2022tik komentatzeko falta zitzaizkidan komikiak
2022a, aurreko artikuluan esan nuen bezala, inoizkorik oparoena izan da euskarazko komikigintzan, aurreko urteetako kopurua ia bikoizteraino. Hainbeste non, azken urteotan jada nahikoa zaila egiten bazitzaidan blog honetan nobedade guztien berri ematea, iaz guztiz ezinezkoa egin zitzaidan. Otsaila amaiera bitarte aritu izan naiz ahal nuen neurrian nobedade esanguratsuenen berri artikulu baten bidez ematen, eta oraindik 20ren bat geratzen zitzaizkidan. Eta ez du zentzurik astean behin edo birritan iazkoen berri ematen jarraitzeak, hilabete asko beharko bainituzke oraindik eta aurtengoak pilatzen joango litzaizkidakeelako... Baina beste horien guztien berri ez ematerik ere ez nuen nahi, beraz gutxienez artikulu batean eta labur-labur komentatzea pentsatu dut. Hona:
- Berriro jaio (Mugarik Gabe). Gidoia: Elizabeth Casillas. Marrazkiak: Josune Urrutia.
- Superpatata: Nahaspila kosmikoa 1 - Bare erregearen itzulera (Bang Ediciones / Mamut Comics). Gidoia eta marrazkiak: Artur Laperla.
- Bat gehiago gara (Txalaparta). Gidoia eta marrazkiak: Leire Salaberria Urdanpilleta.
- Amaiur 1522 (Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa). Gidoia eta marrazkiak: Asisko.
- Biga 4 - Biga endreda-makila (Astiberri, Txikiberri bilduma). Gidoia: Romain Pujol. Marrazkiak: Vincent Caut.
- Holakoak dira gure hilekoak (Txalaparta). Gidoia eta marrazkiak: Carolina de Prada EsCarolota.
- Irri egin (Astiberri, Txikiberri bilduma). Gidoia eta marrazkiak: Raina Telgemeier.
- Zuhaitzen balioa (Sauré). Gidoia: Susana Domínguez Lerena. Marrazkiak: Daniel Rodríguez Redondo.
- 100 urte musika egiten (Bilboko Orkestra Sinfonikoa). Gidoia: Kike Infame (Luis Javier Pérezen testuetan oinarrituta). Marrazkiak: Kike Infame.
- Desberdinen Kluba (Ttarttalo). Gidoia eta marrazkiak: Cati Baur.
- Ongi etorri Kokoloara (Ttarttalo). Gidoia: Pauline Pinson / Ivan Rabbiosi / Dewi Noiry. Marrazkiak: Dewi Noiry.
- Guruyi, Yogaren inguruan abentura bat (Denon Artean Cenlit). Gidoia: Jon Lorente. Marrazkiak: Maite Rosende.
- Memet (A fin de cuentos). Gidoia: Isabella Cieli. Marrazkiak: Noémí Marsily.
- Aurpegrafiak (Zortziko). Gidoia eta marrazkiak: Iñaki Martiarena Mattin.
- Garena Gara - LBT emakumeen eta pertsona ez bitarren komiki transozeanikoak (Gehitu / Mugen Gainetik). Gidoia eta marrazkiak: Teresa Castro / Leslie Xamara / Andrea Conde Elkano / Dani CyC / Chris G. Represa / Mamen Moreu Bibibián / ReyRey / Eider Santos / Lola Verónica Vasquez.
- Zure esku ere badago (Gasteizko Udala, digitalean). Gidoia: EMAIZE Sexologia Zentroa. Marrazkiak: Angel Mª Remírez de Ganuza.
- Irabazi arte (EITB, app-ean). Gidoia: Nerea Loiola. Marrazkiak: Aitziber Alonso.
- Artxipelagoa (EITB, app-ean). Gidoia: Xabier Etxeberria Garro eta Martin Etxeberria Garro. Marrazkiak: Alex Sanvi.
- Txakomic, txakolinaren inguruko 7 komiki labur (Bizkaiko Txakolinak / Mendibile Jauregia / Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkartea, digitalean). Gidoia: Mikel Begoña. Marrazkiak: Higinia Garay / Pedro J. Colombo / Aintzane Landa / Iñaket / Adur Larrea / Asier Iturralde / Josune Urrutia Asua / Raquel Alzate.