Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Ornitologiaren eta txorizaleon APP batzuen inguruan barriketan Twitch bidez, Sustatun eta Seguru Irratian

Ornitologiaren eta txorizaleon APP batzuen inguruan barriketan Twitch bidez, Sustatun eta Seguru Irratian

Asier Sarasua 2023/05/14 13:10
Ornitologiaren eta txorizaleon APP batzuen inguruan barriketan Twitch bidez, Sustatun eta Seguru Irratian

Segura Irratia eta Sustatu, Twitchen

Azkenaldian pare bat artikulu idatzi ditut blog honetan txorien inguruan eta txorizaleontzat erabilgarri dauden app batzuen inguruan (Blog honetako Txori kontuak atalean ikusgai gai horretako post guztiak) eta Twitterren ere egin dut txorizaletasunaren proselitismo apur bat, zelan ez ;)

Sustatuk ere jaso ditu nire Sustatuko kontuan aipatutako kontu horietako batzuk eta joan zen eguenean Segura Irratiak eta Sustatuk elkarlanean egiten duten teknologiaren inguruko irratsaiora gonbidatu ninduten.

Hantxe jardun genuen (Twitch bidez, bideoa orain Youtuben ikusgai), txorizaletasunaz eta, gehienbat, txoriburuok gure esku ditugun pare bat APPen inguruan.

  • Txori-behaketak apuntatzeko eta partekatzeko eBird aplikazioa daukagu (euskaraz dago, gainera). Ornitho.eus plataforma ere izan daiteke horretarako beste tresna egoki bat.
  • Txorien kantuak identifikatzen laguntzeko, berriz, Merlin eta BirdNet ditugu (irratian batez ere horien inguruan jardun nuen).
  • Momentu azkar batean, Collins gidaren APPa ere erakutsi nuen. Paperezko gidak ezinbesteko dira edozein txorizalerentzat, bai ala bai, baina gida horien artean onena den Collins gida mugikorrean ere izatea plus bat da beti (ez dago euskaraz eta ordainpekoa da).
  • Amaitzeko, Txoriak.eus webgunea ere aipatzeko aprobetxatu genuen. Tira, guk garatutako tresna bat izanda, zer esango dugu ba! Sarean dagoen baliabide ederra dela ornitologiaren munduan hasten ari diren naturzale euskaldunentzat. Euskal Herriko hegazti arruntenen fitxak aurkituko dituzu bertan, oinarrizko informazioarekin (deskribapen laburra, fenologia, bizitokia...), kantuen audioekin, tarteka bideo batzuekin eta, batez ere, horixe baita webgunearen helburua, txori bakoitzak Euskal Herrian dauzkan izen guztiekin. Zatoz, gonbidatuta zaude Txoriak.eus ezagutzera! ;)

Blog honetan ere egin nahi dut nolabaiteko laburpen edo bilduma bat, txorizaleontzat interesgarri diren tresna, app eta baliabideen inguruan. Ea datozen asteotan tarte bat hartzen dudan, gero eta garestiago daude tarteok eta! ;)

Bitartean, honatx irratian eta Twitch bidez egindako emankizuna (orain Youtuben). Eskerrik asko Sustaturi eta Segura Irratiari parte hartzeko aukera ematearren. Mila esker!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz