Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Hitzaldi bat Silicon Valleyn

Hitzaldi bat Silicon Valleyn

Luistxo Fernandez 2007/05/29 21:03
atzo erantzukizun dexenteko hitzaldia izan nuen, 200 bat lagunen aurrean, ingelesez 5 minutuko hitzaldia eman nuen Tagzaniari buruz. Silicon Valleyn, Where 2.0 konferentziaren barruan. Formatua zorrotza zen, oso. 20 irudi powerpoint batean, eta automatikoki 15 segunduero doaz: ez dago kontrolik, etenik, okerrentzako aukerarik. 5 minutuan amaitu da kontua.

Ondo irten zen, 17 hizlariren artean, barre egin zuten, eta jende interesgarria ezagutzeko aukera eman dit.



Eskerrak eman behar dizkiot Wendyri, Donostiako blogista kaliforniar jatorrena. Ingeles irakaslea da, eta etxetik gertu bizi da, eta hortaz, nire aurkezpena prestatzeko eskatu nionean oso ondo egin zuen bere lan profesionala, goiz bat neurekin bulegoan, eta biribiltzeko, lagun batzuk ekarri gure etxera, eta gure egongelan bertan, pase bat azken txisteak fintzeko. Goiko argazkia horkoa da. Beste hauetan, hizketan ari nintzen bitartean atzo San Jose hiriko hotel bateko aretoan... Ez dakit bideoan grabatu zuten, baina etxeko entseguetako bat filmatu genuen, igoal igoko dut. Aurkezpena berba barik zaila da ulertzen, baina hemen duzue, dena den.


Bestalde, aukera berriak iragarri ditugu Tagzanian. Komentarioak utzi daitezke lekuetan, edo HEMEN NAGO esan, aukera berri batekin.

Gaur eta bihar biltzar horretan jarraitzen dut, inguruotan. Ostegunean Googleren Garatzaileen egunean egongo naiz hemen inguruan, eta asteburuan Wherecamp ekimenean izango naiz, Yahooren egoitzan, Santa Claran. Lagun batekin nago, Gari Araolaza, eta espero dugu Tagzaniako lan eta aukeretarako ona izango dela hona etorri izana.
etiketak: tagzania
Josu
Josu dio:
2007/05/29 23:32

"Beloved information minister of Tagzania" hori da hori kargua! ;)
Segi horrela.

Jozulin
Jozulin dio:
2007/05/30 21:28

"virginal state"  Holangorik! kar, kar, kar...

lekesan
lekesan dio:
2007/05/31 04:39

Jode hi, Internazionala ez bakarrik....unibertsala zara ba!!! Txo, hori da hori Inportantea izatea!! Zorionak!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004