Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nuklearra, pil-pilean

Nuklearra, pil-pilean

Amatiño 2010/01/24 22:04
“Berriztagarriak ez dira ezkerrarenak, ezta energia nuklearra eskuindarrena ere” adierazi du Manuel Lozano Sevillako Unibertsitatearen Fisika Nuklear katedradunak Bilbon. “Espainia bezalako herrialdean energia-horniketa berriztagarriez soilik osatu nahi izana utopia da… Indar nuklearrak ez du kutsatzen, osasun-eragina urria bezain ezaguna da, sortarazten dituen hondakinak toki jakinean kokatuak daude eta kontralatuak… Gehiago dira abantailak eragozpenak baino”.

Manuel Lozanoren ustez energia nuklearra deabrua bailitzan izan da txarretsia, zientziaren aldetik eskas samarrak diren arrazoiez. Haren esanetan  informaziorik eza nagusitu den arren, Espainian ez da energia nuklearraren biktima bakar bat ere izan. Zer esanik ez hildakorik edo zauriturik. Ezta bat bera ere gero. Gainera, energia nuklearraren aurka daudenak praktika esaten ari dira nahiago dituztela petrolioa, gasa eta ikatza. 

Energia nuklearrak izan dezakeen kolore politikoari buruz, berriz,  energia nuklearra da Legebiltzarraren bitartez kontrolatua dagoen energia-mota bakarra. Beraz, nekez esan daiteke nuklearra ‘eskuindarra’ denik. Eta afankerietan hasiez gero onartu beharko dugu energia berriztagarrien alde gehien ahalegindu zena Franco izan zela, berak eragin baitzituen sekulako urtegiak eta zentral hidroelektrikoak, gaur egun indarrean dauden zentral nuklearrik gehienak sozialistek inauguratu zituzten artean, 1980ko hamarkadan.

Berriztagarriak ez dira ezkerrarenak, ezta energia nuklearra eskuindarrena ere adierazi du Manuel Lozanok Erromako Klubaren Euskal Taldeak energiaz eratutako hitzaldi-sortaren baitan. Haren ustez,  Espainia bezalako herrialdean energia-horniketa berriztagarriez soilik osatu nahi izana utopia da, badirudi zentzuzkoena aukerabide guztiez baliatzea litzatekeela. Indar nuklearrak ez du kutsatzen, osasun-eragina urria bezain ezaguna da, sortarazten dituen hondakinak toki jakinean kokatuak daude eta kontralatuak… Gehiago dira abantailak eragozpenak baino.

Lozano katedradunaren iritziz Zapaterok zentral nuklearrak onartzen amaituko du, osterantzean sekulako erantzukizunik eza  izango litzateke-eta. Behar bada Obama eta Lularen hildotik jarraituko du. Ez ahaztu gero Lulak energia nuklearra defenditzen jarraitzen duela nahiz eta Brasilen, oraintsu ere, berriro pretrolio gehiago aurkitu.

 Lozano

Manuel Lozano

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: