Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Más jamón y menos pan

Amatiño 2009/11/18 22:40
“Pernil gehiago eta ogi gutxiago”. Hauxe da, labur-laburbilduz, Vocento taldeak kioskoetan eskaini nahi izango duena azaroaren 27tik aurrera. Datorren asteko ostegunetik ostiralera bitarteko gauean, espainiar merkatuan tokian tokian nagusi diren hamabi egunkarik aldi berean aldatuko dituzte euren erak eta moldeak, zentzuak eta taxuak, itxurak eta funtsak, asmoak eta helburuak. Ez omen da diseinu-aldaketa hutsa izango, hurrengo hamarkadetako erronkari erantzuteko bezainbateko iraulketa sakona baizik. Hil ala bizikoa.

Gehiago elkartu ala gehiago zatitu?

Amatiño 2009/11/17 23:34
Eusko Legebiltzarrak begi onez ikusiko omen luke Espainiako futbol-selekzioak Euskal Autonomia Erkidegoan partidaren bat jokatzea. Normaltasunaren lekuko izango omen litzateke. Ez dakit nik Legebiltzarrak horrelakorik eskatzea oso normala ote den baina, tira, gutxienez ahalegindu gaitezen hiritarrok gu ordezkatzen gaituen Legebiltzarra baino normaltxoagoak izaten.

Egoera sinesgarria, jarrera sinesgaitza

Amatiño 2009/11/15 16:06
"Partir" (Catherine Corsini, 2009) feministei gustatu ez omen zaien arren, emakumeen eskubideen aldeko filma da. Senarra, emaztea eta beronen maitalea. Ez da inondik ere hirukote bakana baina bai, kasu honetan behintzat, sinesgaitz samarra. Edo, hobeto esanda, nahiz eta egoera guztiz sinesgarria izan, emakumearen jarrera erabat sinesgaitz suertatzen da. Kontraesan honetan tronpatzen da filma eta maldan behera erori.

Garapen iraungarriaren hiru baldintzak

Amatiño 2009/11/14 13:59
Garapen iraungarria da hitzetik hortzera aipatu ohi den aldarria. Baina, zertaz ari gara? Zein da garapen iraungarriaren definizioa? Bruntland Txostenak* dioenez “Garapen iraungarria da gaur egungo beharrizanak asetzen dituena, hurrengo belaunaldiek euren beharrizanak asetzeko gaitasuna zalantzan jartzeke”. Eta helburu honek eskatzen du iraungarritasuna lortu beharra gizarteaz, ekonomiaz eta ingurumenaz.

Gabonetako mezuaren normaltasunik eza

Amatiño 2009/11/12 23:17
Espainiako Erregeren Gabonetako mezua eman ala ez berriro ere eztabaidagai. Auzia Eusko Legebiltzarreraino heldu da, baita eman nahiak gehiengoaren oniritzia lortu ere. Baina honek ez du taxuz ezer esangura, erabakia ez baitagokio Legebiltzarrari EiTBri berari baino. Zenbait politikarik eta komunikabidek aditzera eman dutenez, Erregeren mezua ematea normaltasunaren lekuko izango omen da. Nik uste, ostera, normaltasunik ezaren beste adierazgarri nabarmen bat gehiago izango litzatekeela.

Petrolioak 1989an amaitu behar omen zuen

Amatiño 2009/11/10 16:48
Petrolio-erreserbek 1989an amaitu behar zuten. Holaxe aurreratu zuen Salvat entziklopediak 1964an. Gaur egun badakigu ez zirena amaitu. Baina horrek ez du esangura argitaletxea tronpatu zenik edota arrazoirik ez zuenik. Horrek esangura duen bakarra zera da, 1964eko datuen, teknologien eta petrolioaren merkatu-prezioen arabera, orduko erreserbak 25 urterako baino ez zirela. Kontua da, ordea, petrolio-erreserbak dinamikoak direla.

San Mamesko euskal ahots trumoitsua

Amatiño 2009/11/09 22:41
Jende ikaragarri asko bildu da gaur Larrean, Juanjo Zearretaren hiletan. Senideak, adiskideak, lagunak, ikasleak, euskaltzaleak, euskaltzainak, lankideak, jelkideak… baita Athleticen jokalari-ohiak eta ordezkariak ere. Hainbatek jakin ez arren, barrena hogeita zazpi urtean izan zen-eta gure Juanjo San Mamesko mikrofono-ahotsa, euskaraz nahiz erdaraz. Bat, Iribar. Bi, Lasa. Hiru, Gisasola… eta hamaika, Argote.

Andres Urrutiak eta Xabier Agirrek dute hitza

Amatiño 2009/11/07 22:06
Hiru urte t’erdi joan dira 2006ko ekainean Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako ostraken (zeramika pusketa idatziak) berri jendaurrean eman zenetik hona. Baina Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek aurkitu zituzten ustezko III. eta IV. mendeetako jeroglifiko egiptoarrak, kristau-ikurrak eta euskarazko testuak erabat gezurtatu zituzten geroxeago Joaquin Gorrotxategik, Joseba Lakarrak eta bestek. Eztabaida ofiziala erabat ahitu zen, iazko azaroaren 19an, aztarrenon iruzurra frogatzen omen zuen aditu-batzordearen txostena Arabako Foru Aldundiak bere egin zuenean.

Piraten itzulera

Amatiño 2009/11/06 23:45
Piratak trantsizio-garaietan suspertu ohi dira, zehaztasunik gabeko aroetan. Une honetan, esaterako, VII. mendean Mediterraneoan edo XVII.ean Atlantikoan legez. Piratak birusak edo parasitoak bezalakoak dira, onartu nahi ez duten sistemaren kontura bizi dira, beti ere merkantzien bidegurutzetatik hurbil eta erabaki politikoak hartzen diren aginte-guneetatik urruti. Lurra "itsasotzen" ari da, urtzen, eta nekez egin dakioke gero aurre jakineko lurralde zehatzik ez duen pirateriari.

Azkue, anbizio handiko fundazio

Amatiño 2009/11/05 22:14
Bilboko Euskaldunan sekula bertan elkarrekin bildubako jende-mota batu zen atzo: gaztea, euskalduna eta teknologia berrien erabiltzailea. Ez diot bakoitza bere aldetik Euskalduna jauregira inoiz joan ez direnik, ezta hirurak elkarrekin sektore arraroa osatzen dutenik ere. Ez, esaten dudan bakarra zera da, hiru horiek elkarrekin eta Euskaldunan… behar bada estreinako. Meritua inori leporatzekotan, Azkue Fundazioari.