Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Komiki-azoka berria Irunen!

e-gor 2008/11/25 23:55
Ficoban izango da abenduaren 6, 7 eta 8an

Atzo bertan eman genuen hemen Getxoko komiki-azokaren berri, luze eta zabal urtero bezala, Euskal Herrian egiten den komiki-azoka bakarra da-eta. Ba jada ez da horrela. Iñaki G. Holgado adiskidearen bidez jakin dut Irungo I. Komiki-Azoka antolatu dela abenduaren 6, 7 eta 8rako.

Azoka Ficobako 3. pabilioian izango da, eta 11:00etatik 20:00ak arte egongo da irekita. Sarrerak 2 euro balioko du, baina gonbidapenak lortu ahal izango dira Martindozenea Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Bulegoan eta elkarte kolaboratzaileetan (PokerFace, Tinta Cómics, Birunbi...).

Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitarau zehatza. Tailer, lehiaketa eta ekitaldi guztiak doan izango dira. Informazio gehiagorako, hemen.

Erakusketak

  • Angel Unzueta
  • Jorge Madejón eta Óscar Manrique
  • PokerFace-eko egileak: MacKana (Gorka Ortega), Garbiñe Martiarena, Arkaitz Gonzalez, JMES (Jose Manuel Enrique), Imanol Toro eta Mikel Thomen

Ekitaldiak

  • Proiekzioak
  • Tailerrak (komikia, manga, ilustrazioa, haurrentzako eskulangintza, origami, giltzatakoak, para-para, plastilina...)
  • Erakusketen bisita gidatuak
  • Lehiaketak (marrazketa, bideojokoak, Heroclix, galderak, mozorroak...)
  • Aurkezpenak
  • Hitzaldiak
  • Sinatze-txandak

Gonbidatutako egileak

  • Iñaki G. Holgado
  • Angel Unzueta
  • Jorge Madejón
  • Óscar Manrique
  • MacKana (Gorka Ortega)
  • Garbiñe Martiarena
  • Arkaitz Gonzalez
  • JMES (Jose Manuel Enrique)
  • Imanol Toro
  • Mikel Thomen

Egitaraua

Larunbata, 2008ko abenduaren 6a

Goizez

  • 11:00: Azokaren hasiera
  • 11:10: Animazio proiekzio jarraitua
  • 11:20: Heroclix hastapeneko partidak Tinta Cómics-en eskutik
  • 11:20: Manga tailerra PokerFace elkarteko Arkaitz Gonzalezen eskutik
  • 11:30: Jorge Madejón eta Óscar Manrique erakusketaren bisita gidatua Jorge Madejón-en eskutik
  • 11:30: Plastilina tailerra PokerFace elkarteko Jose Manuel Enriqueren eskutik
  • 12:00: Origami tailerra Marugame elkartearen eskutik
  • 12:00: Bideojoko lehiaketa
  • 13:00: XL ilustrazio tailerra PokerFace elkarteko Jorge Madejón, Jose Manuel Enrique (JMES) eta Garbiñe Martiarenaren eskutik

Arratsaldez

  • 15:30: Giltzatakoen tailerra Geisha dendaren eskutik
  • 16:00: Japoniako joko tradizionalen tailerra Marugame elkartearen eskutik
  • 15:30: Iñaki G. Holgado eta Angel Unzuetaren hitzaldia, PokerFace elkarteko Jorge Madejón-ek moderatua
  • 16:15: Angel Unzueta eta Iñaki G. Holgadoren erakusketen bisita gidatua egileen euren eskutik
  • 17:00 - 18:30: Sinatze-txandak Angel Unzueta eta Iñaki G. Holgadorekin
  • 19:00: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
  • 20:00: Azokaren itxiera

Igandea, 2008ko abenduaren 7a

Goizez

  • 11:00: Azokaren hasiera
  • 11:10: Animazio proiekzio jarraitua
  • 11:15: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
  • 11:30: Erakusketen bisita gidatuak
  • 11:30 - 12:30: Haurrentzako eskulangintza tailerra “Elgatoquerie” stand-eko Garbiñe Martiarenaren eskutik
  • 12:00: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
  • 12:00: Bideojoko lehiaketa
  • 13:00: XL ilustrazio tailerra PokerFace elkarteko Jorge Madejón eta Jose Manuel Enrique JMESen eskutik

Arratsaldez

  • 15:00: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
  • 16:00: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
  • 16:00: Giltzatakoen tailerra Geisha dendaren eskutik
  • 16:00: Origami eta Japoniako joko tradizionalen tailerra Marugame elkartearen eskutik
  • 17:00: PokerFace aldizkariaren 3 eta 4 zenbakien aurkezpena eta egileen sinatze-txandak
  • 18:30: Bideojoko lehiaketa
  • 19:00: Para-para tailerra
  • 20:00: Azokaren itxiera

Astelehena, 2008ko abenduaren 8a

Goizez

  • 11:00: Azokaren hasiera
  • 11:10: Animazio proiekzio jarraitua
  • 11:30: Erakusketen bisita gidatuak
  • 11:30: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
  • 11:30: Heroclix lehiaketa Tinta Cómics-en eskutik
  • 12:00: Plastilina tailerra PokerFace elkarteko Jose Manuel Enriqueren eskutik
  • 12:30: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
  • 12:00: Mario Kart DS bideojoko lehiaketa Marugame elkartearen eskutik

Arratsaldez

  • 15:00: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
  • 17:00: Sinatze-txandak Jorge Madejón eta Óscar Manriqueren eskutik
  • 17:30: Komiki tailerra
  • 18:45: Galdera- eta mozorro-lehiaketak PokerFace elkartearen eskutik
  • 19:30: Agurra eta esker ona
  • 20:00: Azokaren itxiera

Getxoko VII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan

e-gor 2008/11/25 09:40
Ekitaldi eta ikusteko ugari ostiraletik igandera bitartean, tartean euskarazko hainbat Xabiroi aldizkariaren eskutik
Getxoko VII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan

Irudia: Victor Santos

Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 28tik 30era bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azokak bi gune izango ditu: Areetako geltoki plazako ohiko komikiaren guneaz gain, iaz bezala, mangaren gunea egongo da Erromoko Santa Eugenia plazan.

Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 99 standez gain (71 komikien gunean eta 28 mangaren gunean), beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzea, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 2,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Euskarak presentzia nahiko txikia izango du azokan, eta apur horren ia guztia Xabiroiren eskutik etorriko da. Larunbatean 12:15ean bere nobedadeak aurkeztuko ditu (Piztia otzanak albuma, ale berezia...) eta 12:45ean Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik mahaingurua gidatuko dute (Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte Zaldieroa, Harkaitz Cano eta Arthur Suydamen partehartzearekin eta Dani Fanok desmoderatuta). Horrez gain, Xabiroiren standean izango dira aldizkariko egileak aleak sinatzen: ostiralean Iñaki G. Holgado, larunbat goizean Iñaki G. Holgado, Harkaitz Cano, Alex Orbe, Manu Ortega eta Lope, larunbat arratsaldean Iñaki G. Holgado, Zaldieroa, Asisko, Manu Ortega, Lope eta Harkaitz Cano, igande goizean Asisko, Julen Ribas, Lope eta Zaldi Eroa, igande arratsaldean Julen Ribas, hiru egunetan Dani Fano eta Arthur Suydam eta beste egunen baten beste egile batzuk ere. Xabiroiko ekintzez aparte, euskaraz aurkitu dudan ekitaldi bakarra Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzenen aurkezpena da, Gorka Velasco eta Txuma Murugarrenen eskutik.

Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.

Omenaldiak

Komiki-guneko erakusketak

  • Ipurbeltz

Manga-guneko erakusketak

  • Japoniako tradiziozko jostailuen erakusketa (Japoniako enbaxadaren eskutik)
  • Ikebana (Japoniako lore apainketa)

Erakusketak inguruetan

  • Manu Ortega: Garabatos y penumbras (Erromoko erakustaretoa, astelehenetik larunbatera 11:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, igandea 18:00 - 21:00)
  • Leandro Alzate: Marrazkiak (Algortako erakustaretoa, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, larunbata 10:00 - 13:00 eta 18:00 - 21:00, igandea 18:00 - 21:00)
  • Sedyas: Sedymage (Algortako Satistegi kafetegia)
  • Julen Ribas: Pipiolum (Erronoko Jai Alai kafetegia)
  • Danimaiz: Érase una vez (Areetako Glass kafetegia)

Proiekzioak

  • Aurrekontu txikiko zinearen erakusketa
  • Animazioko zinea
  • Komiki laburmetraiak
  • Laburmetraien entsalada
  • Anime proiekzioak

Mahai-inguruak

  • Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano eta Arthur Suydam; moderatzailea: Dani Fano)
  • Dibujo lo que me echen (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio) (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…) (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)
  • Qué vida más triste (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)

Solasaldiak

  • Miguel Gallardo (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • Gene Ha eta Michael Holden (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez)
  • Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • Víctor Santos (moderatzailea: Germán Menéndez)

Bestelakoak

  • Rol partidak (Imagina elkartearen eskutik)
  • Manga elkarteen lehiaketak (bideojokoak, jan ken pon, samurai dueloak, bakarrizketak, friki-ezagutza, cosplay, karaoke, pump it up)
  • Idazkera japoniarraren tailerra
  • Matsuri-dantza tailerra
  • Manga tailerra Eli Basantaren eskutik
  • Makilaje eta efektu berezien tailerra
  • Aurkezpenak
  • Sinatze-txandak
  • El Balanzín doako aldizkaria (sarrera erositakoan)

Gonbidatutako egileak

Komiki-guneko egitaraua

Ostirala, 2008ko azaroaren 28a

Goizez

  • 11:15: Azokaren hasiera
  • 11:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: Carbón Elvis
  • 13:00: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : Deadhunter: Killing Twice

