Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / GR-10 Pirinioen ipar isurialdeko zeharkaldiaren Euskal Herriko zatia

GR-10 Pirinioen ipar isurialdeko zeharkaldiaren Euskal Herriko zatia

e-gor 2023/07/03 15:05
Informazioa, kontakizuna, aholku batzuk, track-ak...
GR-10 Pirinioen ipar isurialdeko zeharkaldiaren Euskal Herriko zatia

GR-10 ibilbidearen Euskal Herriko zatiaren mapa

Gaztetan mendian eta Pirinioetan asko ibiltzen den edozeinek bezala, nik ere beti izan dut jomugan noizbait GR-11 oinezko zeharkaldia egitea, hau da, Pirinioak itsasotik itsasora zeharkatzea, Cap de Creusetik Hondarribira edo alderantziz. Baina gutxienez 40 egunekoa eta fisikoki exijentea izanik (20-30 kilometro eta 1000-2000 metroko desnibeleko etapak), eguneroko bizitzako kontu garrantzitsuagoen artean horri tokia egin ezinik urteak pasatzen joan ahala, aukera hori gero eta ezinezkoagoa ikusten joan naiz, 50 urteetara hurbiltzean errealitatea begien aurrean ikusi eta inoiz egingo ez dudala onartu arte...

Aldi berean, badira hogei bat urte Arrasate jaioterritik Errenteriara bizitzera etorri nintzela, eta hemendik askotan joan ohi gara Iparraldera mendian ibiltzera, eta Ipar Euskal Herriko Pirinioak aurkikuntza itzela izan dira, zein paraje ederrak! Hegoaldeko gehienontzako ezezagunak dira, zenbat pisatzen duen "muga"k gure buruetan... Eta mendi-ibilaldi horietan askotan ikusten nuen karteletan aipatuta GR-10, eta azkenean apur bat informatuta jakin nuen zer den: hau ere Pirinioak itsasotik itsasora zeharkatzen dituen mendi-ibilaldia da, baina kasu honetan ipar isurialdetik egiten duena, Hendaiatik Banyulsera edo alderantziz. Hau ere ezezaguna, "muga" berriz...

Eta poliki-poliki, asmo bat indarra hartzen joan zen nire gogoan: GR-11 edo GR-10 zeharkaldi osoa ezingo nuen egin, baina zergatik ez bien Euskal Herriko zatiak? Bakoitza 10 bat egunetan egiten da. Gero eta gogo handiagoa nuen, baina urteak ere aurrera zihoazen zirt edo zart egin gabe... Eta azkenean iazko udan, jada 50 urteak beteta, GR-10aren Euskal Herriko partea egin nuen, Hendaiatik Belagoara.

Hendaiako kartela
Hendaiako kartela

Zeharkaldia egiteko moduak

GR-10 zeharkaldiaren Euskal Herriko zatia egun gutxiago izan arren eta Pirinioak zati horretan hain garaiak ez izan arren, badu bere exijentzia-maila eta gogortasuna. Baina gogorragoa edo egingarriagoa izan daiteke egiteko moduaren arabera.

Hiru modutara (behintzat) egin daiteke zeharkaldia:

  • Laguntzako ibilgailu eta jendearekin: Norbait autoarekin ibilbidean zehar laguntzeko prest egonez gero, guk zeharkaldia menditik egin bitartean fardelak edota motxila autoan joango dira errepidez etaparen amaieraraino. Hala, guk motxila arin bat besterik ez dugu eraman beharko, egunerako janari, edari, aldatzeko arropa eta trasteekin (mapa, GPS edo telefonoa, pilak edo kargagailua...). Eta etaparen amaieran kotxeak nahi dugun ostatura eraman gaitzake, ez du izan beharrik herri horretan ere. Modalitate honetan ia edozeinentzat egingarria da, mendian apur bat ibiliz gero. Taldean joanez gero, laguntzako autoa eramatearena txandaka egin daiteke. Agentziak ere badaude lan hori egiteko: ostatu batzuetan kointziditu nuen jendearekin afaltzeko dotore-dotore jantzita zeudenak, goizean maletak (maletak!) bertan uzten zituztenak agentzia batek hurrengo etapako ostatura eraman zitzan eta mendira ur-motxila pegatu horietako batekin besterik ez zihoazenak...
  • Etapa amaieratan ostatu hartuta: Laguntzako autorik gabe, zeharkaldia egin dezakegu etapa amaiera bakoitzean egoten den aterpetxe, kanpin edo ostatuetan jan eta lo egiteko tokia hartuta. Honela egiteko, motxila handi eta pisutsu samarra eraman beharko dugu, gauza askorekin: egun guztietarako eta eguraldi ezberdinetarako arropa eta oinetakoak, ostatuan aldatzeko arropa eta oinetakoak, mendirako trasteak, nezeserra, botikina, lo egiteko zakua, argia, bainujantzia eta toalla... Eta egunerako janaria -aterpetxean prestatua edo erosia- eta edaria. Afaltzen eta gosaltzen ostatu hartu dugun lekuan emango digute.
  • Dena gure kontura: Etapa amaierak herri edo aterpetxeetan egin gabe, mendian egin daitezke kanpin dendarekin. Kasu honetan pisu oso handia eramango dugu gainean, aurreko atalean aipatutako gauza guztiez gain eraman beharko baitugu kanpin denda, su txikia eta ordezko bonbonak, sukaldeko tresneria, afaltzeko eta gosaltzekoak...

Nire kasuan, lehenengo bi modalitateak tartekatuz egin nuen. Iazko iraila hasieran zenbait jai egun zeudela aprobetxatuta, opor egun batzuk baliatuta 10 egun hartu nituen zeharkaldia egiteko. Baina jai ziren egunetan, neska-laguna etortzen zen kotxearekin laguntzera, ibilbidearen hasierako zati bat egiten zuen, autora bueltatu, etapa amaierara joan eta han enkontrura atera. Hala, egunen erdia laguntzarekin oso arin egin nuen, egun horretarako beharrezkoekin soilik, eta beste erdia bigarren moduko gauza guztiekin, 55-65 litro eta 15 kiloko motxilarekin (badaezpada gauza asko hartzekoa naiz ni, txikiagoa izan daiteke). Oro har oso ongi moldatu nintzen arin zein pisuarekin joan nintzen egunetan. Baina bidean gurutzatzen nituen edo ibilaldiaren zati bat eta hizketalditxoa partekatzen nituen dena beraien kontura egiten ari ziren batzuekin, eta motxila erraldoi karratu batzuk zituzten, 100 litrokoak-edo izango zirenak eta ez dakit nik zenbat kilokoak... Ez dakit gaur dudan adinean horrela egiteko gai izango ote nintzen.

Zelaiburuko lepoa
Zelaiburuko lepoa

Etapak

GR-10 zeharkaldiak etapa ofizial-edo batzuk ditu, baina zenbait tokitan aldaerak ere badaude, etapa luzeagoak edo motzagoak eginda. Esan bezala, nik Euskal Herriko zatia egin nuen, eta hauek dira horko etaparik ohikoenak:

  • 1. etapa, Hendaia-Oleta: 21,5 km, 900 m-ko desnibel positiboa eta 800 m-ko negatiboa. Xoldoko Gaina, Ibardin eta Intzolatik.
  • 2. etapa, Oleta-Ainhoa: 20,5 km, 700 m-ko desnibel positiboa eta 700 m-ko negatiboa. Larrun eta Saratik.
  • 3. etapa, Ainhoa-Bidarrai: 21 km, 950 m-ko desnibel positiboa eta 900m-ko negatiboa. Esteben Borda, Mehatzeko lepoa, Itsusiko haitzak, Artzamendi, Harpeko Saindua eta Infernuko Zubitik.
  • 4. etapa, Bidarrai-Baigorri: 17 km, 1250 m-ko desnibel positiboa eta 1250 m-ko negatiboa. Iparla eta Buztanzelaitik.
  • 5. etapa, Baigorri-Donibane Garazi: 18,5 km, 950 m-ko desnibel positiboa eta 950 m-ko negatiboa. Oilarandoi, Munhoa eta Lasatik.
  • 6. etapa, Donibane Garazi-Ezterenzubi: 11,5 km, 500 m-ko desnibel positiboa eta 450 m-ko negatiboa. Zaro eta Gatarretik.
  • 7. etapa, Ezterenzubi-Iratiko txaletak: 24 km, 1800m-ko desnibel positiboa eta 700 m-ko negatiboa. Iturranburu, Okabe eta Chalet Pedrotik.
  • 8. etapa, Iratiko txaletak-Lojibar: 16 km, 500 m-ko desnibel positiboa eta 1450 m-ko desnibel negatiboa. Escaliers eta Belozkarretik.
  • 9. etapa, Lojibar-Santa Grazi: 25,5 km, 1600 m-ko desnibel positiboa eta 1400 m-ko negatiboa. Holtzarteko zubia, Olhadibi, Anhauko Kürütxe eta Kakuetatik.
  • 10. etapa, Santa Grazi-Belagoa: 9,5 km, 1000 m-ko desnibel positiboa eta 200 m-ko negatiboa. Ehüjarreko arroila eta Erraitzeko lepotik.

