Wherecamp deskonferentzia
Luistxo Fernandez
2007/06/08 06:43
Joan den astean, Where 2.0 konferentzia izan nintzen, 5 minutuko hitzaldi bat ematen, eta baita Wherecamp izeneko deskonferentzian. BarCamp erako ebento bat izan zen Wherecamp. Duela bi urte Kalifornian teknofilo eta Interneteko ekintzaileen artean asmatutako formatua: elkar gaitezen asteburu batean, gaupasa barne (zakuak eramaten dira lotarako), kanpamenduan bageunde bezala, gai teknologiko baten inguruko biltzarra egiteko. Unconference edo Deskonferentzia kontzeptua ere lotzen zen Barcamp hauekin: ez dago egitaraurik, ezta hizlari eta entzuleen arteko bereizketarik. Hau da, elkartzen da multzoa, elkarren aurrean aurkeztu, paper zuria jarri paretean hutsune batzuekin, eta benga, bete dezagun hori. Egoitza babesle batek jartzen du, eta jana, kamisetak, halakoxeak, 300 edo 400 dolar soltatzen dituzten babesle desberdinen artean betetzen dira (han ez da falta enpresarik Interneteko alorrean holakoak erraz babestuko dituenik).
Halako gauza bat izan zen Wherecamp, eta benetan gustukoa izan nuen. Tokia, Yahoo enpresaren egoitza. Tranbia hartuta iritsi ginen gure hoteletik, larunbat goizean, enpresa teknologikoen hiper-eraikinez inguratutako kale huts-hutsak igaroz. Lehen ekintza, denak jarri biribilean, nork bere burua aurkeztu, eta benga, osa dezagun programa. Lehen egunekoak hutsuneak bete ziren horrela, eta saio nagusiez gain (ordubetekoak, bakoitza gela batean), tximista-hitzaldiak ere izan ziren: denak gela handienean elkarturik, eta hiztun bakoitzak 5 minutuko tartearekin.
Aurkezpenak denetarikoak dira. Batzuek beren presentazio komertziala daramate, powerpointa serio egina, eta horixe ematen dute (Geotude proiektua ezagutu genuen horrela). Beste batzuek, Yahooko jendeak adibidez, han garatzen ari diren ideiak azaldu zizkiguten (FireEagle, ZoneTags). Beste batzuek, aurkezpenik gabe, denon arteko eztabaida irekia proposatzen zuten: nola egin dezakegu janari ekoizle lokal eta tradizionalek gure merkatu eta saskietara irismen zuzenagoa izateko. Beste batzuk, ekintza informatiko zuzenera dedikatu ziren: OpenStreetMap-erako marraztu hango mapa; Googleren StreetView aplikazioari tripak atera. Eta demostrazio bitxiak egitera dedikatze dira beste batzuk: mapa fisiko bat eraiki, 3. munduko zenbait komunitatetan baliagarria dela erakusteko, LIDAR laser arakatzaile bat martxan, irratiafizionatuen sarera konexioa GPSko datuak banatuz...
Hitzaldiak malguak dira, eskua altxatzen dugu, parte hartu, arbelean gauzak idatzi, hizlariaren ordenagailua hartu eta beste gauza bat erakusten duzu... Tagzaniaren lehiakide Platial-eko Jason Wilsonek mapa sozialetako desanbiguazio arazoez eman zuen hitzaldia, eta nik neuk, geure ordenagailua proiektorera konektatuz, lagundu nion hark aipatzen zituen adibideak sarean bilatuz eta pareta horrekin ilustratuz. Halako batean, Yahooko ingeniari batek esan zuen, guk halako zera dugu... Hurbildu zen geure ordenagailura, eta Firefox euskarazkoan erakutsi zuen Tagmaps, bere proiektu propioa Yahooren barruan.
Iluntzean, babesle batek afaria eta musika jarri zigun, eta gehienok etxera edo hotelera erretiratu ginen arren, beste batzuk han geratu ziren zakuekin lotan.
Bigarren egunerako, neu ere animatu nintzen tximista bezain azkar egiten, eta errepasotxo bat egin nuen aurkezpen barregarri batean, Wherecamp horretan ikusitako aplikazioak erakutsiz, aplikazio horietan toki huraxe bera nola ikusten zen komentatuz: mapa historiko sorta bat, une jakin batean, toki huraxe bera nola agertarazten zuten ikusteko. Hemen nago hizlari, eta hemen, Flickr-eko sorta honetan aurkezpena bera (funtsean pantallazo sorta bat izan zen, ingelesez ere azaldu dut apur bat). Ez nuen Tagzaniaren irudi zuzenik atera, baina nire mashup edo nahasketa propio hau erakutsi nuen mapa historiko horien artean.
Zera ikusten da hor: Tagzaniara joan nintzela Yahoo Campusaren kokapenera, Hemen fitxaren aukeretan, bertan nintzela adierazi nuen, eta aldi berean mezu bat zuzendu Twitterrera, eta mezu horretan kode puska bat doa, L: delako hori, zeinak ahalbidetu zuen mezu hau Twittervision-en agertzea. 3-in-1.
Oso kontzeptu amerikanoa da, nire iritziz, kanpamendu-deskonferentzia. Talde-terapiaren ukitu hori du... denak korroan, eta bat erdira irten, nik honetaz nahi nuke, eta ingurukoek, benga, bale, nik entzungo dizut ze interesgarria da. Euskaldunen artean funtzionatuko luke? Inoiz inor saiatzen den arte, ez dugu jakingo.