Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Euskarazko komikigintzaren III. Hernanikomik azoka, ostiral eta larunbat honetan

e-gor 2024/11/14 09:32
Postuak, aurkezpenak, erakusketak eta gehiago
Euskarazko komikigintzaren III. Hernanikomik azoka, ostiral eta larunbat honetan

Irudia: Olariaga

Hernaniko Udalak antolatuta eta Xabiroi, Harriet eta Gauekoren laguntzarekin, hirugarrenez egingo da aurten Hernanikomik, esklusiboki euskarazko komikigintzari eskainitako azoka. Ostiral eta larunbat honetan, hilak 15 eta 16, izango da.

Gune nagusia Atsegindegi izango da, hor egongo baitira postuak. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da aukera Argia, Elkar, Gaueko komiki denda, Harriet, Herrima, Ikastolen Elkartea-Xabiroi eta Nabarralderen standetan komikiak erosteko. Eta hor izango da Space Opera euskal komikietan erakusketa ere.

Beste erakusketa bat Biteri Kultur Etxean izanen da, Asisko Urmenetaren ibilbideari eskainitakoa hain zuzen. Izan ere, egile handi honi emango zaio aurten euskarazko komikigintzaren alde egindako lana saritzen duen Joseph Camino saria.

Eta honez guztiaz gain, egitarau bete-betea dago, aurkezpen eta bestelakoez betea. Honatx:

Azaroak 15, ostirala

Azaroak 16, larunbata

Programa bikaina euskarazko komikigintzaren mundu aberatsaz gozatzeko! Han ikusiko dugu elkar!

"Egun bat Beti Berdin tabernan", taberna bateko eguneroko bizitza umorez kontatua

e-gor 2024/11/13 18:34
Asier Iturralde "Gastón"-ek egin du eta Harriet-en bidez argitara eman
"Egun bat Beti Berdin tabernan", taberna bateko eguneroko bizitza umorez kontatua

Irudia: Asier Iturralde "Gastón"

Asier Iturralde Gastón donostiarra 2018an hasi zen Beti Berdin izeneko tabernaren umorezko zintak argitaratzen, eta 2020 amaieran pandemia garaiko istorioak batzen zituen Beti Berdin taberna koronabirusaren garaian komikia atera zuen Iturraldek autoedizioan. Oraingoan Harriet argitaletxeak Egun bat Beti Berdin tabernan dakarkigu, horko langile, bezero eta bestelako faunaren inguruko istorio luze baina berdin umorezko batekin. Joxemari tabernaren jabe eta arimaren eskutik, tabernaren ohiko ibilbidean murgildu eta bertan gertatzen denaren lekuko pribilegiatuak izango gara. Eguneroko bizitzen erretratua taberna bateko barraren behatoki soziologiko apartaren ikuspegitik.

Astiberrik Paco Rocaren azkena euskaratu du, "Ahanzturaren leizea"

e-gor 2024/10/31 19:29
Bego Montoriok itzuli du frankismoaren krimenak, memoria historikoa, hobi komunak eta familiakoek gorpuzkinak errekuperatzea gaitzat dituen komiki bikain eta gogor hau
Astiberrik Paco Rocaren azkena euskaratu du, "Ahanzturaren leizea"

Irudia: Paco Roca

Paco Roca Espainiako komikigile on, ezagun eta nazioartekoenetako bat da zalantzarik gabe. Maisu lan mordoa idatzi ditu bere karreran zehar: Arrugas, El invierno del dibujante, Los surcos del azar, La casa... Bere lanak Astiberri Bilboko argitaletxearekin argitaratu ohi ditu, eta horietako batzuk euskaraz ere ateratzen ditu, hala nola Zimurrak eta Etxea.

Bada, bere azken lana ere, El abismo del olvido hain zuzen, euskaraz atera du, Bego  Montoriok itzulita eta Ahanzturaren leizea izenburuarekin. Komiki aparta bezain gogorra dugu hau, frankismoaren krimenez, memoria historikoaz, hobi komunez eta familiakoek gorpuzkinak errekuperatzeaz ari dena. Espainiako Gerra Zibila amaitu eta ia bi urtera, erregimen frankistak Valentziako herri baten zenbait pertsona fusilatu zituen eta errepublikano gazte bat behartu zuten haiek hobi komun batean lurperatzera. Leoncio Badía izeneko gazte hark urtetan bizia arriskatu zuen haien izenak, lurperatutako tokiak eta mezuak gordez, eta horri esker ia 80 urte beranduago Pepica Celdak bere aita Joséren gorpuzkiak aurkitu eta berreskuratu ahal izan zituen. Itxi gabeko zaurien istorio benetako bat, beste hainbeste bezalakoa, ezagutu eta konpondu beharrekoa. Dokumentazio eta gidoigintza lanetan Rodrigo Terrasaren laguntza izan du Rocak lan honetan.

Kabe-Harrieten manga sailen jarraipenak

e-gor 2024/10/26 09:42
Girl's last tour 4 eta 5, Dinosaurs Sanctuary 4 eta Otaku bat jainko lanetan 2 atera ditu irailean
Kabe-Harrieten manga sailen jarraipenak

Irudia: Tomomi Usui / Tsukumizu / Itaru Kinoshita

Ikaragarria da Harriet argitaletxea Kabe zigiluaren eskutik manga komikiak euskarara ekartzeko egiten ari den lana. Cube Arts eta Heroines game serieen hiruna zenbakiak atera zituen eta martxan ditu Dinosaurs Sanctuary, Girls' last tour (hiruna zenbaki orain artean), Otaku bat jainko lanetan eta Change the world (zenbaki bana orain artean) serieak. Bada, azken honena izan ezik, irekita dauden beste serieen jarraipenekin lau manga atera ditu irailean, denak (orain artekoak bezala) Iker Alvarez-ek itzuliak.

Batetik, Rootport-en gidoia eta Tomomi Usui-ren (Cube Arts-en egilearen) irudiak dituen Otaku bat jainko lanetan sailaren bigarren zenbakia dugu. Susumuk, lo etenetik esnatu eta gizateria hastapenetan dagoela ikusita, zibilizazioari aurrera egiten lagundu nahi dio bere manga gogokoenaren jarraipena ezagutzeko. Lehen zenbakian nekazaritzan irakatsi eta lo etenera itzuli ostean, Brontze Aroan esnatuko da oraingoan...

Bestetik, Tsukumizuren Girls' last tour manga ateratzen jarraitzen du. Mundu post-apokaliptiko batean moto-traktorean janari bila bidaiatzen duten Chito eta Juri neska gazteen abenturen sail honen laugarren eta bostgarrenak ere atera ditu.

Azkenik, Itaru Kinoshitaren Dinosaurs sanctuary sailaren laugarrena daukagu. Suzume zaintzailearen dinosauroz betetako irla eta parke bateko bizipen eta dinosauroei buruzko jakingarri gehiago izango ditugu hemen ere..

e-gor blogak 20 urte gaur!

e-gor 2024/10/25 07:50
2004ko urriaren 25ean argitaratu nuen lehen artikulua nire bizitzan eragin handia izan eta aldaketa esanguratsuak ekarri dituen blog honetan

Duela 20 urte, Web 2.0 zeritzona sortu zen sasoian, hark herritarren kazetaritza omen zekarren aroan, blogen loratzearen garaian, edonork bere komunikabide propioa izan zezakeela esaten zen denboran... Orduko ni askoz gazteago bati okurritu zitzaion kontatzeko gauza interesgarriak izan zitzakeela eta euskararen egoeraren normalizazioari ekarpentxoa egin ziezaiokeela blog baten bidez, sarean euskaraz presentzia handirik ez zuten bi arloren inguruan idatziz, informatikaz eta komikiez hain zuzen. Eta bideari bakarrik ekin beharrean, euskarazko webean aitzindari ziren Eibarko zibernauten eskutik eta laguntzarekin egitea hobe litekeela pentsatu zuen. Haietako batzuekin zuen harremana probestuz, eibartar edo haien elkarteko izan gabe ere beraien blog komunitatean blog bat ireki ahal izango zuen galdetzeko atrebentzia izan zuen. Hauek, ero-haizeren batek jota-edo ideia ona zela pentsatu bide zuten, eta blog bat egiteko sarbidea eman zioten. Eta hala, prestatze- eta  ikasketa fase baten ondoren, 2004ko urriaren 25ean lehen artikulua publikatuta, ofizialki inauguratu zen e-gorblog txoko hau!

