Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Etxea, bizi izateko makina

Etxea, bizi izateko makina

Amatiño 2022/07/15 00:10
Eusko Jaurlaritzak aurten arautuko ditu edozein etxebizitzak izan beharko dituen gutxieneko baldintzak*. Le Corbusier arkitektoak 1914ean adierazi zuen etxea zela “bizi izateko makina”. Makina garrantzitsua, benetan, gizateriaren erdia --3.500 milioi lagun— hiritan bizi baita, eta 2050 urtean %70a biziko.
Etxea, bizi izateko makina

Pabiloiko besaulkian

Etxea “bizi izateko makina” izango bada, bere baitan bildu beharko ditu etxetik kanpora egungo gizarteak gogotan dituen xedeak eta aldarrikapenak, hala  irisgarritasuna, iraunkortasuna, inklusibitatea eta erabilera anitzeko gelak, nola teknologiaren konplexutasuna, uraren berrerabilpena eta energia-autogenerazioa.

Etxebizitzen eraikuntza modernoak badu Le Corbusier arkitektoarengandik zer ikasirik. Ez, soilik, haren 17 eraikin Gizateriaren Ondaretzat dituelako UNESCOk, baita ere arkitekto suitzarraren emaitzen artean aurkitu ditzakegulako XX. mendeko lehen hormigoizko etxebizitza kolektibo garauak (Unité d´Habitation, Marseillan) zein erreka bazterreko etxolak (Le Cabanon, 3,66 X 3,66 m.).

Le Corbusierren diseinuaren “barruan” sartzeko, zeharo aproposa, behar bada, Zurichen bisitatu daitekeen Pabiloia, non bertatik bertara antzeman eta sumatu daitekeen gu gehienok jaio aurretik burututako estiloek zein modernoak dirauten oraindik ere.

*Eusko Jaurlaritzak etxebizitza berriak arautuko dituzten betekizunak erabakiko.

Pabiloia
Zuricheko laku ondoan bisitatu daitekeen Le Corbusierren Pabiloia

Pabiloiko sukaldea
Sei-zazpi hamarkada geroago guztiz modernotzat jo daitekeen sukaldea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: