Europako Balkoia: abegi ala gotorleku?
Amatiño
2026/08/20 00:10
Ceutako kontuak gogorarazi dit orain 40 urte inguruko film distopikoa, zeinean amaiera benetan aitzindaria baitzen: milaka lagun pateratan, egun-argiz Andaluziako hondartzetara heltzen, Europan sartu gurarik. Eta...
Erantzunik ez
Geriza, eguzkiaren itzala, ala geriza bera ote eklipsea?
Amatiño
2026/08/15 17:30
Eguzkiak eta ilargiak sekulako protagonismoa izan dute euskal mitologian, etnologian eta kontakizun zaharretan. Barandiaranen ildotik jarraitu besterik ez dago. Eklipsearen aipamenak, ostera, hutsaren hurrengoak dira. Eta aurreko asteazkenean sumatu genituen jaramonik ezaren hainbat arrazoi.
Miguel Ángel Blanco
Amatiño
2026/08/10 13:45
ETAk 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuen, Eibarren, Miguel Ángel Blanco (1) Ermuko PPren zinegotzia, hurrengo 48 orduetan Gobernu espainiarrak presoak euskalerriratu ezean, hilko zuela mehatxu eginez. Jon Sistiaga eta Juanjo Lopezen dokumentalak egun bi haietan gertatuaren berri zehatzik ematen du: “Miguel Ángel Blanco. Las 48 horas que lo cambiaron todo”. Netflix, 2026.
Nolanen odisea eta Argentinako bonboiak
Amatiño
2026/08/05 12:50
Christopher Nolanen “Odisea” filma ikusi nuen egun berean, Argentinatik bisitan etorritako lehengusinak Havannet kaxa ekarri zidan oparitzat. Buenos Aires ez da Troia eta hiru orduko filma ez da sei txokolateren kaxan sartzen, baina Havannet bonboiek eta Nolanen filmak badute antzekotasunik: denetik dute lar eta ez beti onerako.
Gero eta txirrindulari profesional gutxiago
Amatiño
2026/07/31 16:20
Txirrindularitzaren historian 113 Tour, 109 Giro eta 80 jokatu dira. Baina aurtengo Tourrean sekula gertatu gabekoa jazo da: Frantzia, Italia eta Espainiako ezein txirrindularik ez du etaparik irabazi. Paradoxa: gainbehera nabarmen hau gertatzen ari da, hiru Estatuotako errepide, zidor eta bidegorrietan inoiz baino txirrinduzale gehiago dabilen garaian.
Euskal humanismoaren aztarren bila
Amatiño
2026/07/26 18:42
Espainiako 1936-1939ko gerra zibilaren ostean argitara eman ziren lehen euskal argitalpenen artean “Gernika” aldizkaria izan zen, behar bada, anitzena. Bai euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez burututako idazlanak argitaratu zituelako, eta bai garai hartako euskal giroan jorratu ziren ikuspuntu guztien ekarriak biltzen saiatu izan zelako.
Foruen bihurrera, amnistia eta euskararen ofizialtasuna
Amatiño
2026/07/21 09:00
Uztailaren 21ean 50 urte betetzen dira milaka lagun bildu ginela Bergaran, oro har demokraziaren alde eta dagozkion askatasun politikoak eta eskubide zibilak aldarrikatzeko. Ez zen gero, hartarako, edozein egun aukeratu; hain zuzen ere ehun urte lehenago, 1876ko uztailaren 21ean, erabaki baitzuen Gobernu espainiarrak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako (1) foruak ezeztatzea.
Foruak eta euskara
Amatiño
2026/07/17 10:00
Datorren asteartean, uztailaren 21ean, 50 urte Bergaran bildu ginela, “Foruen bihurrera” eta “euskararen ofizialtasuna” aldarrikatzeko. 100 urte lehenago galduak ziren foruak eta geroztik nolabait berreskuratuak, haien espirituari eta muinari dagozkien autonomia eta kontzertu ekonomikoak tarteko.
Euskalduna arina omen. Baina, ibiltari arina ala buru arina ote?
Amatiño
2026/07/13 00:05
Bilboko Joan Santuen elizaren aurrekaldean bada esekita metro karratu inguruko xafla, non irakurri daitekeen, gaztelaniaz zein euskaraz, honako esaldi hau: “1810eko Bazkoa. Aparteko eguna. Euskaldunak bezala ibili naiz korrika. Stendhal”.
Normandiako sindromea
Amatiño
2026/07/08 08:45
Uztailaren 4ean (1), Ameriketako Estatu Batuen Independentziaren 250. Urtebetetzeak harrapatu nau Normandiako Omaha Beach eta Utah Beach hondartzetan (2), non 1944eko ekainaren 6an izan zen, II Mundu Gerraren baitan, aliatuen (3) lehorreratzea (4) eta Hitlerren Alemaniaren gainbeheraren hasiera. Gaur egun zer gertatuko ote litzateke Europa antzerako arriskuren batean balego?
