Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / IEB, MVC eta web garapenaren historia

IEB, MVC eta web garapenaren historia

Luistxo Fernandez 2007/04/21 07:53
Maiatzaren 10ean Informatikari Euskaldunen Biltzarra izango da Donostiako Miramongo parkean. CodeSyntax-eko zenbait lankide izango dira hizlari. Eneko Astigarragak eta Garikoitz Araolazak blog bana dute, eta aurreratuko dute berea nahi badute. Baina Josu Azpillagak eta Jatsu Argaratek ez dute blogik, eta beren aurkezpenen laburpena ikusi dudanez, pentsatu dut ona izango dela aurrerapen txikitxo bat hemendik egitea, IEBerako motorrak berotzen joateko. Gaur Jatsurekin, gero Josurekin.

AJAX, Ruby on Rails eta MVC paradigma izango da Jatsu Argarateren gaia. Niretzat txinera da hori, baina prestatu duen testuan, web garapenaren historiaren laburpen bat egiten du lau lerrotan, eta horixe bederen, denontzat interesgarri:
  1. Hasiera batean, Interneteko edukia estatikoa zen, HTML estatikoa deritzoguna eta honek gauzak asko errepikatzearen problema zeukan.
  2. Orduan cgi scriptak sortu ziren,  eta horrek askatasun gehitxoago eman zuen eta HTML-a behin idatzita, beste orri askotatik deitu zitekeen. Mantenimendua erraztu zen, baina oraindik datu asko errepikatzen ziren.
  3. Zerbitzariari datubase bat gehitu zitzaion, script hauekin lotuta, datuak eskuratu eta orria eskatzen zenean sortzen berau, eta bazirudien honekin  konpondu zela  mantenimendu arazoa, eta programatzaileak  X orri  idatzi beharrean  bakarra  idazten zuen.  Baina sistemak konplexuagoak bihurtu ziren heinean, zerbitzariko programazioa gero eta astunagoa egiten hasi zen.
    Orduan metodoak errepikatuko gabe gauzak modu ordenatuago batean egitearen beharra sortu zen.
  4. Honekin batera MVC paradigma etorri zen. MVC (Model View Controller) siglak, izenak dioen moduan, hiru zatitan banatzen du Web garapena, Modeloa, Bista eta Kontroladorea.
Historia teknologiko horren laugarren estadioan zer dugun azalduko digu Jatsuk Miramonen. Portzierto, IEB07 Twiterren ere badago.
etiketak: ieb07
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004