Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2026

Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2026

Asier Sarasua 2026/06/07 21:05
Gaur egin dugu 2026ko SACREaren bigarren (eta azken) bisitaldia. Ezustekorik handiena, galeperra aurkitu dugula Santa Kurutzen. Hau poza! ;)
Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2026

Arrano txikia

Aurten ere ekin diogu udaberriroko hegazti-jarraipenari. SEOk antolatzen duen SACRE programaz ari naiz. Eibar inguruan udaberrian kumaldian beha daitezkeen hegaztiak aurkitu eta zenbatzean datza erronka. 

Metodologia, inoiz aipatu bezala, erraza da. Behatzaile bakoitzak aurrez zehaztutako 10*10 km-ko lauki bat aukeratu behar du (nire kasuan Gipuzkoako mugako WN4080 laukia, Eibar-Elgoibar-Etxebarri hartzen dituena) eta 20 behaketa-puntu zehaztu behar dira (irizpide zientifiko eta metodologiko batzuk jarraituz). Ondoren, urtero ibilbide berdina egin behar da, 20 puntu horietan 5 minutu geratuz eta ikusten eta entzuten diren hegazti guztiak zenbatuz (espezieak eta kopuruak). Metodologia eta datu zehatzagoak aurreko urteetak postetan, hemen adibidez, 20182019 eta 2023 urteetako laburpenetan eta 2015-2025 bilakaeraren laburpena aurkeztu nuen sarreran.

Aurtengo ezusteko nabarmenenak, SACRE barruan lehenbizikoz ikusi ditudan 2 espezie: sai zuria eta galeper eurasiarra. Sai zuria urria baina ohikoa da Eibar inguruko zenbait tokitan, besteak beste Markinaldean eta Udalatx aldean; SACRE barruan Etxebarrin ikusi dut aurten lehenengoz. Galeperra, berriz, erabat arraroa da Eibar aldean. Santa Kurutzen ikusi dugu gaur eta poz berezia eman dit, besteak beste, nire ohiko txoritokian ikusi dudalako, Mandiolaballean. 

Guztira, 10 urtean, 73 espezie ezberdin zenbat ditugu SACRE programan. 

SACRE 2026, Eibar, sai arrea

Sai arrea (Gyps fulvus). Eibarren kumatu ez arren, Urkiola aldeko aleak sarri-sarri ikusten dira gure inguruan.


2015 2016 2017 2018 2019 2022 2023 2024* 2025 2026 TOTAL
Koartza hauskara 0 0 0 0 0 1 3 1 1 0 6
Ahate musketaduna 0 0 0 0 0 1 2 0 0 1 4
Basahatea 34 41 74 55 34 49 78 26 58 75 524
Liztorjale eurasiarra 0 0 0 0 0 0 1 0 0 0 1
Miru beltza 0 0 2 0 0 0 2 0 2 3 9
Miru gorria 0 0 0 0 0 0 1 0 0 0 1
Sai zuria 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 1
Sai arrea 8 3 6 10 5 15 4 0 21 14 86
Gabiraia 0 0 1 0 0 0 0 0 0 0 1
Zapelatza 2 3 3 3 5 2 4 1 2 4 29
Arrano txikia 0 0 0 2 0 1 0 0 2 0 5
Belatz gorria 0 0 0 0 0 1 0 0 1 0 2
Zuhaitz-belatza 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0 1
Galeper eurasiarra 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 1
Uroiloa 3 4 3 2 1 1 5 3 1 2 25
Kuliska txikia 0 0 0 0 0 0 1 0 0 0 1
Kaio hankahoria 1 0 6 2 0 1 1 0 1 5 17
Etxe-usoa 26 69 32 45 39 42 26 6 21 68 374
Pagausoa 3 0 0 4 3 2 12 0 5 5 34
Usapal turkiarra 6 10 8 7 7 2 3 0 1 1 45
Kuku eurasiarra 4 2 3 2 3 0 2 0 0 2 18
Sorbeltz arrunta 87 191 105 121 155 89 244 38 182 77 1289
Lepitzulia 0 0 0 0 0 0 0 1 0 0 1
Okil berde iberiarra 3 2 5 4 3 7 3 1 1 5 34
Okil beltza 0 0 0 0 0 0 0 0 1 1 2
Okil handia 1 0 1 0 2 2 0 0 1 1 8
Uhalde-enara 0 31 20 12 28 25 42 4 27 36 225
Haitz-enara 3 0 0 0 0 0 1 0 1 6 11
Enara arrunta 4 5 7 0 9 13 2 5 14 8 67
Enara ipurtzuria 14 19 16 24 15 17 23 10 26 26 190
Uda-txirta 6 5 1 1 0 1 1 0 3 5 23
Buztanikara horia 4 7 6 2 4 17 9 6 7 16 78
Buztanikara zuria 10 7 6 5 4 9 16 6 9 4 76
Ur-zozoa 0 2 0 0 1 0 0 0 0 0 3
Txepetxa 29 38 38 46 39 38 35 16 30 47 356
Tuntun arrunta 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 1
Txantxangorria 18 18 17 30 25 22 19 17 33 28 227
Buztangorri iluna 8 7 5 19 15 12 13 9 12 20 120
Pitxartxar nabarra 0 0 0 0 0 0 1 0 0 0 1
Pitxartxar burubeltza 0 4 5 3 3 0 6 1 5 3 30
Zozoa 45 37 37 49 35 53 68 15 59 38 436
Birigarroa 9 8 13 5 12 19 8 5 12 9 100
Garraztarroa 0 1 1 0 0 0 0 0 0 1 3
Errekatxindorra 0 0 0 0 2 0 2 2 0 1 7
Sasi-txoria 3 0 1 3 3 1 1 1 1 1 15
Txinbo kaskabeltza 0 19 18 6 13 24 30 12 30 50 202
Txio arrunta 0 0 0 1 0 0 0 0 0 1 2
Txio iberiarra 14 16 11 13 15 9 13 1 9 12 113
Erregetxo bekainzuria 3 5 5 5 2 11 7 1 10 8 57
Euli-txori grisa 2 1 1 0 2 1 0 0 3 1 11
Euli-txori beltza 0 2 0 0 0 0 0 0 0 0 2
Buztanluzea 0 3 2 2 0 0 0 0 0 6 13
Kaskabeltz txikia 0 0 0 0 0 2 0 0 0 0 2
Amilotx mottoduna 3 2 0 0 0 0 0 0 0 0 5
Pinu-kaskabeltza 1 1 2 1 1 1 0 1 1 0 9
Amilotx urdina 0 2 0 1 0 1 0 0 5 1 10
Kaskabeltz handia 13 18 17 25 11 13 11 5 12 14 139
Garrapoa 1 0 0 0 1 3 0 0 3 0 8
Gerri-txoria 4 5 3 4 5 4 7 2 7 0 41
Antzandobi arrunta 1 3 0 3 1 1 2 2 0 2 15
Eskinosoa 2 2 0 2 2 0 4 0 1 1 14
Mika 0 0 0 1 2 3 1 1 9 1 18
Belabeltza 31 32 41 26 36 36 27 12 34 22 297
Erroia 0 0 1 0 0 0 0 0 2 4 7
Arabazozo pikarta 0 0 0 0 0 2 0 0 0 0 2
Etxe-txolarrea 29 39 43 29 60 103 110 76 144 146 779
Txonta 36 37 42 39 48 23 43 12 20 40 340
Txirriskila 21 10 8 5 11 17 4 4 2 8 90
Txorrua 0 0 1 3 2 4 12 2 8 0 32
Kardantxiloa 18 25 23 12 22 33 19 4 12 14 182
Txoka 0 3 0 0 1 0 0 0 0 0 4
Gailupa 2 0 3 1 1 1 1 0 2 1 12
Hesi-berdantza 0 0 0 0 0 1 0 0 1 1 3
ALE KOPURUA 512 739 643 635 688 736 930 309 856 849 6897
SP. KOPURUA 40 42 43 44 45 48 48 35 51 53 73

 * 2024an bisitaldi bakarra egin ahal izan nuen.

 

SACRE 2026, Eibar, miru beltza

Miru beltza (Milvus migrans).  

SACRE 2026, Eibar, uroilo arrunta

Uroilo arrunta (Gallinula chloropus). Oso ugaria izan barik, ohiko espeziea da uroilo arrunta Ego, Artibai eta Deba ibaietan. 

SACRE 2026, Eibar, Usapal turkiarra

Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto). Euskal Herrian gero eta hedatuagoa dagoen arren, ez da espezie ugariegia WN4080 laukian eta ezohikoa da Eibarren. 

SACRE 2026, Eibar, sorbeltz arrunta

Sorbeltz arrunta (Apus apus).  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Ederra! Zorionak. Amatiño, 2026/03/10 21:51
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33