Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Nestoria, etxe bilatzaile bat

Nestoria, etxe bilatzaile bat

Luistxo Fernandez 2007/05/15 15:23
Atzo argia ikusi zuen proiektu batean egon naiz lanean azken asteotan, Nestoria. Javier Etxebeste nafarraren enpresa berriaren etxe-bilatzailea da Nestoria, eta Ingalaterran hasi ziren iaz. CodeSyntax-ek haien azpiegituran lagundu zuen iaz, eta aurten ere bai, bereziki, Europa kontinentalera egin duten saltoan, Espainiatik hasita.

Lokalizazioa, helbideen geokokatzea, promozio apur bat... Holakoetan ibili naiz eta nabil Nestoriarekin. Mapamovil blogean bezalatsu, Nestorian ere, tira, espainol samar bihurtzen da bat. Hemen gabiltzan espainolak hau ta hau gara... Horrelaxe nabil idazten hortik, blog berri batean ere bai, bilatzailea aurkezten saiatzen naizen bitartean. Produktu horren merkatua espainola da, eta bezero batentzat ari gara lanean, gainera, Lokku Ltd. deritzon enpresarentzat (hori da Etxebesteren enpresak Londresen duen izena).

Horrez gain, Nestoriaren webgune berriak badu gauza interesgarririk. Horra pantaila irudi bat, Bartzelonako auzo batekoa:



Tagzanian jendeak gehitutako puntuak, hortxe, etxeekin nahastuta. Ingalaterran ere eduki lokalaren kapa dexente dituzte, Espainian baino gehiago, eta datubase publikoetakoak dira asko (zergak, osasun zerbitzuak...). Espainiako Estatuan informazio hori ez dago oso egituratua, eta, aldiz, merkatuarekin eta Interneteko komunitatearekin lotzeko, hiru zerbitzutako edukia sartzea erabaki genuen, Tagzaniako interesgune horiek, Panoramioko argazkiak, eta Fon sareko wifi puntuak.
etiketak: tagzania, nestoria
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004