Geroztik ibilbide gorabeheratsua izan du blogak. Batzuetan gehiago publikatu dut, beste batzuetan gutxiago... Baina hemen jarraitzen dugu apal-apalik, informatikaren arloa nahiko utzita (horretaz aritzen diren beste gune asko badaudelako eta, beraz, behar gutxiago dagoelako batetik, eta ni neu IKTez beste foro batzuetan idazten aritzen edota aritu naizelako) eta komikiaren arloa beste garai batzuen aldean asko jaitsita bada ere. Gutxienez, euskarazko komikigintzan ateratzen diren nobedade guztien berri emateko nire buruari jarri nion helburua betetzen jarraitzen dut, eta ez da gutxi ere gaur egun argitaratzen diren euskarazko komiki guztiekin.

Eta tira, ez dakit blog honek inongo ekarpenik egingo ote zion euskarari, edo euskarazko komikigintzari, edo euskarazko IKTen munduari... Baina niri behintzat gauza asko ekarri dizkit, eta ez soilik zerbait egiten ari zaren sentsazioaren plazera edo irakurleekiko (apurrekiko) komunikazioa eta harremana; ez, nire bizitzan benetan aldaketa esanguratsuak gertatu dira blogaren eraginez, bloga ziberespaziotik haratago hedatu da nire egunerokoan.

Izan ere, blogean idazten ditudan gauzak direla-eta, beste hainbat tokitatik iritsi zaizkit kolaborazio-eskaera mota ezberdinak. Komunikabide askori interesatu izan zaizkie artikulu jakinak, informatikakoak zein komikiei buruzkoak, eta horren inguruan elkarrizketak egin dizkidate. Agertu naiz 7K-n, Goienan, Puntuan, ETBko Nickdutnik-en eta gehiago. Informatikari dagokionez, horren inguruko artikuluak modu jarraituan idatzi ditut Elhuyar aldizkarian (2009tik gaur arte gelditu gabe) eta Sarean.eus-en (2019tik iaz itxi zen arte) eta puntualki Administrazioa euskaraz-en eta besten. Eta Elhuyar aldizkariko artikuluez beste zenbait komunikabidetan hitz egin dut: La mecánica del caracol, Norteko Ferrokarrila...

Baina, bereziki, komiki-kontuetatik iritsi zaizkit horrelako aukera mordoa. Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariko albisteen txokoa neuk daramat 2007tik, Xabiroiko kuadrillak Angulemako Komiki Azokara egiten dituen espedizioetan urte gehienetan joaten naiz eta horren bitartez ezagutu dut komikigile mordoa. Kristoren gozamena da nire heroiak diren komikigileen eskutik ezagutzea komiki-munduko kontuak, komikia baten sortze-prozesua eta abarrak. Xabiroirentzat elkarrizketatu ditut Anguleman Pierre Christin, Grzegorz Rosinski, Hermann edo Juanjo Guarnido bezalako erraldoiak. Noticias taldeko Ortzadar euskarazko gehigarrian idatzi nuen garai batez. Idatzi izan dut Berriarako, Elkar argitaletxearen aldizkarirako, Behinola-rako... EiTBko hainbat saiotan agertu naiz: Sautrela, Arratsaldekoa, Faktoria... eta gaur Biba zuek!-en izango naiz. Aurkezpen-prentsaurrekoak eman ditut Harriet-entzat, Astiberri-rentzat, Parrapean-en... Eta komiki-solasaldiak gidatzen ditut Intxaurrondo Kultur Etxean 2016tk, Oñatiko Liburutegian iaztik eta urte berritik aurrera, taldea osatzen bada, nire herri Arrasateko Bibliotekan. Eta ziurrenik handiena: 1978ko Iker eta Ixone komikia, nire txikitako gogokoenetako bat zena (dena baitauka, euskal mitologia, haur protagonistak, abentura...) eta historikoa dena (itzulpena izan gabe euskaraz ateratako lehen istorio jarraituko albuma izan zen), berrargitaratu dutenean hitzaurrea idazteko ohorea izan dut! Zirkuluaren itxiera, niretzat komikizale bizitzaren gailurra.

Imajinatu ere ez nuen egingo duela 20 urte blogaren abenturatxo halako abentura handira eramango ninduenik. Ongi etorriak blogak ekarritako gauza zoragarri horiek guztiak!Ordainetan, saiatuko naiz beste 20 urtez (gutxienez ;-) jarraitzen!

