Hitzaldi bat Silicon Valleyn
Ondo irten zen, 17 hizlariren artean, barre egin zuten, eta jende interesgarria ezagutzeko aukera eman dit.
Eskerrak eman behar dizkiot Wendyri, Donostiako blogista kaliforniar jatorrena. Ingeles irakaslea da, eta etxetik gertu bizi da, eta hortaz, nire aurkezpena prestatzeko eskatu nionean oso ondo egin zuen bere lan profesionala, goiz bat neurekin bulegoan, eta biribiltzeko, lagun batzuk ekarri gure etxera, eta gure egongelan bertan, pase bat azken txisteak fintzeko. Goiko argazkia horkoa da. Beste hauetan, hizketan ari nintzen bitartean atzo San Jose hiriko hotel bateko aretoan... Ez dakit bideoan grabatu zuten, baina etxeko entseguetako bat filmatu genuen, igoal igoko dut. Aurkezpena berba barik zaila da ulertzen, baina hemen duzue, dena den.
Bestalde, aukera berriak iragarri ditugu Tagzanian. Komentarioak utzi daitezke lekuetan, edo HEMEN NAGO esan, aukera berri batekin.
Gaur eta bihar biltzar horretan jarraitzen dut, inguruotan. Ostegunean Googleren Garatzaileen egunean egongo naiz hemen inguruan, eta asteburuan Wherecamp ekimenean izango naiz, Yahooren egoitzan, Santa Claran. Lagun batekin nago, Gari Araolaza, eta espero dugu Tagzaniako lan eta aukeretarako ona izango dela hona etorri izana.
"Beloved information minister of Tagzania" hori da hori kargua! ;)
Segi horrela.