Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Imam sutsu euskaldun bat

Imam sutsu euskaldun bat

Oier Gorosabel 2023/08/21 00:24
Elipsis haundi batekin (Itun Berria osorik; gazteleraz irakorri najuan, eta ez dakat barriro egitteko gogorik, nahiz eta euskalki batu erakargarri honetan izan) amaittutzat emongo juat erregalu politt honen irakorketia.

Prologua, oharrak eta extrak irakorri jittuadaz bakarrik (eta dana bez: Kristau Ikasbide eta halako txapak irunsteko gogorik be etxaukat eta). Hau da: Leizarragak bere abotsez emoten dittuan iritzixak interesatzen jataaz bakarrik; hórrek, gehixenak irakorri dittudazelakuan najagok.

Artian, 700 urte ziran kristautasuna Euskal Herrixan sartzen hasitta jeguala. Indarrez zabalduta, bistan dok ondiok asko falta zala herrittarrak "beretzat" sentitzeko, batez be gehixengo elebakarran artian. Estrategia barrixa izan zuan latinetik herri hizkuntzetara pasatzia, eta proselitismo horretan Leizarraga moduko elementuak ezinbesteko izan zittuan. Zentzu horretan, bere hizkera aberatsa eta sustrai jatorrekua (maileguz lepo), fondo mingotx hori jaukak. ZELAN esaten daben irakortzia plazer hutsa dok - ZER esaten daben, ostera... jente ezjakiña engaiñatzen daben predikadorien matrakia, kristauen dogma zentzubakuak (zeintzun egiazkotasun argumentu bakarra, 100.000 bidar errepikatu izatia dan), eta abadien kanpolarrosatasun biguntasun higoingarrixa barra-barra. Gaur egunian imam islamikuan ikuspegi topikua jagok, euren feligresen kaskarretan fundamentalismua eta itsukerixia sartzen - ba nik hamen, Leizarraga asmo horretxekin ikusten juat, sarrerako 12. orrialdian liburu honetako dotriñia perfektua, osua eta nahikua ereztian,"hunetan iracasten çaicunaz berçalde syllaba baten-ere iarten liçatena, behar da maradicatutan eduqui". Relijiñuak, hazteko, ignorantzia bihar jok.

Etnografikoki, sasoi horretan Arabia aldeko relijiñuen penetraziñua Euskal Herrixan ondiok txikixa zala erakusten jok testuak: I. mendeko judixuen eta VII. mendeko musulmanen eragiña testimoniala izan zala jirudik, baiña VIII. mendetik aurrera kristau iheslarixak agertzen hasi ziranian (musulmanengandik iges), oso-osorik bustiko ginttuan relijiño barrixak, gaur arte. Prozesua luzia izan zuan, halan be, eta ezagun dok XVI. gizaldixan ondiok berde jeguala: herri haundixetan, aberatsen artian, kristautasuna zala nagusi, baiña herri zehian artian ez. Horregaittik Leizarragak sinistunak animau bihar jitttuk, sinisbakuen aurrian ez lotsatzeko, eta sufrimentueri eusteko (kristauen idea fijo faborituetako bat 😄): "Badaquigu bide haur bera dela Iesus Christ Iauna iragan den bidea, haren discipulu nahi bagara, hari iarreiqui behar gaitzaitza: eta Euangelioari iarreiquiteagatic guiçonéz iniuriatu, menospreciatu, gaitzerran eta iraitzi içatea, etzaicu gaitzi içateco ez eztugu refusatzeco, Iaincoaren iugemenduan ohoratuac preçatuac eta glorificatuac içanen garela segurança ematen çaicunaren gainean". Halakuak irakorritta, Vicente Agirre Eibarko medikuan idatzixen aurreko sentsaziño gazigozua jaukat: poza, garai horretako euskerazko testu bat allegau jakulako - penia, beste gai batekin askoz be interesantiagua izan izango litzakelako (Agirre linguistika-fikziñuan bidetik galdu zan). Zein zuan orduko Euskal Herrixetako profil soziala? Hau irakorritta, emoten jok ondiok asko falta zala geroko "euskaldun fededun" topikua nagusitzeko.

Itun Barrixaz gain, liburuan amaieran hainbat apendize jatozak, kristautasuna euskeraz irakatsi bihar dabenendako errekurtsuak. Ez nauk gai bereizteko, ea katolikuekin aldia dagon (Leizarraga hüganota zuan), etxatak gaixa hainbeste interesatzen. Gauza batzuk antzekuak jirudixek, katezismua esate baterako (zelako torturia, lorituen modura hori ikasi bihar izan daben umiendako). Eta amaieran, ABC ikasbidian, ohar kurioso bat liburuan hizkeriari buruz: "Eta minçatzeko maneraz den becembatean, Heuscalherrian religionearen exercitioa den lekuco gendetara consideratione guehiago ukan dut, ezen ez bercetacoetara...". Liburuan euskalkixa ikusitta, xiberotarrendako apropos prestautako hiztegitxuakin, pentsau leike Zuberoa fedebakuen zakuan jeguala. Gaurko moduan lehen be, "egiazko üskaldünak" ohittura zaharrei eusten! 😉

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024