Ke kurtiñak
Oier Gorosabel
2023/08/30 20:00
Alonson "Kamemberta" najeukan irakorritta, eta ha moko fiñendako kapritxua bada be, hau dibertigarrixagua egin jatak. Umore gaiztua, zinemako tramoia arteko dobladilluen kontura, eta azken kapituluetan produktoriak egindako maisu-jokaldixa: Euzkadi S.A estiloko enpresari kanpetxanuak, euskaldun-gose dagon madero bati botatako amua, ke kurtiña ezin egokixagua zabalduta. Jolas politta, ondo pasatzekua.
Beste iruzkintxo bat, paperjale.eus-en botatakua:
- Oso ondo jagok. Prota bakotxak bere ikuspegixa (eta hizkera errejistro berezixa!) jaukak, eta bistan da Alonsok aktorien mundillua ezagutzen dabela: izarren egoak, ekoizlien baldintzak, gidoilari antiheroia, berdintasun kontu anakronikuak... oso gustora irakortzen najabilk.