Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog
e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)
Moblogging live from Elgeta IV
e-gor 2005/04/17 21:27
Argazki ofiziala
Argazki ofiziala
Moblogging live from Elgeta III
e-gor 2005/04/17 19:59
Ja ez gara mahaian sartzen
Ja ez gara mahaian sartzen...
Moblogging live from Elgeta II
e-gor 2005/04/17 19:39
Idazleak euren gauzetan
Idazleak euren gauzetan...
Moblogging live from Elgeta I
e-gor 2005/04/17 19:19
Jendea hasi da agertzen
Jendea hasi da agertzen...
Komikiak eta ordenagailuak
e-gor 2005/04/15 00:30
Digitalizazioa eta internet noraino iritsi diren bederatzigarren artean, beste kultur adierazpideekin konparatuz
Soinua izan zen formatu digitalean banatutako lehen kultur-espresioa, CDaren sorrerarekin, eta gero etorri zen bideoa, DVDarekin. Irudiaren digitalizazioa ere oso arrunta da gaur egun, argazkigintza digitalarekin. Baina testua (literatura) oraindik ere modu klasikoan jarraitzen da banatzen, paperean. Eta zein egoeratan dago komikiaren digitalizazioa, irudiaren eta testuaren arteko nahasketa izanik?
Artikulu honetan komikiaren digitalizazioaren egoera azaltzen saiatuko gara, beste kultur-espresioenarekin konparatuz. RSS bidezko komiki-bandak, bideo-komikiak, CBR eta CBZ formatuak, CDisplay eta CBView moduko programak eta horrelako gauzei buruz hitz egingo dugu.
Kultur-espresio baten digitalizazio maila neurtzeko lau alor bereiziko nituzke: sorkuntza eta edizioa, banatzeko formatua, banatzeko modua eta banaketa ez ofiziala.
Sorkuntza eta edizioa
Musika asko gaur egun medio elektronikoen bidez grabatzen da eta gero ordenagailuetan editatu. Filmei dagokionean, grabazioa egun bideo-kamara digitalekin egiten da sarri, 2002an George Lucas-ek Star Wars Episode II: Attack of the clones filmarekin lehen aldiz horrela egin zuenetik. Horrez gain, efektu digitalak asko erabiltzen dira. Animaziozko film batzuk guztiz ordenagailuz sortuak dira, 1995ean Pixar-ek Toy Story egin zuenetik animazioko etxe guztiek dute euren ordenagailu bidezko animazioak sortzeko konpainia. 2001ean Final Fantasy ere egin zen, animaziozkoa izan gabe benetako filma imitatu nahi zuen ordenagailuz egindako filma. Irudiei dagokinez, argazki kamara digitalak egun gehiago erabiltzen dira tradizionalak baino. Literaturaren sorkuntza lana ere ordenagailutan egiten dute idazle ia-ia guztiek, eta edizioa eta maketazioa ere bai (facsimil berredizioak ez badira behintzat).
Komikiei dagokienean, eskuz marrazten dira ia beti. Hala ere, badira guztiz ordenagailuz egiten diren komiki-banda batzuk. Gurean Diderot dugu honen adibidea, Egunkaria itxi ostean ateratako Eguneron eta ondorengo abuztuan Berrian ateratzen zen komiki-banda aparta (ikusteko, joan http://www.berria.info/iritzia/umorea.php?izena=diderot.jpg&karpeta=2004-08-01 helbidera, eta gehiago ikusteko aldatu dataren hileko egunaren zenbakia). Baina ordenagailua gero eta gehiago erabiltzen da koloreztatzeko (hau are gehiago ilustrazioan), bunbuiloetako testuak idazteko eta maketatzeko.
Banatzeko formatua
Musikan CD-a da nagusi, biniloa eta kasetea gero eta gutxiago erabiltzen dira. Bideoaren banaketan bi aldaera ezberdindu behar dira, zineetakoa eta etxeetakoa. Zineetan oraindik zeluloidezko filmetan banatzen da, nahiz eta gero eta zinema digital gehiago dauden (duela gutxi zabaldu da Irlandak zinema guztiak digital bihurtzeko asmoa duela). Etxeetarako banaketan, ordea, DVDak bideo-kaseteari aurrea hartu dio jada. Irudiak maneiatzeko, oraindik modu digitala eta klasikoa erabiltzen jarraitzen dira. Nahiz eta argazkiak digitalean atera, eguneroko erabilerarako (erakusteko, toki batetik bestera eramateko) paperean erabiltzen dira sarri. Baina formatu digitalak ere (TIFF, JPEG) erabiltzen dira.