Arratsaldez

  • 17:05: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: “Hobby”
  • 18:00: CARLOS GIMÉNEZi eta IPURBELTZ aldizkariari omenaldiak
  • 18:00: Solasaldia: CARLOS GIMÉNEZ (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz - Borja Crespo)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze-txanda: TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: LEANDRO ALZATE - INFAME & CO. - ALFONSO ZAPICO (Astiberriren stand-ean)
  • 19:15: Sinatze txanda: CARLOS GIMÉNEZ
  • 19:15: LIBURU AURKEZPENA: Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen (partaideak: Gorka Velasco eta Txuma Murugarren)
  • 19:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : “¡Maldito bastardo!
  • 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: JASON - RAMÓN BOLDÚ - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)

Larunbata, 2008ko azaroaren 29a

Goizez

  • 11:05: Nobedade-aurkezpena: GLÉNAT (Félix Sabaté)
  • 11:30: Sinatze txandak: JASON - SALVADOR LARROCA
  • 11:30: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI (Laureano Domínguez, Jason, Ramón Boldú, Alfonso Zapico, Sergio Córdoba)
  • 12:00 - 14:00: Sinatze txanda:TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
  • 12:15: Nobedade-aurkezpena: Piztia Otzanak eta Xabiroiren ale berezia
  • 12:30 - 13:30: Sinatze txandak: SERGIO CÓRDOBA - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)
  • 12:45: Mahai-ingurua: "Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik" (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano; moderatzailea: Dani Fano)
  • 13:00: Sinatze txandak: GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
  • 14:00: Nobedade-aurkezpena : DOLMEN (Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)

Arratsaldez

  • 17:00: Sinatze txandak: PACO ROCA - VÍCTOR SANTOS
  • 17:05: Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (Luis Durán, Tony Sandoval, José María Berenguer, Montserrat Terrones)
  • 17:30: Solasaldia: MIGUEL GALLARDO (moderatzaileak: Koldo Azpitarte)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: ALFONSO ZAPICO - LEANDRO ALZATE - JASON (Astiberriren stand-ean)
  • 18:00 - 20:00: Sinatze txandak: LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
  • 18:15: Solasaldia: GENE HA + MICHAEL GOLDEN moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez
  • 18:30: Sinatze txandak: JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA - SALVADOR LARROCA
  • 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: INFAME & CO. - SERGIO CÓRDOBA - RAMÓN BOLDÚ (Astiberriren stand-ean)
  • 19:15: Solasaldia: "Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca" ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • 19:30: Sinatze txandak : MIGUEL GALLARDO - TONY SANDOVAL - JASON
  • 20:00: Mahai-ingurua : "Dibujo lo que me echen" (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio") (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)

Igandea, 2008ko azaroaren 30a

Goizez

  • 11:05: Proiekzioa : ANIMAZIO ZINEA / CINE DE ANIMACIÓN (cortometrajes de diversos formatos: flash, stop-motion…)
  • 11:30: Sinatze txanda : GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
  • 12:00 - 13:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
  • 12:00 - 14:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
  • 12:15: Solasaldia : VÍCTOR SANTOS (moderatzailea: Germán Menéndez)
  • 12:30: Sinatze txanda : MIGUEL GALLARDO - PACO ROCA - SALVADOR LARROCA
  • 13:00: Nobedade-aurkezpena: ARIADNA EDITORIAL "Dos veces breve. Especial Euskadi" (Vicente Galadí - Kike Infame - Javier de Isusi - Koldo Azpitarte)
  • 13:00 - 14:00: Sinatze txanda : RAMÓN BOLDÚ - LEANDRO ALZATE (Astiberriren stand-ean)
  • 13:30: Sinatze txanda : VÍCTOR SANTOS - JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA
  • 13:30: Mahai-ingurua : "El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…)" (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)

Arratsaldez

  • 17:00 - 18:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (en el stand de La Cúpula)
  • 17:05: Proiekzioa : "CORTOS DE TEBEO"
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (en el stand de La Cúpula)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : ALFONSO ZAPICO - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (en el stand Astiberri)
  • 18:00: Mahai-ingurua: "Qué vida más triste" (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)
  • 19:00 - 20:00: Sinatze txanda : SERGIO CÓRDOBA - JASON - INFAME & CO. (en el stand de Astiberri)
  • 20:00: Proiekzioa : "Laburmetraien entsalada"

Manga-guneko egitaraua

Ostirala, 2008ko azaroaren 28a

Arratsaldez

  • 17:15: BIDEOJOKOAK: "Matsuri", "Guitar Hero"… (agertokian)
  • 17:15: PROIEKZIOA: "DEATH NOTE" (areto nagusian) - Selecta Visiónen eskutik, "Death Note" sailaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
  • 18:00: LEHIAKETA: JAN KEN PON (agertokian) Japoniako "Harria, papera eta artaziak" tradiziozko jokoa
  • 19:00: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (areto nagusian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
  • 19:00: LEHIAKETA: SAMURAI-DUELUA (agertokian) - Ezpata-borroka (soft combat) - babeslea: Amorebietako Forjari Eskola
  • 20:00: BAKARRIZKETA LEHIAKETA (agertokian) - Otaku-bakarrizketa lehiaketaren lehenengo deialdia.

Larunbata, 2008ko azaroaren 29a

Goizez

  • 11:15: IDAZKERA JAPONIARRAREN TAILERRA (tailer gunean) - Yuka Nishiwaki japonierazko irakaslearen eskutik
  • 12:30: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (agertokian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
  • 13:30: AURKEZPENA: "CANAL FRIKI: Toma Dos" (areto nagusian) - "Canal Friki"ren taldeak sailaren bigarren denboraldia aurkeztuko du. Horri buruzko pasadizoak kontatuko dituzte eta bisitarien galderak erantzungo dituzte.

Arratsaldez

  • 17:15: FRIKI-EZAGUTZA LEHIAKETA (agertokian) - "Canal Friki" sailaren pertsonaiak baino gehiago dakizu?
  • 17:15: PROIEKZIOA: "DEVIL MAY CRY" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Devil May Cry" sail berriaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
  • 18:00: PROIEKZIOA: "REIDEEN" Y "MORIBITO" (areto nagusian) - "Reideen" eta "Moribito" sailen proiekzioa, Selecta Visiónen eskutik.
  • 18:45: MATSURI-DANTZA TAILERRA (agertokian) - Japoniako tradiziozko dantzak (matsuri), Tarasu elkartearen eskutik.
  • 19:00: COSPLAY LEHIAKETA (agertokian) - Manga, anime edota bide-jolasen pertsonaien mozorroak jantzi behar dituzte partaideek. Honako mailak egongo dira: Banako Manga Mozorroa, Taldeko Manga Mozorroak eta Manga Kanpoko Maila.
  • Arratsalde osoan: KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute

Igandea, 2008ko azaroaren 30a

Goizez

  • 17:00: PROIEKZIOA eta HITZALDIA: "HOBBY" CIRO ALTABÁSen eskutik (agertokian) "Hobby" dokumentala proiektatuko da eta, horren ondoren, egileak, Ciro Altabásek hitzaldi bat emango du horri buruz eta publikoaren galderak erantzungo ditu
  • 18:00: PROIEKZIOA: "MUSHISHI" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Mushishi" sailaren lehenengo kapituluaren proiekzioa
  • 19:00: KARAOKE LEHIAKETA (agertokian) - Lehiaketa horretan parte-hartzaileek animeren edo bideojokoen kantak abestu behar dituzte. Abestien zerrenda elkarteen postuetan begiratu daitezke

Goizez eta arratsaldez

  • KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute

Xabiroi azldizkariaren 13. alea eta beste ale berezi bat, kalean

e-gor 2008/11/21 23:50
Itxura bikaineko bi sail berri daude lehenengoan eta luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien lan oso interesgarriak bigarrenean
Xabiroi azldizkariaren 13. alea eta beste ale berezi bat, kalean

Irudia: Arthur Suydam

Urrian atera zen Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 13. alea, eta azaroan berriz beste ale berezi bat. 13. alean, beste hainbat gauzen artean, itxura bikaineko bi sail berri daude, eta ale berezian, ohikoa denez, luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien istorio laburrak.

13. alean ondoko edukia aurkituko dugu:

  • Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa
  • Manu Ortegaren Haizea banda
  • Auzomorro umorezko orri bikoitza, Guaikaipuroren gidoia eta Alex San Vicenteren irudiekin
  • Iñaki G. Holgadoren irudiak eta Harkaitz Canoren gidoia duen Zebra efektua istorio berriaren lehen emanaldia, 8 orrikoa
  • Zaldi Eroaren Arranotxuren beste bi orri
  • Julen Ribasen irudiak eta Iban Zalduaren gidoia duen Azken garaipena sail berriaren 8 orri
  • Irune Lasak egiten duen KomikiTAUN elkarrizketen orria, oraingoan Mikel Pagadizabal Noaoa!ko aktorearekin
  • Asiskoren Hor Konpost banda
  • Dani Fanoren Anubis 3.0 sailaren 6 orri
  • Loperen Behien Tarzanen 4 orri
  • Olierrek asmatutako eta Markok marraztutako Haratagoren beste orri bat

Eta ale berezian:

Ez ditzazuela galdu, merezi dute eta!

Bisita gidatua Angel Unzuetaren erakusketan

e-gor 2008/11/17 22:45
Egileak bere lana azalduko du ostegun honetan arratsaldeko 18:30ean
Bisita gidatua Angel Unzuetaren erakusketan

Irudia: Angel Unzueta

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Asteak antolatutako Donostiako V. Komiki Jardunaldien barruan paratu duten erakusketetako bat Angel Unzuetari eskainitakoa da, hilaren 22ra arte Ernest Lluch Kultur Etxean egongo dena (aurreko baten hitz egin genuen hemen jardunaldiotaz). Ba gaur iragarri dute egileak berak gidatutako bisita egongo dela ostegun honetan hilak 20, arratsaldeko 18:30ean. Ea joaterik dudan...

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!

e-gor 2008/11/12 00:20
Azaroaren 17an abiatuko da berriz bi ordainduta bat eskuratzeko kanpaina

Aspaldi samartxotik nekien One Laptop Per Child erakundeak azaroaren 17an berriz ere Give One Get One kanpaina (XO ordenagailu bat eskuratzeko aukera, hirugarren munduko haur batentzako beste bat ordainduz gero) martxan jarri behar zuela, baina ez nuen ezer publikatu artean ez baitzegoen argi kanpaina, iaz bezala, AEBetarako soilik izango zen edo zabalagoa. Izan ere, gaur arte erakundearen wikian zioten hasieran AEBetarako soilik izango zela, eta saiatuko zirela aurrerago Canada eta Europako beste herrialde batzuetara zabaltzen (ikusi Google-en katxean)...

Atzo Nicholas Negroponte erakundearen zuzendaria Euskaldunan egon zen Zientziaren Astea inauguratzen, eta han egondako lankide baten arabera (eskerrik asko Eider!), esan zuen hemen ere izango zela kanpaina berrian parte hartzeko aukera. Eta gaur jakin da Europan ere aukera egongo dela kanpainan parte hartzeko hasieratik bertatik. Beraz, atzo Euskal Herrian eman zuen Negropontek primizia mundu mailan! Eta hemengo medioetan ez dut uste hori aipatu ere egin dutenik. Kazetari hauek...

Give One Get One kanpainan emango duten ordenagailua iazko bera izango da, nik dudan XO-1 zoragarria alegia, baina bere sistema eragilearen bertsio berrienarekin, eta Windows gabe. Iazkoak ez bezala, orain hasiko den kanpaina honek ez dauka amaiera datarik, eta aurrera doan heinean herrialde berriak gehitzeko asmoa omen dute. Europako prezioa 312 euro izango da. Banaketa ez du OLPC erakundeak egingo (azpiegitura faltagatik, iazko banaketan arazo ugari izan omen ziren), Amazonek baizik. Beraz, aitzakiarik ez duzu zurea ez erosteko!

OLPC2

Bide batez, OLPC erakundean ari dira euren ordenagailuaren hurrengo bertsioa, XO-2 delakoa, prestatzen. 2010erako atera nahi dute 75 dolarreko kostuan. Eta hau ere, aurrekoa bezala, guztiz iraultzailea eta zoragarria da. Liburua irekitzean, bi orriak dira ukimenezko pantailak. Beraz, orri bikoitzeko benetako liburu gisa erabil daiteke, edo ordenagailu gisa teklatu birtual baten bidez.

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariko artikuluan bagenion OLPCren ordenagailuaren lehenengo bertsioak gaur egungo ordenagailu aukeren panorama aldatu zuela (oraingo netbook guzti horiek nondik datoz bestela?), beste honek ere ziur izango duela eraginik etorkizunean... Negropontek atzo Euskaldunan esan zuenez, XO-2 ordenagailua kaleratzeko 2 urte falta direla, jada hasi diete kopiatzen...

Donostiako V. Komiki Jardunaldiak

e-gor 2008/10/30 22:25
Urriaren 31tik urtarrilaren 7ra izango dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Asteak antolatuta.

Aurten ere, urriaren 31tik azaroaren 8ra Donostian izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astearen barruan Donostiako V. Komiki Jardunaldiak antolatu dituzte, urriaren 31tik urtarrilaren 7ra izango direnak. Aurtengoan lau erakusketa egongo dira, bost egileri dedikatuak: For your pleasure (Miguel Ángel Martín), Allá: Ciudades y gentes (Isabel Mancebo), Euskadi fantastikoa IV (Angel Unzueta eta Sanvi) eta Mundo macanudo (Liniers). Horiez gain, Komikitik pantailara DVD sailarekin jarraitzen dute Alderdi Ederreko Udal Liburutegi Nagusian. Jardunaldiak aurkezteko prentsaurrekoa bihar, ostirala 31, izango da, 12:30ean Victoria Eugeniako Club Aretoan.

Iaz, duela bi urte eta duela hiru urte ere hitz egin genizuen hemen jardunaldioi buruz.

Jarraian duzue erakusketei eta egileei buruzko informazio gehiago.

For your pleasure - Miguel Ángel Martín

Aurten, Asteak Miguel Ángel Martín (León, 1960) marrazkigile, gidoilari, ilustratzaile eta kartelgileari erakusketa eskainiko dio.

Lehen komikiak Zona 84 edo El Víbora bezalako aldizkarietan argitaratu zituen, eta ordudanik, bere lana Totem, Makoki, El País, Rolling Stone, RockdeLux, Diario 16 eta abar luze bateko goiburuetan agertu izan da. Zinema eta antzerkira ere salto egin izan dute bere lanek eta merchandising ugari sortu du.

Sari ugari jaso ditu; horien artean, Europako Marrazkigile Onenari Yellow Kid saria (1999) edo Napoliko Comicon-ek emandako Attilio Micheluzzi Sari Nagusia (2003) aurki ditzakegu.

Egile gutxik lortu dute hain grafiko-estilo ezaguna, irakurketa hain gardena eta gaien mundu hain polemikoa eta berezia. Musika elektronikoaren agerraldi erradikal eta lurpekoenaren eragina duela aitortzen du eta bere lanak teknologia, zientzia eta pornografia gisako joerak adierazten ditu.

Bere bibliografia luzean, honako lan hauek nabarmentzen dira: Psychopatia Sexualis, Anal Core, Brian the Brain, The Space Between, Rubber Flesh, Snuff 2000, Kyrie, nuevo europeo edo Playlove, argitaratu berri duen eleberri grafikoa.

Urriaren 31tik abenduaren 5era

Okendo Kultur Etxea

  • Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Vito 021 galeria

  • Astelehenetik ostegunera 10:00 - 18:00
  • Ostiraletan 10:00 - 15:00

Allá: Ciudades y gentes - Isabel Mancebo

Iruñean jaio nintzen 1971an. Nire bizitza beti izan da Artea. Pintura, argazkilaritza, zaharberritzea, zinema, ordenagailuak, baina, batez ere, marrazketa. Horiek eraman ninduten zuzenean Arte Ederrak ikastera. Ez nuen zalantzarik izan. Lizentziatura lortu ostean, munduan barna ibili nintzen, hiri eder honetara iritsi nintzen arte, Donostiara alegia.

Nire borroka pertsonala da: marrazketaren papera aldarrikatzea, gaurko plastikan bere garrantzia indartzea, merezi duen bezala aintzat har dadin. Ez artista ororen oinarri gisa, artelan gisa baizik.

Margolan bat erradiografia bat da. Barru-barrukoa den zerbait. Horren aurka egiten baduzu ere, beti amaituko duzu zure burua irudikatzen, zure nortasuna eta zure ikuspuntua, azken finean, bizitza irudikatzen.

"Ezinezko" espazioak sortzen ditut, "ezinezko" jendea, umorea, ironia eta xamurtasuna gehituz. Nire izakiak desitxuratuak, bitxiak dira, nire ustez interesgarriagoa izaten baita beren istorioa, beren begi eta forma "ez perfektuek" helarazten dutena, beren muina, arima islatzeko, horiek denak nonbait existitzen direlako. Nire osaketak barru-barruko espazioetara eramango zaituzte, irudimenari esker existituko diren espazioetara, duela denbora asko txikitu genuen NI horretara. Nire hiriak bizirik daude.

Teknika jakin bat erabiltzen dut, aditzera emateko nire modua (arkatza, tinta, batzuetan baita koloreekin ere, collagea, etab.).

Nik istorioak kontatzen ditut. Margolan batek istorioa islatzen badu margolana izateari utzi gabe, inongo laguntzarik behar ez duela adierazi nahi du. Artelan bat bere osotasunean.

Marraztea gustuko dut oso. Erabateko plazera da. Menpekotasun bat. Orduan askatasuna bete-betea da.

Han, mundu hartan, norberak nahi duena egin dezake, nahi duena izan liteke. NI beraren sistema sinbolikoa da.

Margolanak bihotza eta bizitza poz diezaguke, itxaropena eman eta zerbait berezia bizi dezakegula sinestarazi, poztasunean igeri egin eta atsegin handiz negar eta barre egin dezakegu.

Guztiok ezagutzen ditugun mugetatik haratago badago aukera asko, eta ez daude uste bezain urrun.

Pozik bizitzeko nire era da.

Urriaren 31tik azaroaren 22ra

Udal Liburutegi Nagusia

  • Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Fantastikoa
Irudia: Iñaki G. Holgado

Euskadi fantastikoa IV

Super-heroiak? Gure lurretan? Tira! Izan zitekeen, baina ez dugu uste existitzen direnik eta hala balitz ere, zaila litzateke aurkitzea. Hain zaila izango ez litzatekeena horiek marrazten dituzten pertsonak aurkitzea da, nola bere alde errealistan, hala parodia egiteko marrazten dituztenak.

Lehen marrazkilari-motan Angel Unzueta dugu. 1993tik ari da super-heroiak hainbat argitaletxerentzat marrazten, generoko bi garrantzitsuenak, Marvel eta DC, barne.

Umorez marrazten dituena, berriz, Sanvi (Álex Sanvicente) da. Trama edo Mister K bezalako aldizkarientzat tirak eta istorio motzak sortzen ditu, super-heroien unibertsoko pertsonaia serioenei ere umorez beteriko zertzeladak eskainiz.

Hala ere, esan behar da, super-heroien marrazki-lanetan aritzen badira ere, hori bi marrazkigile handi hauen lanaren zati bat besterik ez dela. Horrela, Unzueta publizitate-estudio batean lanean aritzeaz gain, merkatu europarrarentzat album-proiektu bat egiten aurki dezakegu eta Álex, berriz, Europa mailan garrantzitsuak diren zenbait komiki-aldizkarirekin, adibidez Spirou, kolaboratzen edo Xabiroi aldizkarian sail bat lantzen.

Angel Unzueta

Angel Unzueta, 1969an jaio zen Ordizian eta 1993an hasi zuen bere jarduera super-heroien generoko komiki-marrazkilari gisa.

Forum argitaletxearentzat ilustrazio eta pin-up asko egin ondoren, argitaletxe berean eta Laberinto etxean, Cels Piñol gidoilariarekin batera, Neck y Cold saila sortzeko aukera iritsi zitzaion.

Handik aurrera, argitaletxe handietara saltoa egin zuen, hala nola, 2000 AD eta DC Comics, Marvel Comics eta Wildstorm iparramerikarretara.

Batman, Wolverine, X-Force, Wonder Woman, Kid Flash, Young Justice, Legion of Super Heroes, Green Lantern Corps, Countdown… bere arkatzekin marraztu dituen izenetako batzuk dira.

Gaur egun, urte batzuk geldi egon ondoren, komiki-marrazkilari lanari ekin dio berriz, diseinu eta marketingean dituen lanekin txandakatuz.

Urriaren 31tik azaroaren 22ra

Ernest Lluch Kultur Etxea

  • Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Euskadi fantastikoa IV: Sanvi

Alex San Vicentek (Portugalete, 1970) eskuarki Sanvi gisa sinatzen du eta Arte Ederrak ikasi zuen.

Publizitatean eta ilustrazioan lan egin du, bai eta animaziorako ekoizpen aurreko lanetan, filmetan eta telesailetan ere.

Komikien alorrean, bere lanak aldizkari askotan ikusi ahal izan dira; horien artean, azpimarratu behar dira Trama (istoriotxoen zaleen munduari buruzko Studio Titanic saila sortu zuen bertan), Mister K (umorezko haur-aldizkarian Bernardo Vergararekin batera Multiman sailean eta hainbat gag-etan parte hartu du), Buenafuente, L’Inedit, Spirou, El Balanzín eta Xabiroi.

Komiki-marrazkilari gisa egin duen lanarekin batera, hainbat argitaletxe eta publizitate-estudiorentzat lan egiten du freelance ilustratzaile gisa.

Urriaren 31tik azaroaren 30era

Príncipe zinemak

  • Astelehenetik igandera 16:30 - 22:30
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Mundo macanudo - Liniers

"Liniers-ek mundu gogorra marrazten du leuntasunez. Poz malenkoniatsua zoriontasun inozoaren antipodetan. Bere lana polit eta dibertigarria da eta bera tipo bikaina". Modu honetan hitz egiten du Maitenak Liniers autore grafikoaren inguruan, Mundo macanudo erakusketaren protagonistaz, alegia.

Pinguino, robot, untxi, Madariaga izeneko peluxezko hartza edo Fellini deituriko katua dira argentinar honen tira komikoen ohizko protagonistak. Umore azkarra eta teazu nahastezinak dira gizon-emakumeen ergelkeriaz, maitasunaz eta denboraren iraganaz hausnarketa kezkagarria egiten duen egile honen lanaren ezaugarri nagusiak.

Azaroaren 2tik urtarrilaren 7ra

FNAC

  • Astelehenetik larunbatera 10:00 - 22:00

Jardunaldien aurkezpen prentsaurrekoa

Victoria Eugeniako Club aretoa

  • Urriaren 31n 12:30ean

Emakumeen komikiari buruzko mintegia

e-gor 2008/10/27 18:46
Azaroan hasita, asteazkenero Bilboko Anti- liburudendan

Bilboko Anti- liburudendak emakumeen komikiari buruzko mintegia antolatu du. Azaroan hasita, asteazkenero 20:00etatik 22:00etara emakumeen komikigintzari buruz arituko dira Skolastikako Josune Muñozen eskutik. Hau da zabaldutako oharrean diotena:

"Mintegi honetan, Skolatikako Josune Muñozek emakumeek sortutako komikien historian zeharreko ibilbide historiko eta geografikoa eskainiko digu, eta baita emakumezkoen komikigintzaren analisirako proposamen bat ere, hiru ikuspuntutatik: ikuspegia, istorioa eta marrazkia.

Edozein kultur fenomenotan bezala, emakumeak komikien munduan egon dira horiek sortu zirenetik, baina ikuspegiak, gaiek, pertsonaiek eta trazuak are periferikoago bihurtu ditu eta ekarpen hau ikustezin egin.

Tailer honetan emakumeen komikiaren historia aztertuko da: XX. mendearen hasieratik hasita, Bigarren Mundu Gerraren ondoko booma, emakumeen askapenerako mugimenduak komikian izandako isla eta Satrapi fenomenotik pasatuta eta egungo errealitate interesgarrian amaituta. Azken honetan egungo munduko panoramaren errepasoa egingo da: Asia bere manga, shojo, anime, manhua eta abarrekin, Satrapiren eraginea Ekialde Ertainean eta emakumezkoen komikia Afrikan, Karibean, AEBetan, Hegoamerikan eta Europan".

Mintegi txit interesgarri hau Anti- liburudendan izango da, Bilboko Maiatzaren 2a kaleko 2.ean, asteazkenero 20:00etatik 22:00etara, azaroarekin hasi eta urtarrilaren amaieraraino. Prezioa hilean 30 eurokoa izango da, baina taldea handia izanez gero merketu daiteke. Izena emateko, Anti- liburudendako web gunean dituzue telefonoa, helbidea edo e-maila.

Pottokiek 50 urte!

e-gor 2008/10/22 23:10
1958ko urriaren 23an agertu ziren lehen aldiz "Johan et Pirlouit"-en "La flûte à six trous" abenturan
Pottokiek 50 urte!

