda juateko zaliak, baiña etxe barruetako tunelen xarmiak bakarrik bisittiak merezi jok. Aittatzekuak: liburu eta mapa zaharren dendak, eta hackeatutako kuadro klasikuena.

fluide-glacial-charlie-hebdo
  • Frantzia aldetik nabillen bakotxian, beti najatork halakuekin. Biajia entrenitzeko, baitta gero be, frantsesa modu atsegiñian ikastiakin batera!

  • Cité ugartian inguruan, kartier latinuan billa ibiltzeko gogorik/astirik bez, eta topautako lehelenguan sartu giñuan afaltzera, bart arratsian: La Caleche. https://lacalecheparis.fr/fr/gallery Takateko ona emon jeskuen, gure usarixorako 😅 (50 € bakotxeko), baiña merezi zuan. Baitta jandakua pixkat azaltzia be.

    Lehelengo, 3 plater:
    - Olagarro carpaccixua: ona (baiña gordiñik ez jeguan -eta eskerrak-). Salpikoi itxurakua.
    - Gazpatxua: espainula lakoxia, baiña jengibriakin. Apuntauta etxerako! 😉
    - Behi tatakixa. Idea ona hau be, okelia ofertan dagonian preparauta lagatzeko.

    Gaiñian, beste 3 plater:
    - Behi txuletia: Argentinan gertatu jatan modura, okelia ebateko forma desbardiñak despistau nok, baiña txuletia zuan, bai. Uniko, trontzo oso bat izan biharrian, gixarran kubo bat zala. Pimienta saltsa ugarikin, eta patata puriakin lagunduta. Okelazaliok pozik.
    - Perretxikuen risottua: fiña eta ederra. Ez nauk kapaza perretxikuak identifikatzeko, baiña saltsaperretxikuen antza hartu netsen.
    - Izokiña: plantxan pixkat eginda, miso saltsiakin eta patata puriakin lagunduta. Gozua hau be.

    Postrerako, ostera, 4 raziño eskatu genduzen:
    - 2 mantekau: franbuesa, mango eta limoia, 3na bola.
    - Brioche perdue: biaje honetako deskubrimendua izan dok. Ogi zaharra aprobetxatzeko, zelan pastela egitten dan? Ba gauza bera, brioxekin. Kasu honetan, karamelo-saltsa gazixakin lagunduta.
    - Frutu gorrixen mazedonixia. Sinplia baiña gozagarrixa. Saltsa berezixa be ba jeukan, baiña ez giñan gai izan osagaixak bereizteko (edo galdetzeko).

    Restaurante txiki eta politta da, eta arduradunak atsegiñak. Eskuma-ezkerreko mahaixetan japonesak genkazen, eta bistia eurengana juaten jataan, marraskilluak jaten zeguazelako. Baiña ez guriak: zurixkak, haundixak, plater eta kubierto berezixekin. Etxeko espezialidadia ei zuan! Eskatzeko gogoz geratu nintzuan, baiña atzo ez zuan eguna: familixia ez dok kondimento arraro zalia ta... Biharbada hurrengo baten, bakarrik banator.

galerie-vivienne

Horra, gitxi gora behera, zertan ibilli garan Parisen. Estraiñekotz 2017an egon nintzuan, bakarrik, Belleville auzuan ostatu hartuta; oinguan barriz, Nation plaza inguruan. Hirixa pixkat ezagutzen dabenak esango jok: "Orraittiokan! Eta ez haiz ba, Jim Morrisonen tunbia ikustera sartu??" (The Doors zalia nauk, eta auzo bixak Pere Lachaise kanposantu ondo-onduan jagozak, bakotxa alde baten). Ba ez: megalomania zalia ez naizen moduan, nekroturismo zalia bez. Gustatzen jataz; aurreko aldixan Montparnassekuan sartu nintzuan buelta bat emotera, baiña trena urten arte pare bat ordu bat libre nittualako izan zuan, bakarrik.

Halaxen ba. Hurrengora arte, Paris!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024