Gizon-emakumeak dira beren ekintzen erantzule
“Vencedores o vencidos (El Juicio de Nuremberg)” ekoizpena hamarkada hartako filmik arrakastatsuenetakoa izan zen, eta ez komedia arin edo western petoa zelako, “Gerra Hotzaren” une larrietan (Vietnam, Kubako misil nuklearrak…) Hitlerren agintepeko lau (2) epaileren kontrako auzia jasotzen zuelako baizik. Orobat inoizko aktore-andanarik (3) ospetsuenetakoa bildu zuelako.
Izatez, Nurembergeko epaiketak edozenbat (4) izan arren, guztiak ere auzi eztabaidagarriak suertatu ziren, nazioarteko legelari askok ez baitzuen inondik ere uste Alemaniaz kanpoko justizia nor izan zitekeenik ezer epaitzeko. Are gutxiago, erabakitzeko, epaile alemaniarrak benetan libre izan ote ziren Hirugarren Reichak ezarritako legeei muzin egin eta betearazteari uko egiteko.
Hain zuzen, defentsa-abokatuaren argudio nagusia izan zen, funtsean, alemaniar epaileek sistema naziak indarrean jarritako legeak baino ez zituztela abiarazi. Hau da, sakonera jota, beti ere zalantzan egon zen, zenbaiteraino izan ote ziren alemaniar hiritarrak holokaustoaren errudun.
Zentzu honetan, lau epaituetarik hiruk ez zuten euren burua erruduntzat jo, indarrean zegoen lege-arautegia bete baino ez omen zutelako egin, epaileei ez zegokielakoan Estatuak ezarritako sistema eztabaidatzea. Baina defentsa-abokatuak bilbatutako argudio-sarea hautsi zen, ordea, laugarren akusatuak, Ernst Janning (5 ) Justizia Estatu Idazkariak izandakoak, bere burua erruduntzat jo zuenean, defentsaren iritziaren aurka.
Ondorioz, adierazgarria bezain esanguratsua Hans Rolfe (Maximilian Schell) defentsa-abokatuaren azken alegatoa:
Señorías. Es mi deber defender a Ernst Janning, y Ernst Janning ha dicho que él es culpable. No hay duda de que él se siente culpable. Cometió un grave error al contemporizar con el movimiento nazi, en la esperanza de que beneficiaría al país. Pero, si vamos a considerarle culpable, hay otros que también contemporizaron y a quienes debemos considerar también culpable. Ernst Janning ha dicho: “Triunfamos más allá de nuestros más desenfrenamos sueños. ¿Por qué? ¿Por qué triunfamos, Señorías?
¿Qué decir del resto del mundo? ¿Es que ignorábamos los propósitos del Tercer Reich? ¿No oyó las palabras de Hitler radiadas en todo el mundo? ¿No leyó sus intenciones en el ‘Mein kampf’ publicadas hasta el último rincón del mundo? ¿Cuál es la responsabilidad de la Unión Soviética, que firmó en 1939 el pacto con Hitler, permitiéndole hacer la guerra? ¿Vamos a declarar culpable a Rusia? ¿Cuál es la responsabilidad del Vaticano, que en 1933 firmó el Concordato con Hitler, dándole el primer timbre de prestigio? ¿Vamos a declarar ahora culpable al Vaticano? ¿Cuál es la responsabilidad del gran estadista Winston Churchill que dijo en Londres, en carta abierta al Times en 1938 --¡Mil novecientos treinta y ocho, Señorías!—. “Si Inglaterra tuviese que sufrir un desastre nacional, pediría a Dios que mandara un hombre del cerebro y el coraje de Adolf Hitler”. ¿Es Winston Churchill culpable? ¿Cuál es la responsabilidad de los hombres de industria americanos que ayudaron a Hitler a reconstruir su arsenal, lucrándose con esa reconstrucción? ¿Declararemos también culpables a los industriales?
No, Señorías, no. Alemania no es la única culpable. El mundo entero es tan responsable de Hitler como Alemania. Es fácil condenar a un hombre que está en el banquillo. Es fácil condenar a los alemanes y hablar del defecto básico de su carácter que permitió a Hitler subir al poder, y al mismo tiempo, impunemente omitir los defectos básicos de carácter que llevaron a los rusos a pactar con él, a Churchill a exaltarle y a los industriales a beneficiarse. Ernst Janning ha dicho que es culpable. Si lo es, la culpa de Janning es la culpa del mundo. Nada más, y nada menos.
Dan Haywood (Spencer Tracy) Magistratu Nagusiak ez zuen, haatik, zalantzarik izan. Lauak erruduntzat jo zituen, ezinbesteko eta oinarri-oinarrizko printzipioaz: zer gerta ere, gizaki guztiok dugula norberaren ekintzen erantzukizuna. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.
Ezin uka, gaur egungo geure inguru hurrean zein nazioarte urrutian bizi ditugun hainbat egoera, jarrera eta gertaera politikok erabat baieztatu nahi lezaketela Hans Rolferen defentsa-abokatuaren arrazoibidea, alegia: denok errudun beraz, inor ez. Baina, aldi berean, paradoxa den arren, ezin uka ere, Dan Haywood magistratuaren funtsezko hastapena ahaztezina bezain alboragaitza dela, gutako bakoitza baita, batere aitzakia politikorik gabe, norberaren erantzukizunaren jabe, gure ekintzen erantzule.
1) Espainiar merkatuan “¿Vencedores o vencidos?” tituluaz aurkeztu zen, 1968 urte inguruan-edo, oso oker ez banago.
2) Laburtu beharraz, filman lau baino ez dira agertzen.
3) Spencer Tracy, Burt Lancaster, Richard Widmark, Marlene Dietrich, Montgomery Clift, Maximilian Schell, Judy Garland eta beste.
4) Guztira 600 inguru lagun izan ziren hainbat auzitan epaituak, denetariko gobernari, militar eta funtzionario tarteko.
5) Ernst Janning alegiazko izena da. Izatez, Franz Schlegelberger zeritzan.
Dirudienez, zigortzeko bultzadari oinarri filosofiko bat emateko asmatu zen giza askatasunaren eta erantzukizunaren aldarrikapena eta teoria, eta horixe da Nurembergeko epaiketaren markoa, bai filmarena eta bai benetakoarena. Noski, ingurura begiratuta eta egunkariak irakurrita ezinezkoa dirudi zigorrik gabeko gizartea, baina zorionez legediak kontuan hartzen ditu aringarriak ere.
Bestalde, desberdina dute begirada fenomeno bat zigortzea duenak xede eta fenomeno hori ulertu nahi duenak. Horregatik amorratu zituen hainbeste Jon Juaristi eta enparauak Joseba Zulaikaren “Violencia vasca. Metáfora y sacramento” gordinak.