XML feed-aren helbidearen aldaketa e-gorblogen
Gaurtik, blog honetako XML jarioa ez da orain arteko helbidean (http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog/feed.xml) egongo. FeedBurner zerbitzura pasatu dut, eta http://feeds.feedburner.com/e-gorblog helbidean egongo da hemendik aurrera. Beraz, Bloglines edo beste RSS irakurgailuren baten bidez harpidetza duzuenok, aldatu ezazue helbidea, helbide zaharrean artikulu hau izango baita agertuko den azkena, eta denbora bat barru kendu egingo dut helbide zaharreko feed-a.
Aldaketa hau egiteko arrazoiak hainbat dira:
- XML jarioek gero eta trafiko handiagoa eta zerbitzarientzako karga handiagoa suposatzen dute. Horregatik sortu dira FeedBurner moduko zerbitzuak, eta zergatik ez erabili, horrela Eibar.org-en karga gutxitzen badut?
- FeedBurner-ek zerbitzu gehigarriak eskaintzen ditu: estatistikak ematen dizkizu (harpidedun kopurua, zirkulazioa...), nabigatzailei web orri formatuan zerbitzatzen die orria, irakurgailu guztietan ongi irakurriko dela bermatzen du beharrezko bada formatu aldaketa eginez...
- Blog honetan eskaini nahi dudan zerbitzu berri batek (artikulu bateko erantzunetara harpidetzeko aukera) asko gehituko luke Eibar.org-eko XML jarioen trafikoa, horregatik hobe da hauek kanpoan jartzen baditut.
Aipatutako azken zerbitzu hori, artikulu bateko komentarioetara harpidetzeko aukera alegia, laster jarriko dut martxan. Adi egon berriei, beraz, baina helbide berrian!
Arrazoia duzu, Ekiñe. Artikulu batzuetako linkak konplikatuak badira, gero jarioak errorea ematen du. Eta hori gertatu da azken artikulua, Asterix-ena, argitaratu eta gero. Uste dut konpondu dudala. Edonola ere, helbide hori ez da zuzenean irakurtzeko, Bloglines moduko zerbitzuetan edo RSS irakurgailuetan alta emateko baizik...