Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Eibar.org errentagarria da!

Eibar.org errentagarria da!

Luistxo Fernandez 2007/05/07 11:47
Txeke bat jaso dut Googletik Eibar.org elkartearentzat! Ingelesen Hilerriaren ingelesezko atalean eta blog komunitate honetako beste pare bat blogetan agertzen den publizitateak (baita bilaketa zerbitzukoak) eman du, azkenean, diru apur bat. Ehun dolarreko marka gainditu dugu, eta txekea bidali digu Googlek.



Uste dut 2004ko abendutik izan dugula martxan publizitatearen kontu hau, Google Adsense sistemaren bitartez. Kostatu zaio, bai, dirua ematea. Webgune honetako bilaketa zerbitzua gutxi erabiltzen da, eta gainerakoan, hemengo blog elebidunetako erdarazko edukietan azaltzen dira iragarkiak bakarrik, ez euskarazko edukien ondoan...

2004an Google bidez euskarazko iragarkiak agertzeko aukerak oso murritzak ziren, eta beharbada gaur, euskarazko edukien ondoan ere jarriko bagenu publizitatea, hurrengo txekea lehenago jasoko genuke. Auskalo. Hitz gakoen araberako euskarazko Interneteko publizitatea (sareko benetako publizitate eredua gaur egunean), oraindik benetan testeatu gabe jarraitzen duela uste dut.
etiketak: publizitatea, eibarorg
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004