GR-10 ibilbidearen Euskal Herriko zatiaren mapa
GR-10 ibilbidearen Euskal Herriko zatiaren mapa

Ibilbide ohikoena hori da, baina badaude alternatibak edo aldaerak:

  • Lehenengo hiru etapak (Hendaia-Oleta, Oleta-Ainhoa eta Ainhoa Bidarrai, bakoitza 20 km ingurukoa) bitan egiten dituzte batzuek (Hendaia-Sara eta Sara-Bidarrai, bakoitza 30 km ingurukoa). Aukeran luzetxo dira, beraz egunak izanez gero hobe hirutan egitea. Hori bai, Ainhoako aterpetxea itxita dago orain, beraz ostatatzea arazo izan liteke.
  • Ainhoako ostaturik eza konpontzeko beste modu bat izan daiteke 2. eta 3. etapak hirutan banatzea Saran eta Esteben Bordan (mendian) lo eginda: Oleta-Sara (10 km inguru), Sara-Esteben Borda (20 km inguru) eta Esteben Borda-Bidarrai (10 km inguru). Edo aurreko biak konbinatuta, lehenengo egunean 30 km egin Hendaiatik Sarara eta gero 20 km Saratik Esteben Bordara eta 10km Esteben Bordatik Bidarraira.
  • 6. etapa (Donibane Garazi-Ezterenzubi) erraza eta laburra da (12 km) eta 7.a (Ezterenzubi-Iratiko txaletak) gogorra eta luzea (24 km). Badago modua horiek orekatzeko, Ezterenzubin beharrean Kaskoletan lo eginda, mendian, Ezterenzubitik 4 km-ra, eta horrela bi etapa horiek 16 eta 20 km-koak bihurtu. Izan ere, baliteke hori izatea ohikoagoa. Baina nik egin nuenean Kaskoleta itxi egin zuten irailean, konponketetarako, eta beraiek aipatu zidaten Ezterenzubiko Karrikaburu ostatuaren aukera eta telefonoa eman, eta egia esan primeran dago.
  • Azken etapa, Santa Grazi-Belagoa, ez da GR-10 ibilaldikoa, egia esan. Hori egin nuen hurrengo batean GR-11-ren Euskal Herriko zatia egin nahi nuelako, eta horrekin lotzeko (beno, eta Ehüjarreko arroila ederra ezagutzeko aitzakia ederra zelako).

Errozate
Errozate

Hobeto informatu eta planifikatzeko

Artikulu hau idaztean nire helburua izan da zeharkaldia ezagutarazi eta informazio apur bat emango zuen atalen bat egotea sarean euskaraz, nik ez baitut ezer aurkitu gure hizkuntzan. Baina egiteko asmoa baduzue, hobeto informatzeko eta planifikatzeko badaude nik baino informazio osoagoa eta hobea dauzkaten bi webgune:

Aholku eta informazio piloa dago bertan: etapak, ostatuak, aterpetxeak, bordak eta kanpin-denda jartzeko tokiak, eramateko arropa eta materiala...

Holtzarteko zubia
Holtzarteko zubia

Ostatatzea

Esan bezala, kotxea izanez gero mugituta aukera asko izan dezakegu ostatatzeko, eta kanpin denda izanez gero toki asko daude lo egiteko egokiak herrietan zein mendian. Baina ez badugu kotxerik eta ez badugu kanpin dendarik eraman nahi, etapa amaieretan dauden ostatu eta aterpetxeetan lo egin beharko dugu, eta horietan erreserbak egitea komeni da, zenbait tokitan ez baitago hainbesteko aukerarik eta toki gabe gera gaitezke. Herri edo etapa amaiera gehienetan ostatu aukera bakarra edo pare bat daude, ni leku batzuetan tokirik gabe geratu nintzen, eta hori irailean, uztail edo abuztuan askoz okerragoa da. Donibane Garazin aukera askoz handiagoa dago hor Santiago Bidearekin gurutzatzen delako, baina justu horregatik hor da tokia aurkitzen zailena... Aterpetxeetan lo egin daiteke 15-30 eurotan, pentsio-erdian 35-65 eurotan, batzuetan hurrengo eguneko jatekoa ere prestatzen dute oso merke. Herri batzuetan badaude zeharkaldiko aterpetxeez aparte hotelak eta bestelakoak ere, baina hauek askoz garestiagoak izan ohi dira.

Santa Grazi
Santa Grazi

GPS track-ak

Goian aipatu ditudan webguneetan badaude GPS track-ak jaisteko, eta Wikiloc-en ere asko aurki daitezke. Nik ere erabili nituen horrelakoak, telefonoan eta OruxMaps-en kargatuta, orain ez dut gogoan nondik hartu nituen track-ak zehazki. Baina erabili nituenak behintzat oker zeuden hainbat tokitan, zaharrak ziren agian, zati batzuetan gauzak eraikita zeuden eta bidea moztuta zegoen, beste batzuetan bide markatua beste toki batetik zihoan... Nik markatutako bidea eta seinaleak jarraitu nituen beti eta track-ak grabatu nituen, eta noizbait nahita edo nahi gabe desbideratu banintzen ondoren editatu egin nituen track-ak. Eta Wikiloc-era jada gauza gutxi igotzen badut ere (gauza antzeko gehiegi dago eta nahasgarria izan daiteke), kasu honetan nire track-ak igo ditut, informazio zuzena eta eguneratua egon zedin Euskal Herriko zatiaz eta euskaraz. Hemen daude:

Iparla
Iparla

Esperientzia zoragarria

Orain, aspektu eta zehaztasun praktikoak alde batera utzi eta balorazio subjektiboa egingo dut. Egun batzuetako mendi-zeharkaldi bat egitea, gaztetan egiten genuen gisara, esperientzia zoragarria izan zen eta ikaragarri gozatu nuen. Egun batzuk bakarrik egin nituen, beste batzuk semeak edo zati batzuetan neska-lagunak lagunduta, jendea ere ezagutu nuen bidean... eta beti ongi. Menditik ibiltzea, erreketan bainatzea... Zer gehiago behar du pertsonak? Herri eta ostatuetan aurkitutako jende euskalduna ere oso jatorra da, eta toki askotan dakite euskaraz, gure aurreiritziengatik pentsatzen duguna baino askoz gehiago. Beti plazera da iparraldeko jendearekin hitz egitea, mugez gaindi elkar ezagutzea... eta euskaraz arituta tratua ere berezia da, toki batzuetan detaile ikaragarriak izan zituzten.

Gainera, lehenago esan dudan bezala, paraje ezin ederragoa dira Ipar Euskal Herriko Pirinioak. Zeharkaldian bertan ez badago ere, kotxea genuen egun batean arratsaldean Arpeara joan ginen, eta harako errepidetik ikusten den Errozate menditik behera doan bailara beharbada inoiz ikusi dudan mendi-paisaiarik ederrena izango da (eta ez ditut gutxi ikusi!), guztiz zirraragarria izan zen.

Iazko udako hori eta gero, lehenbailehen horrelako beste bat egiteko gogoz geratu nintzen... Bada, uda honetan laster egingo dut GR-11-ren Euskal Herriko zatia, aurrekoa utzi nuen tokitik, hau da, Belagoatik, Hondarribiraino! Kontatuko dizuet!

etiketak: GR-10, bestelakoak
Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2023/07/11 19:32
Eskerrik asko Igor azalpen guzti hauengatik. Datorren urterako ideia bat eman didazu!
Igor Leturia
Igor Leturia dio:
2023/07/11 20:46
Merezi du, benetan! Aurten GR-11 egin dut, idatziko dut horri buruz ere, baina hori ezagunagoa da hegoaldekoontzat.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10