Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / "Emetik" eta andik

"Emetik" eta andik

Oier Gorosabel 2023/07/11 22:10
Uste juat hauxe dala, blogeko arrantza literarixuen sailla hasi nebanetik, liburu bat bigarrengotz irakortzen dotena.

Normalian, erregalatzeko, klasikuen "premium" bertsiñuak aukeratzen jittuadaz (prologuak, epiloguak, oin-oharrak...). "Gggaxuela"n 50. urteurreneko ediziñuakik be horixe billatzen najuan, baiña behiñ etxian, ez zuan nik espero nebana (extra bakarra, amaierako epistolarixua). Baiña egixa esan, normala dok: ze azalpen emon leikixok halako "gauza" bati, bere esentzixia izorrau barik? Bai, dagola dagon modura. Eta gure etxeko apalian, belaunaldi askotarako.

Izan be, bigarrenez irakorri juat (berez, 2,5garrenez) baiña gehixagotan be eingot seguraski. Kortazarrek Barrenetxeari idatzittako legez: "(...) Rayuela tiene las calidades de emético que quise darle, y que es como un feroz sacudón por las solapas, un grito de alerta, una llamada al desorden necesario. Pero vos, que por una simple cuestión de madurez intelectual y de técnica profesional has leído el libro un poco como yo lo he escrito, es decir, al final de una larga ruta, de una inmensa biblioteca leída y vivida y decantada (...)". Eta gero, irakorketa intelektual eta biszeral simultaneuen aldarrixa. Eta catala eta tregua dantzen kontua. bibliotecasparaarmar.blogspot.com/2020/01/bailar-tregua-catala-catala-tregua.html?m=1 Hau dok: bere sasoian era batera ulertu najuan legez, oinguan ixa-ixa liburu desbardiña irakorri juat. Zer izango ete dok hamendik 20 urtera, bizi banauk?

Oingo irakorketan -martxa fortzauan, daitort, etzi Parisera goiaz-eta- Pariseko partia baiño gehixago, Buenos Airesetakua gustau jatak. Ez nintzuan gogoratzen azken zatixakin, Holiveiraren krisisana, eta lilluragarrixa egin jatak. Aurreko guztiak barkatzeraiñok.

Liburu hau irakortzera doianak kontuan hartu biharko lajeukek: "(...) ese lector era mi antagonista entrañable, como lo es el ser amado, y porque le exigía una actitud de contacto crítico, un tirarme los platos a la cabeza como yo se los estaba tirando a él (...)". Ez dok ez, irakorketa erosua eta.

Jarraixan, Paperjale.eus-en botatako arrantzak, ahuak emon ahala, atzetik aurrera:

  • Begiratu bihar izan dittudazen gauzen azken zerrendia: - Les amants (sic) du Havre youtu.be/A3duPPtUjbY - Le temps des cerises youtu.be/gfUs0y4Cdng (1000 aipu irakorri eta gero, zorixoneko kantuau entzun bihar zuan; bide batez esanda, ETXATAK ASKO GUSTAU kantu modura - eta bertsolarixak darabixen doiñu baten trazia hartzen jetsat). - Coronel Flappa es.m.wikipedia.org/wiki/Intento_de_golpe_de_Estado_en_Argentina_del_28_de_septiembre_de_1951 - Ceferino Piriz www.diosgalon.com.ar/?p=71 - Piantar www.asale.org/damer/piantar
  • "Del lado de acá" hastia atseden bat dok. Argentinako girua gehixago gustatzen jatak, etxekuagua dok (lehengusuekin gogoratzen naizelako igual?). Erredios! Ederra aldia Parisekuekin, erreferentzia erdixak be ez najittuan harrapatzen.
  • Pariseko snob kuadrilliak halako erreferentziak botatzen eten barik, eta La Maga gaixua olagarrua garajian legez...

  • Morelli topatzen dabenian (85) botatakuak zirradia eragitten jok: "Las vidas que terminan como los artículos literarios de periódicos y revistas, tan fastuosos en la primera plana y rematando en una cola desvaída, allá por la página 32, entre avisos de remate y tubos de dentífrico".

  • 130 txataleko "Riesgos del cierre relámpago" ahaztuta najeukan. Eta grazixia egiñ jestak, eze, neri txikittan gauza bera pasau jataan! Osorik geratu nintzuan, halan be.

  • Rocamadourrekin gertatutakua, bestalde, inpresionantia dok. Ez umiangaittik, lau detalle baiño ez dittuk emoten, ez bada eze ingurukuen odol hotzangaittik. Diletantieri sinpatia pixkat hartu bajake, dana bapatian desagertzen dok.

  • Begiratu bihar izan juat: velo de Maya. eu.m.wikipedia.org/wiki/Maya_(hinduismoa)
  • 18 kapituloko sbornia (mamúa) monumentala, ze ona. The doors of perception, by Aldley Huxdous.
  • Irakorketa diagonalian najabik, noski. Izan be, uste juat aurreragokuan horretxegaittik kostau jatala liburuari gustua harrapatzia: Kortazarren hetorri hosua hulertu nahi eta... hezin, che.

  • Baiña hara zer irakorri doten: " Y ya no hay nada que hacer, como dicen los reos, uno es favorito de esto y aquello" (84. txatala). Los reos?? Nere Markiñako paziente batzuk bebai, euskeraz ezin hobeto egitten dabenak, esan gura juat, oin dala gitxira arte erderaz ikasi ez daben familixetan sortuak, "Ni horren faboritu na" (ni horren aldekoa, horren zalea naiz esateko). Hau irakorritta, pentsau lajeikek antxiñan ohikua zan esamolde bat dala hau: "garbittutako" hizkera akademikuan galdu dana, baiña redukto fosil batzuetan iraun dabena: mendebaldeko euskalki baten eta Argentinako lunfardoan, barrena ("reo" = arlote, parrandazale, alperra).

  • Beste berrirakurketa bat, udan Parisera bidaiatxua egin aurretik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024