Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez da aski iaioena izatea

Ez da aski iaioena izatea

Amatiño 2010/01/15 20:32
Axularrek gogotan zuen Euskal Herria zertan den denok dakigu, hitzez hitz idatzia* utzi baitzigun, marku eta muga politiko guztien gainetik. Geroztik, ez dago ordea Axularren hizkuntza-ikuspegia zalantzan, berak aipatu lurraldeei dagozkiekeen marku eta muga politikoen banaketa baizik.

Patxi Lopez lehendakariak argi eta garbi esan du zein den berak proposatu eta defendituko duen marku politikoa, alegia:  autonomia-estatutu sistema, Espainiako Erresumaren zein Europako Batasunaren baitan.

 patxi-f650x650_1[1]

Lopez lehendakariak herritarron arteko 'gizarte-ituna' iragarri zuen ostegunean

Badakit ez dela Lopez lehendakariaren proposamena euskal merkatuan salgai dagoen proposamen bakarra. Badakit zenbaitek nahiago lukeela Axularren Euskal Herri osoarentzako independentzia. Aldi berean badakit zenbait gertu legokeela neurriren batean amore emateko eta, oraingoz, Axularren Euskal Herriaren marku politikoa bitan zatitzeko, Bidasoaz honaindi zein haraindi.

Amore ematen hasiez gero, jakin ere badakit beste hainbat gertu legokeela, oraingoz,  hegoaldea bitan bereizteko eta elkarrenganako abian jartzeko, noizbaiteko zubigintza erraztekotan edo. Eta, beti ere, mendebaldeko hiru lurraldeen eskuduntzak indartuz eta bermatuz.

Egia ere bada, ostera, Lehendakariari entzun besterik ez dago, euskal merkatu berean badela, gauzak dauden daudenean utziez gero ere, nahiko eta aski dela uste duenik.

Auskalo zein litzatekeen irtenbiderik onena baina, bestelako iritzi-miritzi eta esames guztien gainetik, eztabaida hau argitzeko plaza, foro edo hitzordu bat besterik ez dago: hauteskundeak. Eta gainerako guztiak esne-berbak dira.

Ez da aski parte hartzea. Ezta iaioena izatea ere. Are gutxiago iaioarenak egitea. Horrez gainera,  irabazi egin behar da.

                                                                          ooo0O0ooo

*Badakit halaber ezin heda naitekeiela euskarako minzatze molde guztietara. Zeren anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira euskal herrian. Nafarroa garaian, Nafarroa beherean, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian, eta bertze anhitz lekhutan.

GERO. Axular, 1643

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: