Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Asterix-en ale berri bat, laster kalean

Asterix-en ale berri bat, laster kalean

e-gor 2005/07/04 22:45
Urriaren 14an aterako da 33. album-a
Asterix-en ale berri bat, laster kalean

Irudia: Uderzo

La cárcel de papel-en bidez jakin dut urriaren 14an Asterix-en 33. alea argitaratuko dela.

Betidanik Asterix-en zale handia izan banaiz ere, ez pentsa berriak gehiegi pozten nauenik. 1977an René Goscinny gidoilaria hil zenetik, Albert Uderzo marrazkilaria arduratzen da gidoiaz ere, eta sailak asko galdu du geroztik.

Goscinny gidoilari aparta dugu, pertsonaia eta serie oso famatu askoren sortzailea: Asterix-ez gain, Oumpah-Pah, Lucky Luke, Iznogoud, Nikolas Txiki... Inoizko gidoilaririk ezagunenetakoa eta onenetakoa da dudarik gabe, eta Uderzo, marrazkilari ona izanagatik, ez da gidoigintzan haren mailara hurbildu ere egiten. Eta azken aleak (Obelixen galera, Asterix eta Latraviata...) gero eta txarragoak dira. Kiroletako mitoen modura, komiki-sail eder hau ere gorenean zegoenean amaitzen jakin behar zuten, bere gainbehera negargarria ikus ez genezan.

Gainbehera hori salmentetan ere igartzen ari omen da, azken aleak ez baitira espero bezainbeste saldu. Hori konpontzeko eta inoizko salmentarik handiena lortzeko asmoz, promozio kanpaina mediatiko ikaragarria egingo dute. Horren barruan inauguratuko da Bruselan irailaren 22an Le monde, miroir d’Astérix izeneko erakusketa erraldoia, 450.000 euro kostatuko dena eta 200.000 bisitari izatea espero dutena.

Asterix-en azken benetako abentura-alea ere, Asterix eta Latraviata, oihartzun handiarekin atera zuten, mundu mailako kanpainan, egun berean ateraz hizkuntza guztietako aleak, baita euskarazkoa ere! Baina salmentak ez ziren onak izango-edo, ondoren ateratako Asterix y lo nunca visto (han eta hemen okasio ezberdinen karira ateratako istorio laburren bilduma) euskaraz ez baitzuten inoiz atera. Abentura berri hau aterako al dute euskaraz? Mendizegi-rentzako puntua...

Edozein modutan, ez naiz aurrejuzkuekin ibiltzearen zale, eta optimista izanez amaitu nahi dut. Ale berri honek harrituko al gaitu eta lehengoen moduko abentura eder bat izango al da!

etiketak: Asterix, komikiak
asier
asier dio:
2005/07/05 17:07

Ez hasarretu! :-)

Erdi-brometan esan dut, Asterix vs. Tintin borroka horren harira.

Nik ere Tintinen bilduma osoa daukat, nire osabarena, orain dela 40 urteko tapa gogorrekin, eta oso gustora irakurtzen nituen.

Hori bai, Tintinen liburu bat irakurtzen nuen bakoitzeko, Asterixen 10 irakurtzen nituen. Ez dakit zergatik, baina Asterixenak hobeak iruditzen zaizkit, barregarriagoak eta "modernoagoak". Beharbada atenporalagoak. Haria ere hobeto jarraitzen dute, mugimendu gehiago dute. Ez dakit nola azaldu, baina labur esanda: Asterix hobea da, bai marrazkiak, eta bai historioak.

Nire gustorako, jakina.

dabilenharria
dabilenharria dio:
2005/07/08 12:02

Goscinny Uderzo baino gidoilari hobeagoa dela argi dago, baina jakin nahiko nuke nola antzematen den Uderzo gidoilari txarra dela...

Neri ere Asterix eta Latraviata ez zitzaidan asko gustatu baino batez ere "sexuen arteko guda" gaia aitzaki gisara erabiltzen duelako, eta Arrosa eta ezpata edo Asterixen semean gai berdina jorratzen delako modu oso esteriotipatuan. Beraz, neri gidoiaren ardatz orokorra da gustatzen ez zaidana, eta azken komikietan ari berari tiratzen badiote, aspertu ere egiten nau. Noski, gaur egun Asterix, Tintin edo Mortadelo eta Filemonen komikiak berrirakurtzen ditudanean gai honek ere "begietan" min ematen dit, baina garai horretako kontextuan kokatzen dut. Aldiz, Asterixen ale berriak gaur egun estereotipo berdinak zabaltzen jarraitzea...

Baina era berean Asterix sekula irakurri ez duen bati (ba al da?) Asterixen komikiak urrrenkera kronologikorik gabe emango bagenizkio ez dut uste Uderzo edo Goscinnyren gidoien arteko ñabardurarik topatuko lukeenik, erritmoa, txantxak, marrazkiak... berdinak baitira. Ala ez?

Dena den, ni ere pozik erosiko dut ale berria... txikitan Asterixen ale gehienak genituen udal liburutegian, eta ondoren irakurria ez nuen ale bat topatzen nuenean nolabaiteko jarraipen sentimendua nuen, eta sentimendu horrekin hurbilduko naiz kioskora.

asier
asier dio:
2005/07/05 11:33

Errezoi guztia, E-gor, Uderzo marrazkilari bikaina da, baina ez da gidoilaria. Azkenengo Asterixak nahiko kaskarrak izan dira. Nik oraindik ere gustorago irakurtzen ditut zahar-zaharrak, nahiz eta honezkero dozenaka-ehundaka-milaka aldiz irakurrita ditudan.

Dena dela, urrian erosiko dut ale berria ere, bai horixe, eta txikitako sentsazioa berreskuratuko dut: dendatik etxerako bidean, Asterix besapean, etxera noiz helduko zain, egonezinik...

Gora Asterix, eta fuera Tintin! :-)

e-gor
e-gor dio:
2005/07/05 16:52

Esan duzun guztiarekin bat nator, azken-azken esaldiarekin izan ezik. Tintin ere oso gogoko dut, eta ez da egia infantila edo, are gutxiago, nazia denik. Tintinen atzean dokumentazio-lan oso ona dago eta ale bakoitza argitaratzen zen garaian puri-purian zeuden gaiak lantzen zituen, injustiziak salatuz. Irakurri Tintín: El sueño y la realidad, Michael Farr-ena, eta agian iritzia aldatuko duzu.

e-gor
e-gor dio:
2005/07/08 23:39

> Neri ere Asterix eta Latraviata ez zitzaidan asko gustatu baino batez ere "sexuen arteko guda" gaia aitzaki gisara erabiltzen duelako, eta Arrosa eta ezpata edo Asterixen semean gai berdina jorratzen delako modu oso esteriotipatuan. Beraz, neri gidoiaren ardatz orokorra da gustatzen ez zaidana, eta azken komikietan hari berari tiratzen badiote, aspertu ere egiten nau. Noski, gaur egun Asterix, Tintin edo Mortadelo eta Filemonen komikiak berrirakurtzen ditudanean gai honek ere "begietan" min ematen dit, baina garai horretako kontextuan kokatzen dut. Aldiz, Asterixen ale berriak gaur egun estereotipo berdinak zabaltzen jarraitzea...

Ez, gai eta estereotipo errepikakorrak baino gehiago dira.

> Baina era berean Asterix sekula irakurri ez duen bati (ba al da?) Asterixen komikiak hurrrenkera kronologikorik gabe emango bagenizkio ez dut uste Uderzo edo Goscinnyren gidoien arteko ñabardurarik topatuko lukeenik, erritmoa, txantxak, marrazkiak... berdinak baitira. Ala ez?

Marrazkiak bai, baina nire ustez beste guztia ez. Uderzoren gidoiak sinpleak eta infantilak dira, Goscinnyrenek oso ongi jositako tramak zituzten bitartean, erritmo egokiarekin eta emozio puntuarekin. Uderzoren umoreari ere adjektibo berak jar dakizkioke, sinplea eta infantila, Goscinnyrena, aldiz, askoz finagoa eta ironikoagoa da.

Hori bai, ale guztiak ez dira berdinak, eta batzuk beste batzuk baino hobexeagoak dira. Libratu daitezkeenak Zanga handia, Asterixen odisea eta Asterixen semea dira, justu Uderzok bakarrean egindako lehen hirurak. Agian arrazoi pixka bat baduzu, agian Uderzoren gidoi guztiak ez dira hain txarrak, baina gero eta okerrago doanez, sentsazio hori uzten du... Eta gutxien Asterix Indian eta Obelixen galera gustatzen zaizkit.

> Dena den, nik ere pozik erosiko dut ale berria... txikitan Asterixen ale gehienak genituen udal liburutegian, eta ondoren irakurria ez nuen ale bat topatzen nuenean nolabaiteko jarraipen sentimendua nuen, eta sentimendu horrekin hurbilduko naiz kioskora.

Nik ere erosiko dut, gorago esan bezala. Hala ere, oraindik ez dakit euskaraz ere aterako duten...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10