Literatura eta komikiak banatu eta saltzeko, aldiz, papera erabiltzen jarraitzen da. Zergatik banatzen dira digitalki musika eta bideoa, argazkiak ere bai (neurri baten behintzat), eta ez ordea literatura? Nire ustez, berauek digitalean "kontsumitzeko" modua analogikoarenaren berdina edo bera bezain erosoa izatea edo ez da arazoa. Kultura kontsumitzeko modu eta ohitura batzuk hartu ditugu, eta digitalean kontsumituko ditugu modua berdina edo are hobea eta erosoagoa bada soilik. Hala, musika kontsumitzeko beti behar izan da aparatu bat, finkoa edo eramangarria (musika-ekipoak, disko-jogailuak, walkman-ak), eta musika digitalean kontsumitzeko aparatu berdinak atera ziren (CD erreproduzigailuak, discman-ak). Bideoa ikusteko telebista eta bideo-erreproduzigailua behar ziren, eta digitalean ikusteko modua berdina da, telebista eta DVD erreproduzigailuarekin. Musika eta bideoaren kasuan, gainera, digitalizazioak kontsumitzeko modu berriak ekarri zituen, are erosoagoak: MP3 erreproduzigailuak (nahi duzun musika aukeraketa egin dezakezu), DVD erreproduzigailu eramangarriak eta abar. Literatura kontsumitzeko modu tradizionala, hau da, papera, oso erosoa da eta erosotasun hori ez da oraindik modu digitalerako lortu. Papera edonon irakur daiteke (trenean, ohean edo, nik egiten dudan bezala, komunean) bere tamaina txikia, malgutasuna, tolesgarritasuna eta bateriarik eza dela-eta. Testuak ordenagailuan, telebistan edo bestelako pantaila zurrun baten irakurtzea ez da gauza bera, eta horregatik ez da digitalean banatzen. Argazkiak pantailetan ikusteko modua ere badago eta hau irakurtzea bezain nekagarria ez denez, gero eta gehiago erabiltzen da formatu digitala irudientzat. Testuak digitalean paperean besteko erosotasunez irakurri ahal izateko, badira urteak paper elektronikoa asmatu nahian ari direla (ikusi Zientzia.net-eko artikulu hau) eta badirudi zerbait atera ere atera dutela (ikusi beste artikulu hau), baina benetan pantaila eramangarri erosoak hedatu bitartean literatura ez da modu digitalean banatuko.
Komikietan digitalean dagoen bakarra da interneten digitalki argitaratzen diren komiki batzuk (ikusi adibidez Eisner sarietarako komiki digital onenaren atalean izendatutakoak hemen) eta oraintsu ateratzen hasi diren bideo-komikiak. Azken hauek DVD irakurgailuetan ikusteko bideoak dira, komikietako biñetak dituztenak baina soinu efektu eta mugimendu batzuekin. Niri behintzat ez zaizkit batere erakargarriak egiten...
Banatzeko modua
Banatzeko moduari dagokionez, internet gero eta gehiago erabiltzen den arren, oraindik modu tradizionala da nagusi alor guztietan.
Musikaren arloan dago zabalduen internet bidezko banaketa, iTunes arrakastatsua eta Napster bidez. Euskal Herrian, Metak disketxeak ematen du aukera bere abestiak internet bidez MP3 formatuan erosteko. Bideoaren kasuan, hasi gara entzuten internet bidez pelikulak alokatu eta erosteko aukera ematen duten web guneak ere badaudela, nahiz eta oraindik interneteko konexioen abiadurak mugatzen duen hori apur bat. Irudiei dagokienean, gero eta hedatuago daude flickr bezalako zerbitzuak, argazkiak gorde eta konpartitzeko.
Komikietan, internet bidez dagoen bakarra da lehen aipatutako komiki digitalak eta egunkarietako komiki-banda batzuk irakurtzeko aukera. Komiki-banda batzuk RSS irakurgailuen bidez irakurtzeko aukera ere ematen dute, Tapestry gunekoak adibidez. Hortik irakurtzen dut nik Dilbert, eta hor ezagutu nuen Pearls Before Swine, barregarria benetan.
Banaketa ez ofiziala
Argitaletxe, disketxe eta zine-ekoizleek modu digitalean interneten bidez banatu edo ez, bide ez ofizialetatik (batzuk ez legezko deitzen dituzten horietatik) ere egiten da.
Musikarekin hasi zen lehenengo, Napster programarekin, MP3 formatuan. Gero Napster musika legalki saltzeko gunea bilakatu da, baina web gune nagusi baten ordez musika berdinen artean konpartitzeko sistemak (P2P edo Peer To Peer izenez ezagunak) etorri dira gero (eMule, BitTorrent...). Bideoa ere asko zabaltzen da bide horien bidez DIVX formatuan. Zine industriari min handia egiten omen dio honek, batzuetan estreinaldia baino lehen agertzen baitira filmak interneten. Baina bideo grabagailuak atera zirenean (VHS, Beta eta horiek) ere esan zuten horrek zinemaren industria hilko zuela (bideo grabagailuak eta euren teknologia bera debekatzen saiatu ziren), eta gaur egun askoz gehiago ingresatzen dute bideoen alogera eta salmentatik takilatik baino. Bide berri hauei egokitzea da kontua.
