Artxiboa Abendua 2004
"Comunidad nacional"
Orain 30 urte, Telesforo Monzonek hainbat gazte bildu eta esan zien: EAJk lan handia egin du eta Euskadik asko zor dio, baina honezkero EAJ historia da, ezker abertzalearen garaia da. Zenbait egun geroago gazte-talde hura Juan Ajuriagerrarekin bildu eta beste hau entzun zuen: EAJ bere onenak emateke dago, gure aurrekoen ondareari eusteko gai bagara. Anekdotak bi gizon haien irizpide kontrajarriak adierazten ditu.
Donibane Lohitzuneko jauregian bizi zen aristokratak bere aurrekoei muzin egin zien bitartean, heriotz-zigorra, gartzela, klandestinitatea eta erresistentzia ezagutu zituen gudariak aintzat hartu zituen. Poetak monarkiaren lilurari eta borroka armatuaren epikari egin zien men. Teknologoak, ostera, bere buruzagien esperientzia eta ekarriari.
Ez dut uste euskal gizartea jabetu denik Agirre, Landaburu eta Irujoren belaunaldiaren ekarriaz (Desde el futuro. Nacionalismo es más democracia. Josu Legarreta. Alberdania, 2004). EAJn ez dira denak konturatu, gainerako abertzaletasunak nahiago izan du begiak itxi eta abertzale ez den eremu politikoak ezikusi egin du. Baina, hala ere, hirukote horren ondare ideologikoa ez da EAJrena bakarrik, gizarte osoarena baino.
Orain pilpilean ditugun ideia eta balore politikorik gehienak Agirrek, Landaburuk eta Irujok aipatu zituzten sarri: hala nazio zibikoa nola mugarik gabeko Europan parte hartu beharra; aniztasuna zein nazioarteko solidaritatea; giza-eskubideak, gizakiaren balorea edo mehatxurik eza; burujabetza konpartitua eta interdependentzia... Hori guztia asmatua zegoen gu gehienok jaio aurretik eta segurutik denak aurrera egingo zukeen Franco, lehenik, eta ETA, gero, agertu izan ez balira.
Adibide esanguratsu bat baino ez. Horra non agertu diren sozialistak comunidad nacional delakoa irtenbidetzat proposatuz. Auskalo formula horrek balio duen ala ez, baina Irujo abertzaleak formulatu zuen... 1955an¡
Ez dakit Herri honek memoria historiko handirik duen ala ez. Baina historiaz jakin behintzat, ezer gutxi.
Gatazka
ETAk etarenak egin eta bestelako gehienek indarkeria gaitzesten dutenean, Batasunak erantzun ohi du gaitzesteak ez duela ezer konpontzen eta ordua dela funtsezko arazoari heltzeko, betiko gaitzespenetan geratu barik. Batasunak arrazoi du, gaitzespenek ez dute ezertarako balio. Baina, orduan, gaitzespenek ez baldin badute ezertarako balio, zergatik Batasunak gaitzesten ditu bere aurkakotzat joten dituen jokabideak?
Batasuna zer esan jakinezta gelditzen denean, gatazka aipatu ohi du korapilo guztien argigarritzat. Batasunak arrazoi du, hilketak, lehergailuak, iraultza-zerga, mehatxuak eta gainerako indarkeria-motak gatazkaren ondorio baino ez dira. Baina horiek guztiak gatazkaren ondorio baldin badira, ez ote dira gatazkaren ondorio ere presoak, dispertsioa, lege antiterrorista, alderdien legez kanporatzeak eta beste egoera batean gertatuko ez liratekeen zenbait jokamolde?
Unibertsoa borobila omen. Hala behar du izan, politikarik ezak borroka armatua eragin bazuen ere, borroka armatuak erakarri baitu azkenean politikarik eza. Noizbait giza-eskubiderik eza izan baldin bazen gatazkaren aitzakia, gatazka bera da gaur egun giza-eskubideen hausturaren aitzakia.
Gaur eta hemen, konponbiderik ezak ez dakar gatazkarik. Gatazka da konponbiderik eza dakarrena.
La tasa de delincuencia de la Comunidad Autónoma Vasca 40 puntos por debajo de la media del Estado español
Euskadi, con una tasa de 56,75 delitos por cada mil habitantes, es la comunidad autónoma del Estado español con menos delitos y el porcentaje de Gipuzkoa (45,12 por mil) es inferior a la mitad de la media estatal (97,22), menos de un tercio de Sevilla (151,91) e inferior a la cuarta parte de Málaga (186,62).
Los niveles de delincuencia del Estado casi doblan a los de la de la Comunidad Autónoma del País Vasco según los datos publicados recientemente en la última memoria del Fiscal General del Estado, correspondiente al año judicial 2003. Las cifras de esta institución, dependiente de la Administración central y que es la única que recoge la suma total de los hechos delictivos conocidos por todo el conjunto de cuerpos policiales e instituciones judiciales, señalan el bajo nivel delictivo de la Comunidad Autónoma Vasca que, siendo eminentemente industrial, presenta unas tasas incluso inferiores a áreas de mucho mayor carácter rural. El caso de Gipuzkoa es muy significativo, con cifras de delincuencia sólo superiores a las de provincias como Soria, Lugo, Segovia y Teruel.
A nivel territorial, los niveles delictivos de los tres territorios históricos de la CAPV se encuentran también en todos los casos muy por debajo de la media estatal. Araba es el territorio con mayor tasa (61,62); le sigue Bizkaia, con 61,03, y a una clara diferencia Gipuzkoa, con 45,12. Por su parte, Navarra (63,75) presenta una tasa superior a la Comunidad Autónoma Vasca (56,75) pero claramente inferior a la media estatal (97,22).
Menos delitos de todas clases
Las cifras globales de delincuencia en el País Vasco son netamente inferiores a las del Estado y lo mismo sucede con los diferentes tipos de delitos. En delitos contra el patrimonio (robos, hurtos, etc.) - la parte numéricamente más importante de la delincuencia la tasa estatal supera ampliamente a la vasca (52,91 del./1000 hab. frente a 40,60). En el capítulo de lesiones (agresiones familiares, malos tratos, etc.) la tasa estatal nos triplica (19,37 frente a 6,06). En delitos contra la libertad (amenazas, coacciones, etc.) la tasa estatal es de 1,81 frente a 1,21 de la CAPV. En delitos contra la seguridad colectiva (tráfico de drogas, conducción bajo los efectos del alcohol, etc.) la cifra estatal nos supera en más de dos veces y media (1,96 frente a 0,75) y en delitos contra el orden público (peleas, riñas, incidentes de todo tipo, agresiones a agentes de la autoridad, etc.) la media estatal también nos supera (0,76 frente a 0,61).
De sur a norte y de este a oeste
En general, a la hora de determinar el nivel de delincuencia del Estado español, cabe observar que el número de delitos es mayor en el sur que en el norte, mayor en la vertiente mediterránea que en la atlántica, más en las regiones industriales que en las agrícolas y también más en las aglomeraciones urbanas que en las zonas rurales.
De hecho, Pontevedra es la única provincia atlántica que supera la mera española y Barcelona, a pesar de ser una gran urbe industrial y mediterránea, presenta una posición claramente mejor a la de la media.
Tasas de delitos 2003 según provincias ordenadas en función decreciente, por mil habitantes.
Málaga, 186,62 - Sevilla, 151,91 - Tarragona, 137,26 - Alicante, 132,12 - Huelva, 128,02 - Baleares, 124,39 - Almería, 118,6 - Valencia, 114,41 - Madrid, 111,14 - Castellón, 104,57 - Las Palmas, 103,54 - Santa Cruz de Tenerife, 101,8 - Pontevedra, 100,99 - Granada, 99,95 - MEDIA DEL ESTADO, 92,97 - Zaragoza, 89,00 - Cádiz, 86,05 - Córdoba, 84,23 - Girona, 82,91 - Murcia, 78,42 - Barcelona, 77,4 - Badajoz, 76,43 - Valladolid, 74,26 - Ciudad Real, 69,42 - Cantabria, 67,48 - Cuenca, 66,39 - Burgos, 66,23 - Salamanca, 63,93 - Navarra, 63,75 - León, 63,41 - Guadalajara, 63,24 - Jaén, 62,99 - Álava, 61,62 - Bizkaia, 61,03 - Albacete, 60,4 - Palencia, 59,19 - Lleida, 58,61 - Huesca, 57,33 - Ourense, 56,63 - Cáceres, 56,28 - A Coruña, 54,88 - Toledo, 54,54 - Asturias, 52,43 - La Rioja, 48,83 - Ávila, 48,23 - Zamora, 46,27 - Gipuzkoa, 45,12 - Soria, 45,12 - Lugo, 44,76 - Segovia, 43,22 - Teruel, 35,67.
Fuente: Elaboración en base a los datos judiciales de la Memoria 2004 del Fiscal General del Estado y a los de población del INE referidos al 01/01/03.
Gezurra nesan getarian...
Bederatzi hilabete joan dira Martxoaren 11ko sarraskia gertatu zenetik hona eta ia beste horrenbeste behar izan dute Aznarrek eta Zapaterok nork bere ikuspegia azaltzeko, propio sortutako Ikerkuntza Batzordean.
Ez dira, ostera, politikoak izan martxoaren 11tik 14ra bitartean gertatutakoa aztertu duten bakarrak. Izan ere, Kongresuko Ikerkuntza Batzordeak eragin duen eztabaida politiko eta mediatikoaren aurretik, EHUren Kazetaritza Fakultateko Santiago Pozas eta Gotzon Toral irakasleek miaketa-lana egin dute eta ondorio hauetara heldu: Aznarren gobernuak ez zuen komunikazio-ekimenaz jabetzerik lortu; iritzi publikoa gobernua bera baino bizkorrago ibili zen; PPren gobernua urduri jarri eta bere burua defenditzeari ekin zion; gardentasunez informatu baino, gezurrak esan zituen; eta, azkenean, erasoaren ondoko lehen orduetan herritarrik gehienek eskaini zioten konfiantza alferrik galtzen amaitu zuen.
Hauek dira Pozas eta Toral irakasleek egindako azterketaren ondorioak, Zer aldizkarian (La gestión de la comunicación institucional entre el 11 y el 14 de M. ZER, 2004ko azaroa) argitara eman dituztenak. Beraien ustez, PP ez zen Martxoaren 11koak sortutako krisialdia kudeatzeko gauza izan. Gobernuko alderdia eta hiritarren arteko harremanak estutu zitzakeen trajediak boomerang-enak egin zituen eta konfiantza-galera erakarri.
Sarri aipatu izan da Aznarren gobernua erabat ahalegindu zela sarraskia ETAri leporatzen, jendea PPren kontra jarri ez zedin. Baina irakasle hauen azterketaren arabera zilegi litzateke beste aukera hau ere defenditzea. Alegia, nahiz ETA edo Al Qaeda izan, PPk zezenari adarretatik heldu egin izan balio eta bere burua erasotua sentitu zuen jendearen haserrea lideratu, ez zukeen segurutik hauteskunderik galduko.
Baina PP bekatari sentitu zen eta kokildu. Urduri jarri, gezurra esateari ekin eta jendeak igarri egin zion gezurretan ari zela. Erdi Aroko esaerak dioenez: Gezurra nesan getarian, ni baino lehen zen atarian.
Txema Auzmendi, santu eta borrero
Nabarmena gero zein antzerakoak diren zenbait jarreratan PP eta HBko munduen arteko taktikak. Garai batean HB inguratu zen bezala izen ezberdineko edozenbat elkartez, taldez, siglaz eta gainerako akronimoz gizarte aurrean benetan zirenaren baino gehiagoren itxurak egiteko, gero PP izan zen bide beretik jo zuena, hainbat txiringito perretxikoak bailiren han-hemenka sortaraziz, unibertso zentzudun guztia popularrekin balego bezala.
Gizartean zehar mezurik zabaltzerakoan ere, batzuk zein besteak ahalik eta aldarririk murritz, kamuts eta xumeenak ialgitzen ahalegintzen dira, beti ere behin eta berriz lelo berberak errepikatzen eta iragarki-spotaren teknika aspergarriaz baliatuz. HBren hitz magikoak borroka (euskara bai, borroka ere bai), presoak (jaiak bai, presoak ere bai) edo gatazka (ez da gatazka besterik, gatazkak dena arrazoitzen baitu) izan izan diren legez, PPren azken urteotako aitzakia magikoa biktimak izan dira.
Kontua ez da, ostera, borroka, presoak edo biktimak gogoan hartu behar ez direnik; borroka, presoak eta biktimak gogoan hartzeaz gainera, gizartea oro har eta politikagintza bereziki hori guztia baino zerbait konplexuagoa direla baino. Magiazko murriztapenak ulergarri eta errazgarri-- dirateke komunikazio arloan, baina eguneroko lan, arazo, jarrera, jokabide eta kudeaketari ere erantzun egin behar zaie. Izan ere, herrigintza hatsapen eta aldarri hutsa baino zerbait gehiago da.
Nik ez dut batere zalantzan Gipuzkoako Aldundiaren Giza Eskubideen Saria merezi izan duen Txema Auzmendik borroka, presoak eta biktimak gogoan dituenik, baina egon ere ez dago batere zalantzan Txema Auzmendi jesulagun, misiolari, kazetari, samaritar on eta Elkarri zalea hori guztia baino zertxobait gehiago dena.
Ez dago maiuskuladun borrokarik, borroka asko dago. Preso guztiak ez dira politikoak eta biktimek senide ezberdinak dituzte. Euskaldunon Egunkaria dela-eta auziperatua izanak ez du Txema Auzmendi santu egiten, baina ezta horregatik infernuratuko ere.
Guk gehiago merezi dugu
Estatu espainiarreko gizarte elebidunen hizkuntza nahikundea neurtu zuen Foessa Fundazioak 1970an, Franco hil baino bost urte lehenago. Nahikundea zen lekuan lekuko hizkuntza jakiteko gizarte-premia eta gizabanako bakoitzaren ikasteko gogoaren arteko balantzea.
Orduko datuen arabera, euskal gizartea zen borondatetsuena (%38), hau da bertako hizkuntza ikasteko premiarik gutxien zuena eta, aldi berean, gogorik gehien erakusten zuena. Ondotik zeuden Valentzia (%28), Galiza (%24), Balear Irlak (%16) eta Katalunia (%10). Belaunaldi oso bat geroago, euskararen egoera dezente aldatu den arren, ez da lar aldatu euskara lantzeko premiarik eza eta hiritarrok euskararen alde agertzen dugun defentsa teorikoaren arteko desoreka.
Gure jarrerak eskizofreniko samarra izaten jarraitzen du. Batetik, erdararik ez dakien inor gelditzen ez den herri honetan, euskararen aldeko gizarte-nahikundea sekula izan den handiena omen da. Bestetik, euskal emaria orain 30 urte inork uste zezakeen baino oparoagoa izan arren, kontsumoak ez du proportzio bereko igoerarik izan.
Gurea kontraesanez betetako gizartea da. Eurak ikasi ez arren euskara inorentzat eskatzen duten politikariak ditugu eta, nahiz-eta euskarazko pelikulek publikorik ez izan, filmeak euskaraz aldarrikatzen dituen publiko zinezale amorratua. Aldi berean, gogoratu baino ez dago, zenbat liburu irakurtzen dugun euskaraz urtean zehar; zein den etxeko telebistan lehen katea; zein hizkuntzatan dugun PCren programa, eskuko telefonoaren terminologia edo dirukutxa automatikoaren aginduak.
Jakina, esan beharrik ez errua ez dela euskaldun peto-petoona. Gauza jakina da-eta aukera urria dela, itzulpenak astunak, Euskaltelen operadoreari nekez ulertzen zaiola eta egunero parean tokatzen zaigun euskaldunberria totela dela.
Martxa honetan, horrenbeste erdaldun ardurabako, euskaldunzahar trakets, euskaldunberri mordoilo eta agintari petralen artean, inoiz egingo al digute guk merezi dugun euskal gizarterik?