Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Zu izango zinela uste nuen

Zu izango zinela uste nuen

Luistxo Fernandez 2007/05/26 07:02
Internetetik ezagututako lagun batek, Paulo Berriozabalek, meme bat bidali dit Tokyotik. Ireki ezazu irakurtzen ari zaren liburua, 179. orrira joan, eta 2. paragrafoa kopiatu. Bi libururekin nabil, eta erdarazkoaz idatzi dut Mapamovilean. Euskarazko beste batekin ere badihardut. Memeak eskatutakoa, hauxe da bertantxe:

-- Sekula ez nuen pentsatu ni izango nintzenik! --esan zion, buruari eraginez--. Zu izango zinela uste nuen

Behin utzi nuen aitortza lotsagarri bat Eibartarrak zerrendan, ez dudala euskarazko eleberririk irakurtzen. Egia da. Eta orain nabilena ba... Harry Potter eta Fenixaren ordena, egilea J.K. Rowling. Euskal literatura ez, behintzat, eleberria euskaraz dudan arren (Iñaki Mendiguren itzultzaile bikaina da, duda barik). Semearekin hasi nintzen gauetan, oheratu aurretik, liburua irakurtzen. Harry Potterren sortako hirugarrenarekin egin genuen, filma ikusi ondoren, eta jakinaren gainean genbiltzala arraro suertatzen zen. Liburukote berri hau, euskaraz itzuli den azkena, ez dute oraindik film egin, eta hortaz, badu beste zirrara bat... 800 orri pasa dira, eta duela zazpi bat hilabete edo hasi ginen. Gauean etzaten naiz ohean, eta irakurtzen dut harentzat. Bederatzi urte du mutikoak eta bere kasa ere irakur zezakeen, baina Lili alaba ere engantxatua dago (baita neu ere!) guztiz bere hiru urte t'erdiekin, eta hortaz, martxa honetan jarraituko dut. Potter amaitu arte (erdaraz badago 6.a kalean, ez euskaraz oraindik nik dakidala, eta ingelesez 7.a eta azkena uztailean irtengo omen da) badugu urte pare baterako, akaso. Agian hau ez da literatura, frankizia komertziala baizik, baina entretenigarria da.

Meme hau KLK-ko izarrari bidaltzen diot, Markos Zapiaini. Ez dakit meme bat zer den enteratu den azkenean, ze duela gutxi Eibartarrak zerrendan galdetu zuen, eta despistatua zirudien. Gainera, zorretan ditu beste batzuek bidalitako memeak. Bai, Markos, euskaraz meme bat erantzungo zuen hurrengoa zu izango zinela uste nuen, baina neuri tokatu zait, berriz zuregana zuzendu aurretik. Kalaka gutxiago eta kitatu zure zorrak.
etiketak: meme, literatura
Lekesan
Lekesan dio:
2007/05/26 09:25

Hori dut ba....sekretoak ateratzen!! Aizu, badakit ze esaten duzun Harry Poterren sagari buruz....baina behin baino gehiagotan irakurri ditut horren sagaren liburuak eta zer nahi duzu ezatea....engantzatxen dutela!!!
Hi txo....ez dakit zenbat bizitzak dituzun...baino bi blogakin, lanakin, familixakin eta hire argazkirako afizinoakin...zera, ez dakitela nola moldatzen zaren!!! Hik bai Hik makina!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004