Literatura gutxi ikusten da P2P sare hauetan. Izan ere, literatura ez denez formatu digitalean banatzen, sare horietan konpartitzeko lan gehiago eskatzen du musikak edo bideoak baino. CD edo DVD bat automatikoki ripeatzen da ordenagailuko fitxategi batera CDEx edo MEncoder bezalako programekin. Liburu bat ordenagailura pasatzeak gutxienez orri guztiak eskaneatzea suposatzen du. Baina horrela ere ez dugu testua bera lortzen, testuaren irudi bat soilik. Testua lortzeko, eskaneatzeaz gain OCR bat pasatu beharko genioke eta hitzak banan-banan errepasatu. Horregatik, egotekotan, liburu batzuk eskaneatu eta PDF formatuan jarrita egongo dira soilik.
Literaturarekin egiten ari direna da egile-eskubideak kadukatuta dituzten liburu klasikoak digitalizatu (hauek bai testu formatuan) eta interneten libre jartzen. Project Gutenberg-en, adibidez, 15.000 liburu baino gehiago daude (beti bezala, katalanezko batzuk badaude, baina euskarazkorik ez).
Komikiak P2P sareetan zabaltzeko egin beharreko lana ez da literaturarekin egin behar dena bezainbatekoa. Testuak eta irudiak osatzen dute komikia, eta eskaneatzea nahikoa da. Horrela eskaneatutako komikiak aurkitu daitezke eMule moduko sareetan (blog honetan aipatutako Persepolis edo laster komentatzeko asmoa dudan Watchmen aurki daitezke, adibidez). Baina ez PDF formatuan. Komikiak banatzeko formatu propioa dago: CBR edo CBZ. Fitxategi hauek honela sortzen dira: eskaneatutako orriak JPEG formatuan gordetzen dira eta JPEG fitxategi bakoitzari izena jartzen zaio komikiaren izena eta orriaren zenbakiarekin, horrela alfabetikoki orri bakoitza dagokion tokian joan dadin; gero orri guztiekin Zip edo Rar bidez konprimitutako fitxategi bat osatzen da, eta fitxategiari CBZ edo CBR luzapena jartzen zaio, konprimatzeko metodoaren arabera (CBZ-k Comic Book Zip esan nahi du eta CBR-k Comic Book Rar). Fitxategi horiek ikusteko CDisplay (Windows-en) edo CBView (Linux-en) programak erabil daitezke. Hauek egiten dutena oso sinplea da, baina komikiak pantailan eroso samar-edo irakurtzeko modua ematen dute: lehenengo orria irekitzen dute orriaren zabalera pantaila osora doituta, kurtsoreen teklen bidez edo saguaren gurpilaren bidez orrian gora eta behera mugi gaitezke eta AvPag eta RePag teklen bidez orri bat aurrera edo atzera goaz.
Oharra
Azken puntu hau irakurrita, bat edo bat hasiko zen agian poliziari deika, pirateriaren apologia egiteagatik (blog hau dagoen komunitate berean bloga duen editore bat etorri zait gogora ;-). Horren inguruan, gauzatxo batzuk argitu nahiko nituzke:
• SGAEk eta beraiek bezalako beste inpresentable batzuk kontrakoa sinestarazi nahi diguten arren, gauzak irabazi asmorik gabe konpartitzea ez da delitua, kopia pribatua legean onartuta dagoen jarduera da (ikusi hemen eta hemen).
• Legezkoa izateaz gain, ez dut uste gauzak P2P sareetan elkarbanatzeak kalterik ekartzen dienik egile edo ekoiztetxeei, alderantziz baizik. Musika kopiatzea ez da orain egiten hasi garen gauza bat, aspaldi egiten da. Nik betidanik grabatu izan dizkiet kaseteak lagunei, eta beraiek niri ere bai. Horrela ezagutu ditut gustuko ditudan talde eta abeslari asko, ezagutu gabe diskorik erosiko ez nizkienak, eta gerora diskoak erosi dizkiedanak. Eta nik bezala jende askok.
• P2P sareek argitaletxe, disketxe eta zinema-ekoizleen tiraniatik ihes egin eta kultura zabaltzen laguntzen dute. Zer esan nahi dudan tirania hitzarekin? Beraiek erabakitzen dutela zer, nola eta noiz argitaratu edo berrargitaratu, irizpide ekonomikoengatik kulturalengatik baino gehiago. Eta benetan kultur balioa duten produktuak, askotan minoritarioak direlako, eskuratu ezinik gelditzen gara askotan. Adibidez, nik Persépolis jatorrizko bertsioan irakurri nahi badut, ez daukat hori Espainian lortzerik. Edo niri txikitan asko gustatzen zitzaidan Mazinger Z seriea ezingo nuke ikusi eMule-rengatik ez balitz, ekoiztetxeek edo telebista kateek ez dutelako errentagarri ikusten argitaratzea edo berriz emititzea. Edo txikitan nire komiki gogokoenetakoak ziren Bermudillo, el genio del hatillo eta Johan y Pirluit irakurtzeko aukerarik ez nuke izango, baina eMulerekin Johan & Pirlouit osoa aurkitu dut frantsesez eta Espainian argitaratutako Bermudilloren sei liburuetatik bi. Eta inongo argitaletxeri edo ekoiztetxeri ez dio horrek kalterik egiten, beraiek ez baitzuten ateratzeko asmorik.