Haurrentzako komiki gehiago

e-gor 2024/07/16 21:20
"Bubu", "Idefix 4 - Menderakaitzen zirkua", "Superpatata - Nahaspila kosmikoa 3 - Estolderian" eta "Biga 7 - Txantxak sortzeko makina"
Haurrentzako komiki gehiago

Irudiak: Yoon-sun Park / David Etiene / Philippe Fenech / Rudy / Artur Laperla / Vincent Caut

Bizitzak buelta asko ematen ditu. Garai batean argitaratzen ziren komiki gehienak haurrentzakoak izatetik, horrelakorik ia ez ikustera pasatu ginen, euskaraz zein bestela, eta hala egon gara berriki arte gutxi. Azkenaldian, baina, haurrentzako komikiak berpizte bat izaten ari dira, eta gaur egun nagusi ere izango dira ziur asko, batez ere itzulpenei esker.

Idefix eta menderakaitzak eta Biga sailek, adibidez, urte hasieran izan zuten jarraipenezko ale bana, eta orain jada bien beste bana atera da. Salvat/Bruño-k Idefix 4 - Menderakaitzen zirkua atera du, Yves Coulon, Simon Lecocq eta Cédric Bacconnier-en gidoiarekin eta David Etiene, Philippe Fenech eta Rudy-ren irudiekin. Eta Astiberrik Biga 7 - Txantxak sortzeko makina, aurrekoak bezala Romain Pujol eta Vincent Cautek egina. Horiez gain, Bang! ediciones / Mamut comics argitaletxeak Artur Laperlaren Superpatata sailaren hamahirugarrena atera du, Nahaspila kosmikoa sagaren hirugarrena, Estolderian izenburuduna. Eta azkenik, A fin de cuentos etxeak Yoon-sun Park-en Bubu eta haren lagunak argitaratu du. Etxeko komikizale txikienentzat badago lehengaia!

"Mo - Behi euskaldun baten memoriak" komikia atera du Pamielak

e-gor 2024/07/15 07:40
Juan Suárezek egin ditu irudiak eta Pello Varelak gidoia Bernardo Atxagaren eleberri ezagunaren egokitzapen polit honetan
"Mo - Behi euskaldun baten memoriak" komikia atera du Pamielak

Irudia: Juan Suárez

Nire adinekoak nerabezaro betean ginen Bernardo Atxagak Obabakoak-ekin txunditu gintuenean, eta urtetxo batzuk geroago iritsi zen, jada gaztaro-helduaroan edo geundela, irrikaz itxaroten genuen bere hurrengo eleberria: Behi euskaldun baten memoriak. Lan arinagoa, gaztetxoei zuzendua, errealistagoa (neurri bateraino), baina berdin ederra eta gozagarria. Hala, poz handiz jaso nuen honen komiki bertsioaren argitaratzearen berri, Pamielak aterea (jatorrizko liburua bezala), Pello Varelaren gidoia eta Juan Suárez-en irudiak dituena eta Mo - Behi euskaldun baten memoriak izenburua duena. Ia 200 orri ditu komikiak, eta irudi politez eta kolore biziki biziz hornitua dago.

Duela 30 urte baino gehiago irakurri nuenetik berrirakurri gabea nuen nobela, eta oso oroitzapen lausoak besterik ez nituen, zehaztasunik gabeak, asko gustatu izanaren akorduaz harago. Baina frogatu dut gaztetako gomutak indar bereziz gordetzen direla gure memorian, irakurri ahala arrapaladan itzultzen baitzitzaizkidan izen eta gertaeren gogorapenak (Balantzategi, Mo, Gerra Zibila, Genobeba, La Vache qui Rit, Setatsua, Soeur Pauline, Karral...) eta orduko hartan bezainbeste gozatu dut orain ere. Eleberriaren izpirituaz osoki zipriztindurik dagoen seinale. Hura irakurrita bazenuen, berriz gogoratuaz gozatzeko aukera emango dizu komikiak, eta ezagutzen ez bazenuen, besterik gabe gozatuko duzu ziur.

