Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Galga, Blasquita eta Elena, Iputzako hiru damak

Amatiño 2025/04/17 09:00
Aurten 1000 urte betetzen dira, Gipuzkoaren gainean ezagutzen den lehen aipamen historikoa landu zela. “Landu” diogu eta ez “agertu”, Elena Barrena Osoro historialari eibartarra izan baitzen, 1988-89an burutu zuen tesian (1), Iputzaren esangura jorratu eta ulergarri bihurtu zuena, eta gaur egun Gipuzkoa deitzen den izaki politikoaren izaera, izanak eta osagarriak xehatu zituena. Nork esango zion gero Elenari, Iputzaren milurtekoan zenduko zenik...

Eibarko Klub Deportiboaren dantza-taldea Gipuzkoako txapeldun 1952an.

Amatiño 2025/04/14 00:10
Eibarko Klub Deportiboaren nesken dantza-taldeak Gipuzkoako Lehen Saria irabazi zuen. Gregorio Santa Cruz maisu zela eta, txistulari, Jose Luis Perez Sarasketa.

Ahozkatasunetik idatzizkorako mentura

Amatiño 2025/04/11 09:35
Hirugarren belaunaldiaren (1) jitea sumatzen zaio Irigarayri. Batere argitasunik eta zorroztasunik galtzeke, euskal hizkuntza “goien gradora” jasotzeko gai denaren sena. Ahozkotasunetik idatzizkorako zubigintzaren adibide bizia.

2024 urtearen amaierako abisua

Amatiño 2025/04/07 11:00
2024 urtean zehar langabeziaren nonahiko datuek hobera egin zuten artean, Euskal Autonomia Erkidegoarena izan zen txarrera egin zuen bakarra. Behar bada beherantzako jausi puntuala baino ez da, baina, onenean ere, abisua da.

Inpase-aroa

Amatiño 2025/04/04 11:00
“Ez gaude iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea, eta ondorioz momentuko euskal subjektibitatearen gunea ere inpasearena dela; iragan hurbilarekin eta geroarekin loturarik ez duena izan arren, ‘oraina’ren blokeoa da bizi duguna” ('Aberriaren inpaseak'. Joseba Zulaika, Alberdania, 2024).

Aspe gailurra, eguzkiaren argitan

Amatiño 2025/03/31 16:40
Argia omen da argazki-artearen faktorerik garrantzitsuena, argazkaritzak argia baliatzen baitu sortzeko… Sarri asko, argiak berak bakarrik erabaki dezake argazkiaren airea…

Pedro Aierbe, euskarazko kardiologiaren aita

Amatiño 2025/03/29 12:45
Bart hil da Pedro Aierbe (Eibar, 1945-2025). Pedro “Katillu”, gaztetako adiskide on, lagun zintzo, langile isil, euskaltzale amorratu eta berriketa gabeko Kardiologia doktorea. Behar bada ez zen, itxuraz, eibartarrik eibartarrena, ez zen-eta bere buruaz hitz egiten dutenetakoa. Baina erabateko eibartarra, berriz, arimaz eta bihotzez.

Floriturak eta estrukturak

Amatiño 2025/03/27 10:35
Orain hirurogei urte inguru-edo, Eibarko euskal kultura-ekimenetan ari ginen pare bat lagun deituak izan ginen bilera izan genezan Ordizia aldean, non, ez ustean, ETArekin lan egiteko aukera eskaini ziguten. Artean gertatzear zen Txabi Etxebarrieta, Iñaki Sarasketa eta guardia zibilen arteko tiroketa eta, ezezkoa eman bagenien, ez zen izan lankidetzarik nahi ez genuelako, eskaini ziguten lan-mota ez zitzaigulako aproposena iruditu baino.

Tout ira mieux… Jusqu'à Ispahan

Amatiño 2025/03/22 11:55
Nerabetako frantsesa berreskuratu nahirik astean birritan bildu ohi garenon jubilatu-taldean egokitu zait Almudena Grandesen “Tout ira mieux” (1) azken nobela irakurtzea. Ez zait batere zaila suertatu. Orain hurrengo tokatu zitzaidan Bernardo Atxagaren “Obabakoak” eta, aurretik euskaraz irakurria izan arren, askoz ere zailagoa iruditu zitzaidan (2).

Mekanikak xarma galdu du

Amatiño 2025/03/17 14:30
Hogei urte inguruko lau neska-mutil madrildar amildu eta zendu dira asteburuan Kantabrian, mendate izoztuan autoz zihoazela labain egin eta 300 metrotan barrena malkartu ostean. Ez dute zer gertatu zaien kontatzeko abagunerik izango, baina zantzu esanguratsu bi utzi dituzte: ibiliaren ibiliz neurriz kanpo leundutako pneumatiko zaharrak eta alarma automatikoa aktibatzeko azken belaunaldiko telefonoa.