Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hogei urte barru %100 berriztagarriak... omen

Hogei urte barru %100 berriztagarriak... omen

Amatiño 2010/01/20 17:32
"A plan to power 100 percent of the planet with renewables. Wind, water and solar technologies can provide 100 percent of the world's energy, eliminating all fossil fuels. Here's how". Holaxe dio amerikar irakasle biren proposamenak. Ez dator inondik ere Energiaren Nazioarteko Agentziaren iragarpenekin. Baina bost axola. Here's how. Hona hemen zelan.

Scientific American Magazine aldizkariak izenburu hau ekarri zuen, lerro handitan, 2009ko azaroko alearen azalean: A plan for SUSTAINABLE FUTURE. How to get all energy from wind, water and solar power by 2030. Besteak beste, Mark Z. Jacobson eta Mark A. Delucchi  irakasleek proposatutako plangintza. Proposamen berbera, espainieraz, Investigación y Ciencia aldizkariak dakar 2010ko urtarrileko alean, 2030 urterako mundu mailako energiaren ehunetik ehunekoa --erabilpen guztietarako-- haize, ur eta eguzki-baliapideetatik  lortu ahal izango delakoan.

Bi irakasleok proposatutako egitasmoak segurutzat jotzen du etorkizun iraunkorra lortu ahal izateko aukerabideak haize, eguzki, geotermia, olatu eta urtegi energiak direla onenak, haizearen indarra, eguzki-argia, lurpeko beroa, itsas-uhinen indarra eta ur-jauziena guztiz erabilgarri direnez gero. Ikertzaileok HUE (WWS) akronimoaz laburbiltzen dute, oinarrizko hiru elementuak aipatuz, alegia: haizea, ura eta eguzkia.

Egileek diotenez energia nuklearra, etanola eta karbonoa atzeman eta guztiko ikatza ez dirateke horren aukera onak, ezta petrolio eta gas naturala ere. Aldi berean, ikerketak aurkitu zuen bateria elektrikoez zein hidrogeno-pilez hornituko liratekeen ibilgailuek, HUE baliapideen laguntzaz, garraio-sektoreak sortarazi ohi duen kutsaduraren zati handia uxatuko luketela.

Jacobson eta Delucchi irakasleen proposamenak milioika haize-turbina, makina hidrauliko eta eguzki-instalazio indarrean jartzea eskatuko luke, baita inbertsio handiak egin beharra ere. Eta ez dator inondik ere bat Energiaren Nazioarteko Agentziak 2030 urterako iragarri duen energia-banaketarekin: %81 energia fosilak (%30 petrolioa, %29 ikatza eta %22 gasa), %14 berriztagarriak eta %5 nuklearra.

Ikus txosten guztia: Energía Sostenible: objetivo 2030  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: