Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Helduentzako telesail zaharren DVDak eta euskara

Helduentzako telesail zaharren DVDak eta euskara

e-gor 2009/03/21 10:45

Euskaltzale eta aita naizen aldetik, gu guztion seme-alabek fikziozko ikusentzunezko edukia (film, telesail, marrazki bizidun eta abarrak) euskaraz gozatu ahal izateak arduratzen nau. Edo ezin gozatzeak kezkatu, hobe esan. Blog hau jarraitzen baduzue konturatuko zineten horretaz, azken aldian hainbatetan izan baitut gai hori hizpide...

Haur txikiak diren artean, eskaintza zabal samarra dute. ETBn norbaitentzako euskarazko edukia badute, eurentzako da. Eta dendetan edo liburutegietan ere nahiko erraz eta erruz aurki daitezke haurrentzako film nahiz serieak DVDan. Gaztetxoagoentzat, baina, egoera aldatzen hasten da. ETBn oraindik badituzte beraientzako moduko marrazki bizidun edo telesail batzuk euskaraz, baina DVDan apenas aurki daiteke ezer. Eta helduentzat, ba zer esan... Salbuespen gutxi batzuk izan ezik, ez dago ia ezer euskaraz, ez ETBn ez dendetan salgai.

Azken honetan, gainera, ETBk atzera egin du nabarmen. Lehen, gaztetxo nahiz helduentzako telesail ugari ematen zituen euskaraz: Cagney eta Lacey, Ederra eta piztia, Emakume bionikoa, Magnum, Quantum jauzia, Simon eta Simon, Ilunabar aldea, Epailea eta pilotua, Dallas, Eskugorri taldea, Gazte bizkorrak, Gazteak... Halako batean, baina, ez dakit noiz edo zergatik, ETB kanpoko serieak ETB2n eta gazteleraz ematen hasi zen. Antza, audientzia eta errentagarritasuna garrantzitsuagoak dira euskara baino, nahiz eta telebista publikoa izan, eta euskarazko bakarra... Telesailak gaztelaniaz ikusi nahi dituenak, milaka ditu beste ehunka katetan! Atzerapauso honi onartezina deritzot. Nire semeek, haztean, nik baino panorama okerragoa izan behar al dute?

Baina ETBren kanpoko telesailekiko oraingo politika alde batera utzita, lehengo telesail zahar horietara bueltatu nahiko nuke. Azken urteetan joera dago telesailak, berriak nahiz zaharrak, DVDan ateratzeko. Aspaldi euskarara bikoiztuta eman ziren serieak DVDan irtetean, euskarazko audioa ere izateko ez luke arazorik egon behar, kostu oso txikia izan behar baitu hori egiteak. Eta ez da horrela egiten. Inozoentzat ez omen den elektronika denda handi horretan izan nintzen lehengoan telesailen DVDen atalean. Lau telesail ikusi nituen ETBk bere garaian euskaraz emandakoak: Magnum, Gazteak, Emakume bionikoa eta Sugegorri beltza. Eta horietatik Gazteak eta Sugegorri beltza ziren euskarazko audioa zekarten bakarrak. Badakit nire azterketatxo honek ez duela ikerketa zientifiko baten baliorik, baina ia ziur nago, lagin txiki honen ordez telesail guztiak aztertzerik bagenu, emaitza are okerragoa izango zela... Irudi Txokoa blogean ongi ezagutzen dute euskarazko zine produkzioa, eta etengabe salatzen dute bertan euskarara bikoiztuta dauden filmak euskarazko audiorik gabe ateratzen direla DVDan...

Eta ez dut ulertzen zein aitzakia dagoen hori gertatzeko. Ez dut ikusentzunezko produkzioen mundua ezagutzen, eta pentsatzen dut agente ezberdin asko egongo direla tartean (telebistak, bikoizketa enpresak, produkzio-etxeak, banatzaileak...), baina ez du hain zaila izan behar ere... Euskal erakunde publikoek (ETBk, edo Kulturak, edo HPSk) interesa eduki beharko lukete euskarazko audioak DVDetan txertatzeko, ikuspegi enpresarial hutsetik bada ere (egindako gastu baten errentagarritasun eta aprobetxamendu maximoaren bila alegia).

ETBk aspaldi euskaraz emandako telesail zaharren DVDek euskarazko audioa izateko, ziur borondate politikoa eta gogo apur bat besterik ez dela behar... Eta orain arte hor egon direnek izan ez badute, laster omen datozenei eskatzen joateak ez dut uste askorako balioko duenik... A ze panda... Erruki, Jauna!

etiketak: ETB, gogoetak
Taichsian
Taichsian dio:
2012/08/14 00:09
Aupa, oso interesgarri deritzot zure sarrerari, eta aski ados nago zurekin. Gauza da euskarazko bikoizketa ez dela katalanek bezela "uzten" baizik eta horretatik negozioa egin. Hau da, X banatzaileak interesatuta dago Euskarazko audioa bere produkzioan sartzea askoz gehiago saldu ahal izateko, EITBk audio horiekin prezio garestiak eskatzen ditu, X banatzaileak negoziatzen saiatzen da baino EITBk ez ta pentsatu be, orduan produkzio hori euskara gabe doa, horren ximple. Eta honek EAJtik dator gainera... Dena den gure webgunean batez ere hori ikusita hasi ginen 7 bat urteetik hona foru euskaldun audiobisuala garatzen, non lortzen dugun material guztia, guztiontzako dago ikusgai eta deskargatzeko, eta batez ere sekulako esfortzuak egiten ditugu Helduentzako materiala lortzen.
Igor Leturia
Igor Leturia dio:
2012/08/14 20:18
Aupa Taichisan,
Ba penagarria iruditzen zait EITBk bikoizketen audioekin negozioa egin nahi izatea...
Euskal-Encodings-i dagokionez, kristoren lana egiten duzue, eta askotan aipatu (goraipatu) zaituztet blogean (http://eibar.org/blogak/e-g[…]s-en-beste-askorekin-batera , http://eibar.org/[…]/arturo-erregea-seriea-osatu-dute-azkenik , http://eibar.org/[…]/gazteak-beste-serie-mitiko-bat-euskaraz-eskuragai , http://eibar.org/blogak/e-g[…]uskal-encodings-konpontzera , http://eibar.org/blogak/e-g[…]raldiak-euskal-encodings-en ...). Nik ere egin ditut ekarpen batzuk bertan serie eta pelikula batzuekin, baina ezer gutxi zuen lan eskergaren aldean!
Hala ere, badut kritikatxo bat egiteko. Euskal-Encodingsen jartzen den ia dena deskarga zuzeneko webguneetara igotzen da, eta gero horiek ixten badituzte (MegaUpload-ekin bezala), lan hori dena berriz egin behar da eta Euskal-Encodingseko estekek ez dute funtzionatzen. Orain dena berriz ere MediaFire eta 4Shared-en jartzen da, baina horiekin berdina gertatzen bada? Nire ustez bidea da P2P sareetako estekak jartzea, eMule, BitTorrent eta horrelakoak, eta nik hala egin izan dut. Jarrera hori artikulu honetan azaltzen dut: http://eibar.org/blogak/e-g[…]tzaileon-kontrolaren-galera .
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10