Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Gerra erraldoia ezagutzen

Gerra erraldoia ezagutzen

Oier Gorosabel 2023/07/21 14:52
WILMOTT, CROSS, MESSENGER. La Segunda Guerra Mundial. Spanish hizkuntza. 2004ko mai. 21a(e)an argitaratua. ISBN: 9788481094909

Hainbesteko sufrimendua ekarrittako gerriak (historiako haundiñak) danok ikutu ginttuan, amaittu eta gero jaixotakuori bebai. Horretara, gitxi-asko, nere belaunaldiko guztiok ezagutu juagu zatiren bat, zinian, literaturan... Liburu honek, panorama zatikatu horri batasun bat emoteko balixo izan jestak. Gaiñera, gaztetan bizi-bizi izandako Gerra Hotzan parametruak be orduantxe ezarri ziran, eta "ardatzan" purrutanakin batera, igual zati hori egin jatak interesgarrixena.

Liburu oso ona dok hau: mapa asko jittuk, zehaztasun ugarirekin, denpora-lerruekin, eta kontsultarako aproposa danez etxian gordetzeko morokua. Behiñ baiño gehixagotan pentsau juat zenbat gustauko jakon gure aittari (berak 10-15 urte zittuala gertatu zuan hau guzti hau). Harek lagatako izperringi-txatalen karpetia be, begi diferentiekin ikusiko juat oiñ.

Ez dok ahaztu bihar irabazlien aldetiko ikuspegixa jaukala. Orekatu xamarra jirudik, baiña halan be alboraketia igartzen dok: "ardatzekuen" eta sobietikuen triskantzak nabarmentzen dittuk bakarrik.

Corbis/Bettmannen azken argazkixak, barriz, Kajoitxun gerra ostekuak gogoratzen jestak: gerrian zoramena pasau eta gero, Akondiako frenteko lubaki gordiñak zeru urdin paketsuan azpixan.… Bonba hotsan ordez, ixilttasuna. Txorixen kantua be igarri leike, argazkixotan. Liburua amaitzeko, gerrian kontrako hausnarketa momentu egokixa.

corbis-bettmann

Hamen iruzkin gehixago, paperjale.eus-en lagatakuak, atzetik aurrera:

  • 2. Mundu Gerriari buruz, oso zabalduta dagon ikuspegixan arabera, sarraskixak alde bakarrak ("gaiztuenak") egin jittuan. Irabazlien literatura hutsa. Liburu honetan "gutarren" triskantzak ageri-agerixan gelditzen dittuk. Adibidez, 1945eko ilbeltzian Baltikuan iges zoiazen errefujiauekin hartutako mendekuak...
  • Bueno, gerria legez, astuna dok. Biharbada Antonio pikoletuak, historialari militarra bera, gustora jarraittuko jittuk gudari, dibisiño eta ejerzito guztien juan-etorrixak, erasuak, kontraerasuak, retiradak, u-bootiak, mongomerixak eta Rimmel mariskalak (La Zorra del Desierto), baiña neretako larregi dok. Etxaukat-eta HAINBESTEKO interesik. Amaittukot liburua, bai horixe: baiña plazerrezko irakorketia baiño, nere hutsune haundi hori betetzeko eginbihar modura hartzen dotelako. Aprobetxau egin bihar juat gaiñera: argitalpen ederra dok-eta, ondo maketauta, argazki ikusgarrixak, mapa ugari... beste edozein liburu asko be astunagua egingo jataan, seguro.
  • Eskandinabia inguruko burrukak, Sabaton taldian musikia entzutzen. Ezin egokixagua! 😄
  • Polonia inbadidu osteko gerrian pizkunde ofiziala, itsasoko mobimenduak, Graf Spee.. handik eta hamendik entzundako gauza soltiak harilkatzen. Batzutan astuna da... benetako gerria legeztxe!
  • Adabaki soltiez gain, ez juat sekulan historiako gerrarik haundiñan ikuspegi globalik hartu. Xabi Gk emondako liburu ilustratu honek balixoko jestak. Halan, gaiñera, igual aittak gaztetan bildutako izperringi rekortiak beste era batera ulertuko jittuadaz.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024