Harriet argitaletxearen Kabe manga zigiluak beste bi sail berri hasi ditu

e-gor 2024/07/10 19:59
"Change the world" eta "Otaku bat jainko lanetan"
Harriet argitaletxearen Kabe manga zigiluak beste bi sail berri hasi ditu

Irudia: Yuya Kanzaki / Tomomi Usui

Ikaragarria da Harriet argitaletxea Kabe zigiluaren eskutik manga komikiak euskarara ekartzeko egiten ari den lana. Cube Arts, Heroines game, Dinosaurs Sanctuary eta Girls' last tour serieen hiruna liburu atera ditu. Lehenengo biak amaituta daude eta beste biek oraindik jarraipena izango dute liburu berriekin. Bada, orain beste bi sail berri hasi ditu!

Batetik, Yuya Kanzakiren Change the world sailaren lehenengo liburukia atera da, Hiltzaile berri bat. Yuichi Sato galtzailearen prototipoa da, baina gertakari bitxi bat dela eta bizitzaren arlo denetan arrakastatsu totala den Sakutaro Mitsumune poliziarekin gorputza elkartrukatu du. Haren etxera joatean, baina, ikusiko du hura serieko hiltzailea dela. Eta orain bera du ituan, bere sekretua baitaki...

Bestetik, Rootport-en gidoia eta Tomomi Usui-ren (Cube Arts-en egilearen) irudiak dituen Otaku bat jainko lanetan saila ere hasi du, Adio, garai urrunak liburuarekin. Susumu bere ontziko animazio etenetik esnatzean, ezagutzen duen lurra pikutara joan dela konturatzen da, eta gizakien zibilizazio primitibo bat besterik ez du aurkitzen. Bere anime serie gogokoena den Pretty care: Sorgintxo musikariak-en azken kapitulua ezin ikusi geratu da, eta hori ez da onargarria bera bezalako otaku batentzat! Zibilizazioak albait azkarren aurrera egitea behar du seriea amaitu ahal izateko teknologia eskura dezaten, eta horretan eragiten hasten da, bere historiaren ezagutza baliatuta. Baina, jakina, ez da hain erraza izango...

"Gu" gaia du Tupust! kolektiboaren hirugarren (eta oraingoz azken) liburuak

e-gor 2024/07/08 19:57
Komiki feministen bilduma hau ere autoedizioan egin dute, egile aurrekoen eta berrien artean
"Gu" gaia du Tupust! kolektiboaren hirugarren (eta oraingoz azken) liburuak

Irudia: Ainara Azpiazu "Axpi"

Komikiaren mundura emakumezkoen presentzia eta ikuspegi feminista ekartzeko asmoz sortu zen Tupust! kolektiboak 2019an atera zuen lehen bilduma, Ni-ari eskainia, 2021ean bigarrena, Zu-a gaia zuela, eta aurten dakarkigute hirugarrena, Gu-ari buruzkoa. Hau ere, bigarrenarekin egin zuten bezala, autoedizioan atera dute.

Zenbait egilek aurreko liburuetakoren parte hartuak dira, hala nola Ainara Azpiazu Axpi, Arrate Rodriguez, Irati F.G., Regina Salcedo, Irati Eguren, Irati Jiménez, Loinaz Lekuona, Paula Estévez, Maitane Gartziandia, Maite Caballero eta Maite Gurrutxaga. Eta berriak dira Ainize Sarasola, Ander Peretz, Andrea Ganuza, Araiz Mesanza, Higinia Garay, Idoia Beratarbide, Jone Taberna, Maider Leturiaga, Maite Rosende, Sandra Garaioa, Shu Otero eta Usue Egia.

Eta, antza denez, horrelako azken bilduma izango da. Kolektiboak lanean jarraituko du, baina ez du horrelako lan gehiago egingo, ez behintzat denbora batean. Hala ere, izango dugu beraien berri, ziur.

Portugalgo Krabelinen Iraultzaren komikia: Herriak du gehien agintzen

e-gor 2024/06/30 18:00
Txalapartak atera du, gertakariaren 50. urteurren egun berean!
Portugalgo Krabelinen Iraultzaren komikia: Herriak du gehien agintzen

Irudia: Robson Vilalba

Aurtengo apirilaren 25ean bete ziren 50 urte Portugalgo Krabelinen Iraultza ospetsua izan zenetik, eta egun horretan bertan aurkeztu zuen Txalapartak hura kontatzen duen Herriak du gehien agintzen komikia. Ia 50 urteko diktadura luzearekin amaitu zuen ezkerreko militarren altxamendua kontatzen da bertan, soldadu gazte baten fikziozko istorioaren bidez. Raquel Varela historialariak idatzi du eta Robson Vilalbak irudiak jarri.

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10