Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Ei Txo!

Ei Txo!

Asier Sarasua 2006/02/07 08:51

Joan zan astian Luistxok mezu hau idatzi zeban "Eibartarrak" posta-zerrendara:

"Eibarren eta... norainoko inguruan da ezaguna formula hau? Mutriku-Ondarroan, "txo" esaten da. Eta haren kidekoa izango da txotxo hau..."

Mutikueri deitzeko "txo" edo "txotxó" forma hori asko erabiltzen da gure inguruan. Bizkaieraren eremuan, behintzat, nahikua zabalduta dagola esango neuke, Kostaldian gehixenbat. "Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia"n be holaxen dago, Eneko Barrutiak Bizkaiko herri arrantzale guztietan jasota (Bermiotik Mutrikuraino).

Barrukaldian be, gure inguruan behintzat, erabiltzen da. Eibar-Bergara-Elgeta inguruan, Lea-Artibain, Durangaldian... Leire eta Garikoitzen bittartez jakin izan dot Gernikaldian be indarra daukala, eta Uribekostan be ezaguna dala.

Gure inguruan, "txo" biharrian, "txotxó" erabiltzen da gehixago. Toribiok Etxebarriak be "txotxo" bakarrik dakar beran hiztegixan ("Txo aluori!" esakeria be badakar "imitando a los de Ondarroa").

Badirudi barrurago ez dala heldu, edo indar gitxiagokin, behintzat (Arratiara, Arrasate-Aramaixora...).

Eta Gipuzkoara? Ezin esan. Nik neuk ez dot Zarautz inguruan entzun.

Jatorrixan inguruan, uste dot nunbaitten entzun edo irakorri dotela (edo biharbada asmau eingo neban), zerikusiren bat dakala hitanorako erabiltzen dan "toka" (mutilena) eta "noka" (neskena) berbekin. "To" eta "txo" jatorri berekuak litzakez.

etiketak: Berbarik berba
asier
asier dio:
2006/05/23 14:48

Zarautz inguruko herrixetan galdetu dot, eta hor be erabiltzen dala dirudi. Zarautzen bertan ez larregi, eta Getarixan bez (ezaguna izan arren). Itsasontzixetako mutil gaztieri "txalupa-mutilla"esaten jako Getarixan.

Orixon barriz, "txotxua".

Zestuan be erabiltzen da, baina han, deitzeko bakarrik: "Hi txo!", edo "Hi, txotxo!".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz