Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / IEB: Tagzaniaren kokalekua eta jokalekua

IEB: Tagzaniaren kokalekua eta jokalekua

Luistxo Fernandez 2007/04/23 16:44
Informatikari Euskaldunen Biltzarrean izango den beste lankide bat, Josu Azpillaga azpeitiarra. Bere hitzaldia izango da Tagzania eta Blogak.com: bi adibide praktiko.

Josuk prestatu duen testuan, Tagzaniari begira hausnarketarako nabarmendu dituen hiru puntuekin geratzen naiz:
  • Esperientzia: nazioarteko trafiko benetakoa zer den, marketing birala, enpresa amerikarrekin lehia, AdSense publizitatearen gaineko ezagutza, Googleplex edo Kaliforniako konferentziak ezagutzea... Balio paregabea du horrek gure jardunarentzat.
  • Euskal Herritik ze proiektu irten da sarera, mundu mailara? Tagzania. 20. mendean Hispavista irten zen, eta itzali zen. 21. mendean, Tagzania, eta ikusiko dugu noraino doan.
  • Epe ertain-luzerako karrera bat da: mugikorra, autoa, geokokaturiko informazio lokalaren garrantzia hazkorra. Merkatu hori goraka doa, eta hor tokia aurkitzea da koxka.
  • Sarea, lokalera dator, gure auzunera, zure mugikorraren kokapen zehatzera... ze zerbitzuk, enpresak, hornitzailek eta kanalek menderatuko dute ingurune hori? Googlek, Nokiak, Teleatlasek? Horiek bakarrik, guk, hemen, bertako enpresa eta herritarrek parterik hartu gabe zer horretan? "Kokatzen" hasi behar dugu denok, zentzu alegorikoan eta literalean, eta gu hasi gara kokatzen, Tagzaniarekin.
Borroka polita da Tagzaniarena, bai, mundu mailako aktoreen artean lehiatzearen hau. Zirrara berezia sortzen digun zerbait da eta bereziki ondo pasatzen dugu harekin, jolasean ere bai, askotan. Adibidez, pasa den ostiralean, Leo Messi eta Diego Maradona konparatzeko beste modu bat asmatu genuen, bitxia bezain inutila, seguruenik:



Golera bidean egin zituzten korrikaldiak, beren kokapen zehatzetan, Nou Camp eta Azteca estadioetan, satelitez ikusiak. Lehen ikusmiran, bidearen gaineko kalkuluak zoom gertuegikoa eskaintzen du, baina zoom kanpora egin koxka batean, eta zelaia azalduko da. Mapen azpiko KML lotura erabili Google Earth-en ikusteko.
etiketak: tagzania, ieb07
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004