Irudia: Peyo

El coleccionista de tebeos blogari esker jakin dut pottokiek, izaki txiki urdin maitagarri horiek, urrezko ezteiak ospatzen dituztela bihar. 1958ko urriaren 23an hasi zuen Pierre Cullifford Peyok Johan et Pirlouit serieko La flûte à six trous abentura Spirou aldizkarian, eta hor agertu ziren lehenbiziko aldiz pottokiak bigarren mailako pertsonaia gisa. Baina nonbait jendeari gustatu, eta serie propioa eduki zuten laster. Eta gainontzekoa historia da: albumak, arrakasta, filmak, merchandising-a... Gaur egun, adin guztietako jendeak ezagutzen ditu pottokiak!

Pottokiak

Niri dagokidanez, Johan eta Pirlouit beti gehiago gustatu izan arren, oso maite ditut pottokiak. Lehenbiziko 10 albumak-edo jenialak dira, nahiz eta ondorengoetan asko jaisten den kalitatea... Hemen ETB1en euskaraz ikusi ahal izan genuen pottokien animazio seriea, baina onartu behar da ez dela komikiak bezain ona...

Aurtengo urte guztian zehar hainbat ekintza egiten ari dira urteurren hau ospatzeko. Eta biharko egunean Unicef-en aldeko enkantea egingo dute pottokien hainbat estatua handirekin. Estatua hauek pertsonaia famatuek edo pertsonaia famatuen omenez egindakoak dira, adibidez Uderzok Asterixez mozorrotutako pottokia egin du. Baina deigarriena egin zait Joane Somarriba dela aukeratutako pertsonaietako bat! Bere pottokiak maillot horia eta urrezko domina daramatza, eta Helmuga-Meta jartzen duen pankarta dauka atzean!

Zorionak pottokiak, eta zorte on enkantearekin!

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!

e-gor 2008/10/14 23:05
Euskal Encodings-en eskutik berriz ere

Aurrekoan, Arturo erregeaz ari ginela, esaten genuen apenas dagoela marrazki bizidunetako gaztetxoentzako serierik euskaraz DVDn, eta ETB1en ere oso gutxi ematen dituztela. Ba irudi errealeko helduentzako serieetan panorama are okerragoa da. Urteak dira ETBk erosten dituen kanpoko serie guztiak ETB2n eta gazteleraz ematen dituela, ETB1 bertako produkziora mugatuz (honen salbuespen bakarra Heroes seriea izan da, eta hala ere gauza oso arraroa egin zuten: euskarara doblatu bai baina gero ETB2n eman, dualean emitituko zutela esan eta gero bete ez, euskarazko doblajea DVDrako soilik utzi...). Noiz izango ditugu kanpoko serieak euskaraz berriz?

Lehen bai, lehen ematen zituzten irudi errealeko atzerriko serieak euskaraz, eta onak gainera: Cagney eta Lacey, Ederra eta piztia, Emakume bionikoa, Magnum, Quantum jauzia, Simon eta Simon, Ilunabar aldea, Epailea eta pilotua, Dallas, Eskugorri taldea, Gazte bizkorrak... Eta onenetakoa, zalantzarik gabe, Gazteak (The young ones), britaniar komedia surrealista eroa. Garai haiek bizitako nor ez da gogoratzen Neil hippyaz, Rick anarkistaz, Vyvyan punkyaz, Mike rockabillyaz edo Jerzei Balowsky maizterraz?

Ba Euskal Encodings-ekoei esker, berriz ere gozatu ahal izango dugu serie honekin, eta euskaraz! Bertan jarri dituzte seriearen 12 kapituluak, gu guztion gozamenerako. On egin!

"Ganorabako" komiki-lehiaketak baditu irabazleak

e-gor 2008/09/30 22:40
Aurkeztutako lan guztiak online daude
"Ganorabako" komiki-lehiaketak baditu irabazleak

Irudia: Igor Fernandez

Otsailean eman genizuen Basauriko Kultur Etxeak antolatutako Ganorabako 2008 komiki-lehiaketaren berri. Lanak martxoa bitartean aurkez zitezkeen eta jada baditu irabazleak lehiaketak. Baina herrietako komiki-lehiaketetan ohikoa den liburuaren ordez (garestia dena eta, banaketa arazoak medio, herritik kanpo zabalkunderik apenas duena), bertara aurkeztutako lanak ezagutarazteko, iaz bezala, oso bide interesgarria erabili dute: interneten jarri dituzte guzti-guztiak.

Hauek dira sari edo aipamenen bat jaso duten 7 lanak:

Horiez gain, iazko lan irabazleak ere ikus daitezke web gunean, eta gainera web gune guztia elebitan dago. Txalogarria. Eman ezazue bueltatxo bat bertatik, komikiok irakurtzea merezi du-eta.

Hala ere, beti egin behar kritikatxo edo hobetzeko proposamenen bat... Iaz bezala, nik komikiak web gunetik bertatik irakurtzeko aukera eman beharrean (edo aukera emateaz gain), CBZ edo CBR formatuan jaisteko aukera ere emango nuke, gero norberak bere ordenagailuan offline irakurtzeko aukera ere izateko. Formatu hau ZIP edo RAR bidez konprimitutako JPEG irudiak dira, eta ordenagailuan irakurtzeko, CDisplay programa erabil dezakezu Windows-en eta CBView , Comix edo CBRPager Linux-en.

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10