Nola hobetu zure COREBlog bloga IV: Kolaboratzaileei gure blogeko artikuluak aldatzeko aukera eman
e-gor 2005/03/30 21:57
eibar.org eta goiena.net-eko blogetan aplikatzeko
Aurreko artikuluan aipatu nuen nola egin genezakeen COREBlog-ekin egindako blog baten (eibar.org-en daudenak adibidez) artikuluak gehitzeko pantaila bat, blog baten kolaboratzaileek aukera izan zezaten artikuluak gehitzeko. Baina ez nuen azaldu nola egin pantaila bat kolaboratzaile horiek idatzitako artikuluak aldatu ahal izateko (hau memoria!). Ba hona hemen.
Egin beharreko gauza bakarra da gure blogaren erroan DTMLMethod bat sortu, "editEntryForm" izenarekin eta ondoko edukiarekin:
<dtml-var blog_header>
<dtml-var blog_banner>
Aldatu artikulua
Aldatu nahi dituzun eremuak
Egilea
<input type="text" name="author" size="40" value="<dtml-var "author.replace(_.chr(34),'"').replace('á','á').replace('é','é').replace('í','í').replace('ó','ó').replace('ú','ú').replace('Á','Á').replace('É','É').replace('Í','Í').replace('Ó','Ó').replace('Ú','Ú').replace('ñ',&#39ñ').replace('Ñ','Ñ')">" />
Izenburua
<input type="text" name="title" size="80" value="<dtml-var "title.replace(_.chr(34),'"').replace('á','á').replace('é','é').replace('í','í').replace('ó','ó').replace('ú',&#39ú').replace('Á',&#39Á').replace('É','É').replace('Í',&#39Í').replace('Ó','Ó').replace('Ú',&#39Ú').replace('ñ','ñ').replace('Ñ','Ñ')">"/>
Azpititulua
<input type="text" name="subtitle" size="80" value="<dtml-var "subtitle.replace(_.chr(34),'"').replace('á','á').replace('é','é').replace('í','í').replace('ó','ó').replace('ú','ú').replace('Á','Á').replace('É','É').replace('Í',&#39Í').replace('Ó','Ó').replace('Ú','Ú').replace('ñ','ñ').replace('Ñ','Ñ')">"/>
Atala
<dtml-call "REQUEST.set('kategoria',category[0])">
<select name="main_category:int">
<dtml-in category_list>
<option <dtml-if "_.str(id)==_.str(kategoria)">selected</dtml-if> value="<dtml-var id>"><dtml-var name missing="category name is missing"></option>
</dtml-in>
</select>
Azpiatalak
<dtml-in category_list>
<input type="checkbox"<dtml-if "mota(entry_category_list)=='list'"><dtml-if "id in entry_category_list"> checked</dtml-if><dtml-else><dtml-if "mota(entry_category_list)=='string'"><dtml-if "id==entry_category_list"> checked</dtml-if></dtml-if></dtml-if> name="sub_category:list" value="<dtml-var id>" /><dtml-var name missing="category name is missing">
</dtml-in>
Sarrera
<textarea name="body:text" style="width: 500px; height: 250px; border: 1px solid #000000;"><dtml-var body></textarea>
Gorputza
<textarea name="extend:text" cols="60" rows="6"><dtml-var extend></textarea>
Laburpena
<textarea name="excerpt:text" cols="60" rows="6"><dtml-var excerpt></textarea>
Erantzunak
<select name="allow_comment:int">
<option value="0" <dtml-if "allow_comment==0">selected</dtml-if> >Ezer ez (ezin gehitu, ezkutatuta)</option>
<option value="1" <dtml-if "allow_comment==1">selected</dtml-if> >Irekita (gehitu daiteke, agerian)</option>
<option value="2" <dtml-if "allow_comment==2">selected</dtml-if> >Itxita (ezin gehitu, agerian)</option>
</select>
Trackback-ak
<select name="receive_trackback:int">
<option value="0" <dtml-if "receive_trackback==0">selected</dtml-if> >Ezer ez (ezin gehitu, ezkutatuta)</option>
<option value="1" <dtml-if "receive_trackback==1">selected</dtml-if> >Irekita (gehitu daiteke, agerian)</option>
<option value="2" <dtml-if "receive_trackback==2">selected</dtml-if> >Itxita (ezin gehitu, agerian)</option>
</select>
Egoera
<select name="moderated:int">
<option value="0" <dtml-if "moderated==0">selected</dtml-if> >Itxita</option>        <option value="1" <dtml-if "moderated==1">selected</dtml-if> >Irekita</option>
</select>
Trackback helbidea(k)
<textarea name="trackback_url:text" cols="60" rows="4"><dtml-in trackback_url><dtml-var sequence-item></dtml-in></textarea>
<dtml-var blog_footer>
Aurreko artikuluan aipatutako baimenak jarrita badaude, bukatzeko egin beharreko gauza bakarra da metodo honetako baimenetan "View" bakarrik utzi "manager" eta "owner" erabiltzaileei. Orduan, kolaboratzaile batek artikulu bat aldatzeko, nahikoa du artikuluaren helbideari "editEntryForm" gehitzea.
Aurreko artikuluak:
"American Splendor"
Patxi Lurra 2005/03/28 22:50
"Galtzaile" baten ikuspegia AEB distiratsuetan
AEBko "distiraz" bertoko "galtzaile" batek egindako hausnarketa azidoa, gordina eta ezkorra. American Splendor komikiari buruz izen bereko pelikula Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai deukogu.
Lehengo egunean erdi pelikula erdi komikia dan "American Splendor" ikusi ahal izan neban, eta jatorrizko bertsinoan, geure Bilbao "kosmopolita" honetan (beste baterako utziko ditut bilbotar askoren "kosmopolitismoa" eta "mundukouritartasuna"ren gaiak).
Komiki autobiografiko honen egilea Harvey Pekar da (existitzen dan benetako pertsona baita), Cleveland-ekoa jatorriz, ospitale batean artxibozain hainbat urtez ibilitako "galtzaile" hau. Funtsean, gai nagusia horixe baita: "Cool people" (arrakastatsuak, guapuak, azkarrak, harroputzak,...), "nerd" direnen aurka (baldresak, kokoluak, mokoluak, kankailuak, itsusiak...). Danok ikusi ditugu AEBetako pelikula horiek, non azaltzen diren unibertsitateko arrakastatsuak alde batetik eta kankailuak bestetik, eta zelan lehenengoek bigarrenak krudelki tratatzen dituzten, mesprezu itzelaz. Eta gaur egun ez dogu AEBetara joan behar, berton eduki izan baitogu Hondarribiko Jokin horren kasu tristea, "bullying" fenomeno gupidagabea. Sinestezina emoten badau be, internet-en topau ditut norbera noraino izan daitekeen mozoloa neurtzeko testak. Honako eta honako webgune hauetan, esate baterako.
Baina, komikira bueltauta, pelikulan agertzen dana da zelan jenteak kriston morboa deukon "galtzaileen" kontura barre egiteko. Harvey Pekar bera telebistako kate batean azaltzen zan aurkezle guapo eta harroputz horietako batek alkarrizketatua. Pekar-rek egiten ei eban diruagaitik bakarrik, norberataz besteek txufeatzea ez baijako inorreri gustatzen. Baina alde batetik publikoaren krudeltasuna agerian geratzen da eta bestetik zelan aprobetxa dezakegun sistema gorrotagarria bera geure probetxurako, Harvey Pekar-rek egiten eban legez. Izan be, internet-en buelta bat emonda pelikularen edo egilearen web guneetatik, ikus dezakezue sistemaz ederto baliatzen dabilela Pekar jauna bizi ahal izateko: webguneen bidez "merchandising"-a, pelikula bera,... Sekulako arrakastagaz, dirudienez. Galtzailea irabazle bihurtuta, azken finean.
Laburbilduta, pelikula (DVD) gomendagarria, geure mixeriak nabarmentzen dituen ispilua.
Antonio Zabalak ere egin dau pelikularen iruzkina Goiena.net-eko zinemari buruzko bere blogean.
Agur t'erdi!
"Komikia eta Giza Eskubideak" erakusketa
Aitzol Astigarraga 2005/03/11 08:35
Gaurtik hasita eta hurrengo ostiralera arte
"Komikia eta Giza Eskubideak" erakusketa
Irudia: Carlos Giménez
Donostian martxoaren 11tik 18ra egingo diren Zinea eta Giza Eskubideen III. Topaketen barruan, Komikia eta Giza Eskubideak izeneko erakusketa ikusteko aukera izango da. Besteren artean, Will Eisner, Carlos Giménez, Annie Goetzinger, Luis García edo Pulitzer sariaren irabazle Art Spiegelmanen lanak izango dira ikusgai.
Erakusketa Donostiako Liburutegi Nagusian ikusi ahal izango da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:30era eta larunbatean 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era.
"Cinco fabulosas décadas de comics Marvel" liburuaren iruzkina
e-gor 2005/03/08 23:25
"Ideien etxea"ren historia
"Cinco fabulosas décadas de comics Marvel" liburuaren iruzkina
Irudia: John Romita Sr.
Bai, onartzen dut: superheroien komiki amerikarrak gustatzen zaizkit. Superheroien komikiak ez dira nire komikitekan gehiengoa, ezta gutxiago ere. Aldiz, komikiei buruzko liburuei dagokionean, gehiengoa amerikarra daukat. Agian gehiago daudelako? Ziurrenik bai, marketina hobe zaintzen dute. Neskalagunak oparitu didan eta irakurri dudan azkena da Cinco fabulosas décadas de comics Marvel.
Badakit, zineman bezala, askoz kultuagoa gelditzen dela esatea komiki europarra bakarrik irakurtzen dudala, baina ez da horrela. Izan ere, edozein kultur adierazpenetan, ez naiz genero batzuk goratu eta beste batzuk gutxiestearen zale. Nire gustua, generoak baino, kalitateak gidatzen du gehiago, eta genero guztietan daude gauza onak eta txarrak. Eta mainstream amerikarrean ere badaude gauza onak.
Hala ere, ez naiz hain-hain zalea ere, eta ez dut superheroien komiki askorik. Ziurrenik izango da gauzak erdizka uztea ez zaidalako gustatzen (superheroien komiki gehienetan istorioa jarraia izaten da, eta kolekzio osoak izateko pazientzia eta diru asko behar da). Nik nahiago dut beste komiki formatoa, hilabetekaria ez dena, liburu baten istorio bat kontatzen duena, eta kolekzio txikiagoak dituena. Eta agian horregatik ere izango ditut superheroiei buruzko horrenbeste liburu. Nahiz eta komikia izan ez, superheroi baten historia guztia daukat liburu bakarrean. Aipatutakoaz gain, X-Men, Spiderman eta Hulk-i buruzko "La guía definitiva" izenekoak ditut.
Cinco fabulosas décadas de comics Marvel liburua gustura irakurri dut, Marvel-en superheroi guztien historia kontatzen baitu (1991 urtera arte, ordukoa baita liburuaren jatorrizko edizio estatubatuarra). Ez superheroien historia orokorra bakarrik, baizik eta euren komikiena ere bai. Alde horretatik, edozein zaleri atsegin emateko modukoa da liburua. Eta erraz irakurtzen da, ez pentsa liburua izanagatik guztia testua denik. Komikien funtsetako bat irudiak dira, eta ezin da egin komikiei buruzko ganorazko libururik irudirik barik. Honek mordoa ditu, 700dik gora!
Baina horrez gain, komikien historia orokorrari buruz ere hitz egiten du, komiki amerikarraren historiari buruz batipat. Izan ere, Marvel etxearen historia komiki amerikarraren historiaren testuinguruan baino ezin da ulertu, eta horri buruz ere asko ikasten da: pulp fictionaren eta komiki-bandaren aurrekariak, bien nahasketatik comic-bookaren sorrera, Komikien Urrezko Aroa, komikien krisia, Marvel-en garaia, komiki-denden sorrera...
Liburuak bi gauza ditu gustatu ez zaizkidanak. Alde batetik, liburu guztian zehar autobonbo-propaganda kutsua nabari da. Eta bestetik, ez da soilik superheroien eta euren komikien historia kontatzen. Ikuspegi laborala (langileen, hau da, marrazkilari, gidoilari eta editoreen, gorabeherak) eta enpresariala (diru-kontuak, jabe-aldaketak...) ere ematen da, eta niri, ba, zer nahi duzue esatea, ez da hainbeste interesatzen zaidan zerbait.
Edonola ere, superheroi-komikien zaleek gozatzeko moduko liburua da, komiki amerikarraren historiari buruz asko irakasten duena gainera. Komiki baten sortze-prozesu osoa nola den ere azaltzen dute atal baten (beraien etxean behintzat, Marvel metodoa deitzen diotena). Eta liburu guztia txintxo-txintxo irakurtzen duenarentzako sari gisa, amaieran Namor, Spider-Man, The Fantastic Four eta Wolverineren istorio klasiko bana dakar, oso onak guztiak.
Fitxa
Izenburua: Cinco fabulosas décadas de comics Marvel
Egilea: Les Daniels
Argitaletxea: Planeta DeAgostini
Urtea: 1996 (jatorrizko edizioarena 1991)
ISBN: 84-395-3909-6
Nola hobetu zure COREBlog bloga III: Kolaboratzaileei gure blogean artikuluak idazteko aukera eman
e-gor 2005/03/03 00:26
COREBlog-ekin egindako blogek (eibar.org-en daudenak adibidez) ez daukate artikuluak gehitzeko pantailarik, ez bada kudeatzailearen pasahitzarekin kudeatze-pantailetan sartuta. Eta gure blogean hainbat kolaboratzaileri artikuluak idazteko aukera eman nahi badiegu, ez dugu kudeatzaile baimenak eman beste aukerarik. Baina hau kolaboratzaile batentzat konplikatuegia izan daiteke eta gure blogarentzat arriskutsua. Ikusi hemen nola egin dezakegun artikuluak idazteko pantaila bat, argazkiak gehitzeko aukera eta guzti, eta nola eman baimenak horretarako soilik.
Hasteko, blogaren erroan DTMLMethod bat sortu, "addEntryForm" izenarekin, eta eduki honekin:
<dtml-var blog_header>
<dtml-var blog_banner>
Artikulua gehitu
Bete artikuluaren eremuak. Batzuk aukerakoak dira.
Egilea
<input type="text" name="author" size="40" value="<dtml-var "AUTHENTICATED_USER.getUserName()">" />
Izenburua
Azpititulua
Noiz
Atala
<select name="main_category:int">
<dtml-in category_list>
<option value="<dtml-var id>"><dtml-var name missing="category name is missing"></option>
</dtml-in>
</select>
Azpiatalak
<dtml-in category_list>
<input type="checkbox" name="sub_category:list" value="<dtml-var id>" /><dtml-var name missing="category name is missing">
</dtml-in>
Sarrera
<textarea name="thebody:text" style="width: 500px; height: 250px; border: 1px solid #000000;"></textarea>
Gorputza
<textarea name="extend:text" cols="60" rows="6"></textarea>
Laburpena
<textarea name="excerpt:text" cols="60" rows="6"></textarea>
Erantzunak
<select name="allow_comment:int">
<option value="0" >Ezer ez (ezin gehitu, ezkutatuta)</option>
<option value="1" selected>Irekita (gehitu daiteke, agerian)</option>
<option value="2" >Itxita (ezin gehitu, agerian)</option>
</select>
Trackback-ak
<select name="receive_trackback:int">
<option value="0" >Ezer ez (ezin gehitu, ezkutatuta)</option>
<option value="1" selected>Irekita (gehitu daiteke, agerian)</option>
<option value="2" >Itxita (ezin gehitu, agerian)</option>
</select>
Egoera
<select name="moderated:int">
<option value="0" >Itxita</option>
<option value="1" selected>Irekita</option>
</select>
Argazkia
Trackback helbidea(k)
<textarea name="trackback_url:text" cols="60" rows="4"></textarea>
<dtml-var blog_footer>
Metodo honek "manage_addEntry2" izeneko beste bati deitzen dio, honek hainbat gauza egin ditzan (irudia gehitu irudien karpetan, sarreraren hasieran lerro bat gehitu irudia sartzeko, aurrebista erakutsi) COREBlog-en jatorrizko "manage_addEntry" metodoari deitu aurretik. Hau da "manage_addEntry2" metodoaren edukia:
<dtml-var blog_header>
<dtml-var blog_banner>
<dtml-if photo>
<dtml-call "REQUEST.set('numblist',[])">
<dtml-in "images.objectIds()">
<dtml-if "_.getitem('sequence-item')[:4]=='img_'">
<dtml-call "numblist.append(_.int(_.getitem('sequence-item')[4:]))">
</dtml-if>
</dtml-in>
<dtml-if "_.len(numblist)==0">
<dtml-call "REQUEST.set('imgnumber',0)">
<dtml-else>
<dtml-call "REQUEST.set('imgnumber',_.max(numblist)+1)">
</dtml-if>
<dtml-call "images.manage_addImage('img_'+_.str(imgnumber),photo)">
<dtml-call "REQUEST.set('thebody2','
\n')">
<dtml-else>
<dtml-call "REQUEST.set('thebody2','')">
</dtml-if>
<dtml-call "REQUEST.set('thebody2',thebody2+thebody)">
Confirm
<dtml-var thetitle>
<dtml-if "_.len(subtitle)>0">
<dtml-var subtitle>
</dtml-if>
<dtml-in category_list>
<dtml-if "_.int(id)==main_category">
<dtml-call "REQUEST.set('catname',name)">
</dtml-if>
</dtml-in>
<a href="<dtml-var blogurl missing="">/categorylist_html?cat_id=<dtml-var main_category>">[<dtml-var catname missing="category name is missing">]
<dtml-in "_.string.split(thebody3,'\n')">
<dtml-let bodyline="_.getitem('sequence-item')">
<dtml-if "_.getitem('sequence-index')==0">
<dtml-call "REQUEST.set('bodylist',[])">
<dtml-if "bodyline[0:4]=='<img'">
<dtml-let entry_image="bodyline[_.string.find(bodyline,'src=')+5:_.string.find(bodyline,_.chr(34),_.string.find(bodyline,'src=')+5)]">
<dtml-let theheight="images[entry_image[_.string.rfind(entry_image,'/')+1:_.len(entry_image)]].height">
<dtml-let thewidth="images[entry_image[_.string.rfind(entry_image,'/')+1:_.len(entry_image)]].width">
<dtml-if "thewidth>theheight">
<dtml-if "thewidth<300">
<dtml-call "REQUEST.set('imagewidth',thewidth)">
<dtml-else>
<dtml-call "REQUEST.set('imagewidth',300)">
</dtml-if>
<dtml-else>
<dtml-if "theheight<300">
<dtml-call "REQUEST.set('imagewidth',thewidth)">
<dtml-else>
<dtml-call "REQUEST.set('imagewidth',300*thewidth/theheight)">
</dtml-if>
</dtml-if>
</dtml-let>
</dtml-let>
<a href="<dtml-var entry_image>"><dtml-var "bodyline[:_.string.index(bodyline,'>')]"> width="<dtml-var imagewidth>">
</dtml-let>
<dtml-else>         <dtml-call "bodylist.append(bodyline)">
</dtml-if>
<dtml-else>     <dtml-call "bodylist.append(bodyline)">
</dtml-if>
</dtml-let>
</dtml-in>
<dtml-call "REQUEST.set('changedbody',_.string.join(bodylist,'\n'))">
<dtml-if "format == 0">
<dtml-var changedbody newline_to_br>
<dtml-elif "format == 1">
<dtml-var changedbody fmt=structured-text>
<dtml-elif "format == 2">
<dtml-var changedbody>
</dtml-if>
<dtml-if "format == 0">
<dtml-var extend newline_to_br>
<dtml-elif "format == 1">
<dtml-var extend fmt=structured-text>
<dtml-elif "format == 2">
<dtml-var extend>
</dtml-if>
<dtml-if entry_date>
<dtml-call "REQUEST.set('thedate',entry_date)">
<dtml-else>
<dtml-call "REQUEST.set('thedate',_.DateTime())">
</dtml-if>
Posted by: <dtml-var author> Time: <dtml-var thedate>
<input type="hidden" name="author" value="<dtml-var author>" />
<input type="hidden" name="title" value="<dtml-var thetitle>" />
<input type="hidden" name="subtitle" value="<dtml-var subtitle>" />
<input type="hidden" name="entry_date" value="<dtml-var thedate>" />
<input type="hidden" name="main_category:int" value="<dtml-var main_category>" />
<dtml-if sub_category>
<dtml-if "objecttype(sub_category)=='list'">
<dtml-in sub_category>
<input type="hidden" name="sub_category:list" value="<dtml-var sequence-item>" />
</dtml-in>
<dtml-elif "objecttype(sub_category)=='string'">
<input type="hidden" name="sub_category:list" value="<dtml-var sub_category>" />
</dtml-if>
</dtml-if>
<input type="hidden" name="format:int" value="<dtml-var format>">
<input type="hidden" name="allow_comment:int" value="<dtml-var allow_comment>">
<input type="hidden" name="receive_trackback:int" value="<dtml-var receive_trackback>">
<input type="hidden" name="moderated:int" value="<dtml-var moderated>">
<input type="hidden" name="trackback_url:text" value="<dtml-var trackback_url>">
<input type="hidden" name="sendnow" value="<dtml-var sendnow>">
<dtml-var blog_footer>
Gero "objecttype" izeneko python script bat gehitu behar da, "object" izeneko parametroa hartzen duena eta eduki hau duena:
if object is None:
return 'None'
s = str(object)
if object==s:
return 'string'
try:
t = object.meta_type
return t
except:
pass
try:
l = len(object)
if s[0]=='[':
return 'list'
if s[0]=='(':
return 'tuple'
if s[0]=='{':
return 'dict'
return 'sequence'
except:
pass
try:
t = object.timeTime()
return 'DateTime'
except:
pass
try:
val = int(object)
if val is object:
return 'integer'
return 'number'
except:
return 'unknown'
Bukatzeko, baimen batzuk aldatu behar dira. "Manager" eta "owner" erabiltzaileei "View" baimena emango diegu hasieran aipatutako "addEntryForm" formularioan, eta "Add COREBlog entries" eta "Add documents, images and files" COREBlog objektuan.
Eta kitto! Orain kolaboratzaile berri bati artikuluak gehitzeko aukera eman nahi diogun bakoitzean, "acl_users" karpetan erabiltzaile berri bat gehituko dugu, "owner" motakoa. Hauek beren pasahitzarekin "addEntryForm" formularioa erabil dezakete artikuluak gehitzeko, hasieran irudi bat ere sartzeko aukerarekin, baina ezin dituzte kudeaketako beste pantailak ikusi.
Bi limitazio ditu oraingoz: gehitutako artikuluak testu egituratua formatuan egon behar dira eta ezin da EPOZ edizio zerbitzua erabili.
Aurreko artikuluak:
e-gorblog
e-gorblog
Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.
Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!
Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:
You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.
Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia
Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).
Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak
MythTV sorta
2004/11
"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa
2005/01/11
"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25
Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18
Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11
"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15
Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25
"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08
"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08
Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14
Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02
Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01
"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05
Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09
Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29
Angoulême sorta
2007/01-02
Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23
Hergé-ren defentsan
2007/05/22
Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02
OLPC sorta
2007/12 - 2008/01
Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05
Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11
Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04
"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25
"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17
"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14
Pottokiek 50 urte!
2008/10/22
Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12
Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04
"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23
I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16
Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03
Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06
Asterix, heroi garaitua
2009/10/29
"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13
Pololoak 3: The making of
2009/11/22
5 urte 5!
2009/12/15
Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20
"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13
Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19
Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27
Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09
e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20
Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02
"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22
Sistema eragileen guda berria
2010/12/14
Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27
Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10
"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13
Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27
"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20
Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21
Sare sozialetan preso
2011/04/06
Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14
Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04
Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02
Social networks killed the RSS star?
2012/06/10