Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Krudelkeria, gaiztakeria eta deshumanizazioa xehetasunetan daude

Krudelkeria, gaiztakeria eta deshumanizazioa xehetasunetan daude

Amatiño 2022/07/03 07:00
“ETA: la memoria de los detalles” (1) eskuliburuak 130 orrialde baino ez ditu, baina berau da gai honetaz nik irakurri dudanik latzenetakoa: “En los detalles encontramos la dimensión de la crueldad, la maldad y la deshumanización de la que hizo gala una parte de nuestra sociedad” -Marta Buesak, hitzaurrean (2).

Liburu-azalak nabarmen islatzen du Joseba Eceolazak salatu nahi izan duen krudeltasuna. ETAk ez zuen “soilik” José Luis Lacalle kazetaria erail. Horrez gainera, biharamunean, Andoaingo hormetan idatzi zuten: JOSE LUIS DE LA CALLE JODETE!!! Eta hori egin zutenak ez ziren ETAkoak. “Un mundo que no se conformó con hacer desaparecer al discrepante sino que, con una insensibilidad que aterra, también continuó humillando al agredido” (3).

Andoaingoa ez da adibide bakarra. Eceolazak errenkadan, bata bestearen ondoren, sailean laburbiltzen ditu beste edozenbat kasu, zeinetan biktimen jakineko senideek (izen-abizenez) hainbat egoera zehatzetan jasan behar izan zituzten denetariko mehatxuak, isekak, gutxiespenak eta gorroto-hitzak: “… ese lugar político en el que en el pasado sentimos que las víctimas de ETA, su sufrimiento y sus miedos, nos eran ajenos porque no eran nuestras víctimas ¿Cómo pudimos ser tan solidarios con mil causas y tan ciegos hacia el dolor y el miedo que estaban viviendo cientos de nuestros vecinos y vecinas?”

Eceolazak, pasadizoan irakurritako lerroburu handietan baino, xehetasun txikietan nahi izan du hatza jarri: “Profundizar en lo que sucedió tras los disparos de ETA suele impactar. Porque en ocasiones solo hemos visto los grandes atentados, las víctimas más conocidas, pero dejamos atrás la mayoría de los ataques y a quienes lo sufrieron, la barbaridad que a veces, por velada, resulta aún más inescrutable <...> Porque no hay nada más justo y necesario que poner a la luz de la historia los asesinatos de ETA. Contar los detalles de lo que sucedió y destacar los orígenes policiales o las profesiones de las víctimas nos ayudan a empatizar con su tragedia y a desenmascarar algunos de los mitos legitimadores de la violencia <...> La violencia de ETA no sólo fue posible por la actitud de los victimarios. También fue posible por la actitud de los que miramos a otro lado, por los que dijeron que que no era para tanto, por los que se dejaron llevar o por los que creyeron que era mejor no meterse en problemas <...>  Y hay quienes fueron en el mismo tren de ETA y quieren olvidar rápido”.

Eceolaza ez da esne-berbetan geratzen “ongietorriak” gaitzesteko orduan: “los homenajes a los presos de ETA, que se realizan precisamente porque eran de ETA, deterioran la calidad de nuestra convivencia”. Indarkeriaren sasi-ohorea salatzen du: “Abrir la puerta a una relativización de los atentados o a una nostalgia criminal es un mal camino para reforzar la convivencia porque, después de enterrar las armas, urge anular la épica de la violencia que pervivió en buena parte de la sociedad”.

Eta amaitzen du esaten, ETArena dela “el registro de un fracaso político evidente, por mucho que ahora la izquierda abertzale tenga un buen resultado electoral y negocie presupuestos. Porque eso ya lo podrían haber logrado sin matar y sin morir”.

(1) La memoria de los detalles. Joseba Eceolaza. Papeles del Duende, 2022.  

(2) No solo eran los terroristas que materializaban el atentado, eran además los informadores, los espías, los chivatos, los facilitadores, los que les proporcionaban refugio, armas, seguridad; eran igualmente los que jaleaban y legitimaban su causa en las instituciones públicas

(3) Nola izan garen gauza (Iban Zaldua, 2021) ipuin-liburuan, gurasoak Extremadurakoak dituen harakinak zera dio: “Nik uste dut gauza bi desberdindu behar direla kontu triste honetan guztian. Zeren eta gauza bat izan zen terrorismoa eta beste bat terrorea. Terrorismoan, ETAK egin zuena, oso beldurgarria zen, lazgarria benetan. Baina terrorea ez zen horren ikusgarria, eta etengabe bizi genuen kalean, eguneroko bizitzan.”

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal