Wherecamp deskonferentzia
Luistxo Fernandez
2007/06/08 06:43
Joan den astean, Where 2.0 konferentzia izan nintzen, 5 minutuko hitzaldi bat ematen, eta baita Wherecamp izeneko deskonferentzian. BarCamp erako ebento bat izan zen Wherecamp. Duela bi urte Kalifornian teknofilo eta Interneteko ekintzaileen artean asmatutako formatua: elkar gaitezen asteburu batean, gaupasa barne (zakuak eramaten dira lotarako), kanpamenduan bageunde bezala, gai teknologiko baten inguruko biltzarra egiteko. Unconference edo Deskonferentzia kontzeptua ere lotzen zen Barcamp hauekin: ez dago egitaraurik, ezta hizlari eta entzuleen arteko bereizketarik. Hau da, elkartzen da multzoa, elkarren aurrean aurkeztu, paper zuria jarri paretean hutsune batzuekin, eta benga, bete dezagun hori. Egoitza babesle batek jartzen du, eta jana, kamisetak, halakoxeak, 300 edo 400 dolar soltatzen dituzten babesle desberdinen artean betetzen dira (han ez da falta enpresarik Interneteko alorrean holakoak erraz babestuko dituenik).
Halako gauza bat izan zen Wherecamp, eta benetan gustukoa izan nuen. Tokia, Yahoo enpresaren egoitza. Tranbia hartuta iritsi ginen gure hoteletik, larunbat goizean, enpresa teknologikoen hiper-eraikinez inguratutako kale huts-hutsak igaroz. Lehen ekintza, denak jarri biribilean, nork bere burua aurkeztu, eta benga, osa dezagun programa. Lehen egunekoak hutsuneak bete ziren horrela, eta saio nagusiez gain (ordubetekoak, bakoitza gela batean), tximista-hitzaldiak ere izan ziren: denak gela handienean elkarturik, eta hiztun bakoitzak 5 minutuko tartearekin.
Aurkezpenak denetarikoak dira. Batzuek beren presentazio komertziala daramate, powerpointa serio egina, eta horixe ematen dute (Geotude proiektua ezagutu genuen horrela). Beste batzuek, Yahooko jendeak adibidez, han garatzen ari diren ideiak azaldu zizkiguten (FireEagle, ZoneTags). Beste batzuek, aurkezpenik gabe, denon arteko eztabaida irekia proposatzen zuten: nola egin dezakegu janari ekoizle lokal eta tradizionalek gure merkatu eta saskietara irismen zuzenagoa izateko. Beste batzuk, ekintza informatiko zuzenera dedikatu ziren: OpenStreetMap-erako marraztu hango mapa; Googleren StreetView aplikazioari tripak atera. Eta demostrazio bitxiak egitera dedikatze dira beste batzuk: mapa fisiko bat eraiki, 3. munduko zenbait komunitatetan baliagarria dela erakusteko, LIDAR laser arakatzaile bat martxan, irratiafizionatuen sarera konexioa GPSko datuak banatuz...
Hitzaldiak malguak dira, eskua altxatzen dugu, parte hartu, arbelean gauzak idatzi, hizlariaren ordenagailua hartu eta beste gauza bat erakusten duzu... Tagzaniaren lehiakide Platial-eko Jason Wilsonek mapa sozialetako desanbiguazio arazoez eman zuen hitzaldia, eta nik neuk, geure ordenagailua proiektorera konektatuz, lagundu nion hark aipatzen zituen adibideak sarean bilatuz eta pareta horrekin ilustratuz. Halako batean, Yahooko ingeniari batek esan zuen, guk halako zera dugu... Hurbildu zen geure ordenagailura, eta Firefox euskarazkoan erakutsi zuen Tagmaps, bere proiektu propioa Yahooren barruan.
Iluntzean, babesle batek afaria eta musika jarri zigun, eta gehienok etxera edo hotelera erretiratu ginen arren, beste batzuk han geratu ziren zakuekin lotan.
Bigarren egunerako, neu ere animatu nintzen tximista bezain azkar egiten, eta errepasotxo bat egin nuen aurkezpen barregarri batean, Wherecamp horretan ikusitako aplikazioak erakutsiz, aplikazio horietan toki huraxe bera nola ikusten zen komentatuz: mapa historiko sorta bat, une jakin batean, toki huraxe bera nola agertarazten zuten ikusteko. Hemen nago hizlari, eta hemen, Flickr-eko sorta honetan aurkezpena bera (funtsean pantallazo sorta bat izan zen, ingelesez ere azaldu dut apur bat). Ez nuen Tagzaniaren irudi zuzenik atera, baina nire mashup edo nahasketa propio hau erakutsi nuen mapa historiko horien artean.

Zera ikusten da hor: Tagzaniara joan nintzela Yahoo Campusaren kokapenera, Hemen fitxaren aukeretan, bertan nintzela adierazi nuen, eta aldi berean mezu bat zuzendu Twitterrera, eta mezu horretan kode puska bat doa, L: delako hori, zeinak ahalbidetu zuen mezu hau Twittervision-en agertzea. 3-in-1.
Oso kontzeptu amerikanoa da, nire iritziz, kanpamendu-deskonferentzia. Talde-terapiaren ukitu hori du... denak korroan, eta bat erdira irten, nik honetaz nahi nuke, eta ingurukoek, benga, bale, nik entzungo dizut ze interesgarria da. Euskaldunen artean funtzionatuko luke? Inoiz inor saiatzen den arte, ez dugu jakingo.

Erantzunik ez
Hitzaldi bat Silicon Valleyn
Luistxo Fernandez
2007/05/29 21:03
atzo erantzukizun dexenteko hitzaldia izan nuen, 200 bat lagunen aurrean, ingelesez 5 minutuko hitzaldia eman nuen Tagzaniari buruz. Silicon Valleyn, Where 2.0 konferentziaren barruan. Formatua zorrotza zen, oso. 20 irudi powerpoint batean, eta automatikoki 15 segunduero doaz: ez dago kontrolik, etenik, okerrentzako aukerarik. 5 minutuan amaitu da kontua.
Ondo irten zen, 17 hizlariren artean, barre egin zuten, eta jende interesgarria ezagutzeko aukera eman dit.

Eskerrak eman behar dizkiot Wendyri, Donostiako blogista kaliforniar jatorrena. Ingeles irakaslea da, eta etxetik gertu bizi da, eta hortaz, nire aurkezpena prestatzeko eskatu nionean oso ondo egin zuen bere lan profesionala, goiz bat neurekin bulegoan, eta biribiltzeko, lagun batzuk ekarri gure etxera, eta gure egongelan bertan, pase bat azken txisteak fintzeko. Goiko argazkia horkoa da. Beste hauetan, hizketan ari nintzen bitartean atzo San Jose hiriko hotel bateko aretoan... Ez dakit bideoan grabatu zuten, baina etxeko entseguetako bat filmatu genuen, igoal igoko dut. Aurkezpena berba barik zaila da ulertzen, baina hemen duzue, dena den.
Bestalde, aukera berriak iragarri ditugu Tagzanian. Komentarioak utzi daitezke lekuetan, edo HEMEN NAGO esan, aukera berri batekin.
Gaur eta bihar biltzar horretan jarraitzen dut, inguruotan. Ostegunean Googleren Garatzaileen egunean egongo naiz hemen inguruan, eta asteburuan Wherecamp ekimenean izango naiz, Yahooren egoitzan, Santa Claran. Lagun batekin nago, Gari Araolaza, eta espero dugu Tagzaniako lan eta aukeretarako ona izango dela hona etorri izana.

Zu izango zinela uste nuen
Luistxo Fernandez
2007/05/26 07:02
Internetetik ezagututako lagun batek, Paulo Berriozabalek, meme bat bidali dit Tokyotik. Ireki ezazu irakurtzen ari zaren liburua, 179. orrira joan, eta 2. paragrafoa kopiatu. Bi libururekin nabil, eta erdarazkoaz idatzi dut Mapamovilean. Euskarazko beste batekin ere badihardut. Memeak eskatutakoa, hauxe da bertantxe:
-- Sekula ez nuen pentsatu ni izango nintzenik! --esan zion, buruari eraginez--. Zu izango zinela uste nuen
Behin utzi nuen aitortza lotsagarri bat Eibartarrak zerrendan, ez dudala euskarazko eleberririk irakurtzen. Egia da. Eta orain nabilena ba... Harry Potter eta Fenixaren ordena, egilea J.K. Rowling. Euskal literatura ez, behintzat, eleberria euskaraz dudan arren (Iñaki Mendiguren itzultzaile bikaina da, duda barik). Semearekin hasi nintzen gauetan, oheratu aurretik, liburua irakurtzen. Harry Potterren sortako hirugarrenarekin egin genuen, filma ikusi ondoren, eta jakinaren gainean genbiltzala arraro suertatzen zen. Liburukote berri hau, euskaraz itzuli den azkena, ez dute oraindik film egin, eta hortaz, badu beste zirrara bat... 800 orri pasa dira, eta duela zazpi bat hilabete edo hasi ginen. Gauean etzaten naiz ohean, eta irakurtzen dut harentzat. Bederatzi urte du mutikoak eta bere kasa ere irakur zezakeen, baina Lili alaba ere engantxatua dago (baita neu ere!) guztiz bere hiru urte t'erdiekin, eta hortaz, martxa honetan jarraituko dut. Potter amaitu arte (erdaraz badago 6.a kalean, ez euskaraz oraindik nik dakidala, eta ingelesez 7.a eta azkena uztailean irtengo omen da) badugu urte pare baterako, akaso. Agian hau ez da literatura, frankizia komertziala baizik, baina entretenigarria da.
Meme hau KLK-ko izarrari bidaltzen diot, Markos Zapiaini. Ez dakit meme bat zer den enteratu den azkenean, ze duela gutxi Eibartarrak zerrendan galdetu zuen, eta despistatua zirudien. Gainera, zorretan ditu beste batzuek bidalitako memeak. Bai, Markos, euskaraz meme bat erantzungo zuen hurrengoa zu izango zinela uste nuen, baina neuri tokatu zait, berriz zuregana zuzendu aurretik. Kalaka gutxiago eta kitatu zure zorrak.

Lehen munduko hizkuntza paisaia
Luistxo Fernandez
2007/05/22 06:51
Denda solidarioa ireki du gure kalean Remar elkarteak.

Bai, hirugarren munduan on asko egingo dute, baina Donostiako Antigua auzoko hizkuntza paisaia txukuntzen asko ez dute laguntzen.
Geure argazki bilduman, bat, bi, hiru.
Entzuna dut badirela hortik lurralde batzuk, Quebec, Katalunia, non gauza hauek araututa omen dauden... Baina hemen ez, hemen munduko autogobernu zabalena eta demokrazia eredu esportagarriena bizi dugu euskaldunok.

Nestoria, etxe bilatzaile bat
Luistxo Fernandez
2007/05/15 15:23
Atzo argia ikusi zuen proiektu batean egon naiz lanean azken asteotan, Nestoria. Javier Etxebeste nafarraren enpresa berriaren etxe-bilatzailea da Nestoria, eta Ingalaterran hasi ziren iaz. CodeSyntax-ek haien azpiegituran lagundu zuen iaz, eta aurten ere bai, bereziki, Europa kontinentalera egin duten saltoan, Espainiatik hasita.
Lokalizazioa, helbideen geokokatzea, promozio apur bat... Holakoetan ibili naiz eta nabil Nestoriarekin. Mapamovil blogean bezalatsu, Nestorian ere, tira, espainol samar bihurtzen da bat. Hemen gabiltzan espainolak hau ta hau gara... Horrelaxe nabil idazten hortik, blog berri batean ere bai, bilatzailea aurkezten saiatzen naizen bitartean. Produktu horren merkatua espainola da, eta bezero batentzat ari gara lanean, gainera, Lokku Ltd. deritzon enpresarentzat (hori da Etxebesteren enpresak Londresen duen izena).
Horrez gain, Nestoriaren webgune berriak badu gauza interesgarririk. Horra pantaila irudi bat, Bartzelonako auzo batekoa:

Tagzanian jendeak gehitutako puntuak, hortxe, etxeekin nahastuta. Ingalaterran ere eduki lokalaren kapa dexente dituzte, Espainian baino gehiago, eta datubase publikoetakoak dira asko (zergak, osasun zerbitzuak...). Espainiako Estatuan informazio hori ez dago oso egituratua, eta, aldiz, merkatuarekin eta Interneteko komunitatearekin lotzeko, hiru zerbitzutako edukia sartzea erabaki genuen, Tagzaniako interesgune horiek, Panoramioko argazkiak, eta Fon sareko wifi puntuak.

Ordenagailu tribalago bat
Luistxo Fernandez
2007/05/13 08:29
Iaz Linuxera pasatzen saiatu nintzen, baina ezin izan nuen. Erosi genuen Macbook berrian (han Ubuntu instalatzeko esperantzarekin) wifia ez zebilen ondo, eta itzuli egin behar izan genuen (erdaraz kontatu izan dut). Aurten, Teketenek makina polita erosi zuela ikusita, modelo berdina eskatu genuen etxetik eta ekarri genuen, Sony Vaio hori. Windows XP-rekin ibili dugu, oso pozik, baina hemendik aurrera, oraindik pozago, Ubuntu Feisty sistema eragile euskaldun, polit eta librearekin (XP ezabatu gabe) ibiliko gara.
Mila esker Txus Sanchez nire lankideari emandako laguntzagatik.

Eibar.org errentagarria da!
Luistxo Fernandez
2007/05/07 11:47
Txeke bat jaso dut Googletik Eibar.org elkartearentzat! Ingelesen Hilerriaren ingelesezko atalean eta blog komunitate honetako beste pare bat blogetan agertzen den publizitateak (baita bilaketa zerbitzukoak) eman du, azkenean, diru apur bat. Ehun dolarreko marka gainditu dugu, eta txekea bidali digu Googlek.

Uste dut 2004ko abendutik izan dugula martxan publizitatearen kontu hau, Google Adsense sistemaren bitartez. Kostatu zaio, bai, dirua ematea. Webgune honetako bilaketa zerbitzua gutxi erabiltzen da, eta gainerakoan, hemengo blog elebidunetako erdarazko edukietan azaltzen dira iragarkiak bakarrik, ez euskarazko edukien ondoan...
2004an Google bidez euskarazko iragarkiak agertzeko aukerak oso murritzak ziren, eta beharbada gaur, euskarazko edukien ondoan ere jarriko bagenu publizitatea, hurrengo txekea lehenago jasoko genuke. Auskalo. Hitz gakoen araberako euskarazko Interneteko publizitatea (sareko benetako publizitate eredua gaur egunean), oraindik benetan testeatu gabe jarraitzen duela uste dut.

Nunca mais 'Nunca mais'
Luistxo Fernandez
2007/04/24 16:57
Igandean 900 metroko altuera igo, eta Larraitzetik Txindokira iritsi nintzen pare bat ordutan. Ez du meritu berezirik izango, ze gailurra eta bidea jendez gainezka zegoen, baina neu bezalako ezkirol deklaratu batentzat bada nolabaiteko marka.

Aitatasunaren gauzak. Semea Antiguako Jakintza ikastolako aisialdi talde batekin eta guraso elkartearekin ibilaldietara irteten da zenbait igandetan, eta bi aukera geratzen zaizkizu, edo beste guraso batzuekin joaten uzten diozu edo zeuk eramaten duzu... Mutilak animo handirik ez du behar mendira lagunartean igotzeko, ziztu batean abiatzen da aurrean zer duen inporta ez zaiola, eta bakarrik ere joango zen, baina zer pentsatu behar du aita gaixoaz etxean geratzen banaiz... Ai ene, zeresango ditxosoaren mendean ere jausi gara, eta mendizale bihurtu, disimuloagatik edo!
Kirol dendan ere erosi nituen, neurri aldakorreko mendi makila moderno horietakoak... Denak horiekin dabiltza eta! Baina, ez naiz moldatzen. Astesantuan, egurrezko makulu handi bat aurkitu nuen, Done Jakue bidean erabiltzen diren horietakoa, eta harekin hobeto nabil. Beste gailu batzuekin ere hornitu dut nire burua. Bereziki, GPS-arekin. Bueno, honek ez du lotura zuzenik ibilaldiokin, ze beti taldean goaz, jende mordoa, eta bidearen jakitun diren gidariekin: ez dago galtzeko arriskurik. Baina, tira, lanean Tagzania egiten ere badihardugu, mapak, bideak eta geografia pertsonala lotu guran Interneten, eta horrekin ere trebatu beharra dago. Horra bigarren aitzakia bat alpinista bihurtzeko.

Mendiaren gailurrera iritsitakoan esan nion lagun bati. Ateraiguk argazkia, bazeukat-eta izenburua: Nunca Mais. Baina ez dakit, honezkero, lartxo esatea ez ote den. Nekezago dut orain esatea, "iturri honetatik ez dut edango"... Adinak ere ekarriko du, beharbada, esaldi eta baieztapen absolutuetan konfiantza gutxiago izatea. Era horretako beste bat, Lauaxetaren hura. Dana emon biar yako matte dan azkatasunari. Ez dakit bada, maite den askatasunari dena eman behar ote zaion... Dena, dena... asko da hori. Betiko esatea bezainbeste.
Txindokiko, beheranzkoan, ño, kostatu zitzaidan... ai nire belaun gaixoak! Zer ez du egingo aita batek seme-alabengatik!

IEB: Tagzaniaren kokalekua eta jokalekua
Luistxo Fernandez
2007/04/23 16:44
Informatikari Euskaldunen Biltzarrean izango den beste lankide bat, Josu Azpillaga azpeitiarra. Bere hitzaldia izango da Tagzania eta Blogak.com: bi adibide praktiko.
Josuk prestatu duen testuan, Tagzaniari begira hausnarketarako nabarmendu dituen hiru puntuekin geratzen naiz:

Golera bidean egin zituzten korrikaldiak, beren kokapen zehatzetan, Nou Camp eta Azteca estadioetan, satelitez ikusiak. Lehen ikusmiran, bidearen gaineko kalkuluak zoom gertuegikoa eskaintzen du, baina zoom kanpora egin koxka batean, eta zelaia azalduko da. Mapen azpiko KML lotura erabili Google Earth-en ikusteko.

- Esperientzia: nazioarteko trafiko benetakoa zer den, marketing birala, enpresa amerikarrekin lehia, AdSense publizitatearen gaineko ezagutza, Googleplex edo Kaliforniako konferentziak ezagutzea... Balio paregabea du horrek gure jardunarentzat.
- Euskal Herritik ze proiektu irten da sarera, mundu mailara? Tagzania. 20. mendean Hispavista irten zen, eta itzali zen. 21. mendean, Tagzania, eta ikusiko dugu noraino doan.
- Epe ertain-luzerako karrera bat da: mugikorra, autoa, geokokaturiko informazio lokalaren garrantzia hazkorra. Merkatu hori goraka doa, eta hor tokia aurkitzea da koxka.
- Sarea, lokalera dator, gure auzunera, zure mugikorraren kokapen zehatzera... ze zerbitzuk, enpresak, hornitzailek eta kanalek menderatuko dute ingurune hori? Googlek, Nokiak, Teleatlasek? Horiek bakarrik, guk, hemen, bertako enpresa eta herritarrek parterik hartu gabe zer horretan? "Kokatzen" hasi behar dugu denok, zentzu alegorikoan eta literalean, eta gu hasi gara kokatzen, Tagzaniarekin.

Golera bidean egin zituzten korrikaldiak, beren kokapen zehatzetan, Nou Camp eta Azteca estadioetan, satelitez ikusiak. Lehen ikusmiran, bidearen gaineko kalkuluak zoom gertuegikoa eskaintzen du, baina zoom kanpora egin koxka batean, eta zelaia azalduko da. Mapen azpiko KML lotura erabili Google Earth-en ikusteko.
IEB, MVC eta web garapenaren historia
Luistxo Fernandez
2007/04/21 07:53
Maiatzaren 10ean Informatikari Euskaldunen Biltzarra izango da Donostiako Miramongo parkean. CodeSyntax-eko zenbait lankide izango dira hizlari. Eneko Astigarragak eta Garikoitz Araolazak blog bana dute, eta aurreratuko dute berea nahi badute. Baina Josu Azpillagak eta Jatsu Argaratek ez dute blogik, eta beren aurkezpenen laburpena ikusi dudanez, pentsatu dut ona izango dela aurrerapen txikitxo bat hemendik egitea, IEBerako motorrak berotzen joateko. Gaur Jatsurekin, gero Josurekin.
AJAX, Ruby on Rails eta MVC paradigma izango da Jatsu Argarateren gaia. Niretzat txinera da hori, baina prestatu duen testuan, web garapenaren historiaren laburpen bat egiten du lau lerrotan, eta horixe bederen, denontzat interesgarri:

- Hasiera batean, Interneteko edukia estatikoa zen, HTML estatikoa deritzoguna eta honek gauzak asko errepikatzearen problema zeukan.
- Orduan cgi scriptak sortu ziren, eta horrek askatasun gehitxoago eman zuen eta HTML-a behin idatzita, beste orri askotatik deitu zitekeen. Mantenimendua erraztu zen, baina oraindik datu asko errepikatzen ziren.
- Zerbitzariari datubase bat gehitu zitzaion, script hauekin lotuta, datuak eskuratu eta orria eskatzen zenean sortzen berau, eta bazirudien honekin konpondu zela mantenimendu arazoa, eta programatzaileak X orri idatzi beharrean bakarra idazten zuen. Baina sistemak konplexuagoak bihurtu ziren heinean, zerbitzariko programazioa gero eta astunagoa egiten hasi zen.
Orduan metodoak errepikatuko gabe gauzak modu ordenatuago batean egitearen beharra sortu zen. - Honekin batera MVC paradigma etorri zen. MVC (Model View Controller) siglak, izenak dioen moduan, hiru zatitan banatzen du Web garapena, Modeloa, Bista eta Kontroladorea.