Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gezurra nesan getarian...

Gezurra nesan getarian...

amat 2004/12/19 20:43

Bederatzi hilabete joan dira Martxoaren 11ko sarraskia gertatu zenetik hona eta ia beste horrenbeste behar izan dute Aznarrek eta Zapaterok nork bere ikuspegia azaltzeko, propio sortutako Ikerkuntza Batzordean.

Ez dira, ostera, politikoak izan martxoaren 11tik 14ra bitartean gertatutakoa aztertu duten bakarrak. Izan ere, Kongresuko Ikerkuntza Batzordeak eragin duen eztabaida politiko eta mediatikoaren aurretik, EHUren Kazetaritza Fakultateko Santiago Pozas eta Gotzon Toral irakasleek miaketa-lana egin dute eta ondorio hauetara heldu: Aznarren gobernuak ez zuen komunikazio-ekimenaz jabetzerik lortu; iritzi publikoa gobernua bera baino bizkorrago ibili zen; PPren gobernua urduri jarri eta bere burua defenditzeari ekin zion; gardentasunez informatu baino, gezurrak esan zituen; eta, azkenean, erasoaren ondoko lehen orduetan herritarrik gehienek eskaini zioten konfiantza alferrik galtzen amaitu zuen.

Hauek dira Pozas eta Toral irakasleek egindako azterketaren ondorioak, “Zer” aldizkarian (“La gestión de la comunicación institucional entre el 11 y el 14 de M”. ZER, 2004ko azaroa) argitara eman dituztenak. Beraien ustez, PP ez zen Martxoaren 11koak sortutako krisialdia kudeatzeko gauza izan. Gobernuko alderdia eta hiritarren arteko harremanak estutu zitzakeen trajediak boomerang-enak egin zituen eta konfiantza-galera erakarri.

Sarri aipatu izan da Aznarren gobernua erabat ahalegindu zela sarraskia ETAri leporatzen, jendea PPren kontra jarri ez zedin. Baina irakasle hauen azterketaren arabera zilegi litzateke beste aukera hau ere defenditzea. Alegia, nahiz ETA edo Al Qaeda izan, PPk zezenari adarretatik heldu egin izan balio eta bere burua erasotua sentitu zuen jendearen haserrea lideratu, ez zukeen segurutik hauteskunderik galduko.

Baina PP bekatari sentitu zen eta kokildu. Urduri jarri, gezurra esateari ekin eta… jendeak igarri egin zion gezurretan ari zela. Erdi Aroko esaerak dioenez: “Gezurra nesan getarian, ni baino lehen zen atarian”.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: