Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Nanoheroiak denontzat, zientziaren astean

Willy Roa 2015/11/04 18:25
Ostiralean, 12-18 urteko gazteek komikiak egiteko aukera izango dute Donostian, fisikarien eta marrazkilarien laguntzarekin

Azaroaren 6an, ostiralean, arratsaldeko 17:00tan izango da nanoKOMIK, nanokomikiak egiteko tailer bat San Telmo museoan, Donostian.

Zientziaren astea ospatzen ari gara, eta horren barruko proposamena da hau. CIC-nanoGUNE eta DIPC zentrokoek antolatu dute tailerra “nanobotereak” dituzten heroien komikiak egiteko. Marrazkilariak 12 eta 18 urte bitarteko gazteak izango dira, eta bi aholkulari berezi izango dituzte; batetik, CIC-nanoGUNE zentroko Jon Ander Arregi fisikaria izango da, eta, bestetik, Jose Carlos Torre Rumble aldizkariko marrazkilaria.

Parte hartzeko ez da eduki behar nanozientzia edo kimikigintzari buruzko jakintzarik” dio Arregik. Berak fisikako aholkuak emango ditu. Adibidez, heroi batek nolako nanobotere izan ditzakeen proposatuko die gazteei.

Superheroi klasikoen botereen jatorria ez dira zientifikoak izaten. “Hereditarioa izaten da, edo meteorio bat erori da…” dio Arregik. “Magiarik ez daukagun arren, ikusiko da nanozientziak eskaintzen dituen gauza batzuk ikusgarriak direla.

Jose Carlos Torrek aholkularitza artistikoa egingo die. Erraza izango da. Azken batean, denok dakigu komiki-hizkuntzak zer ezaugarri dituen. Adibidez, globoak, onomatopeiak eta abar. Gure lana izango da hori nola erabili marraztu nahi ditugun istorioak kontatzeko”.

Parte hartuko duten gazteen kopurua mugatuta da, eta, hortaz, aurrez izena eman behar da web orri honen bitartez.

Bestalde, Jon Ander Arregi eta Jose Carlos Torre Elhuyarrek egiten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioan izan ziren, Euskadi Irratian, eta bertan aurkeztu zuten tailerra. Hemen dago elkarrizketa entzungai.

Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asteko komiki-erakusketak

e-gor 2015/11/01 22:40
Mai Egurzari eta Antonio Hitos-en "Inercia" lanari eskainita daude aurtengoak

Athletic Fundazioak "Diamanteak, urrea eta ikatza" komikia argitaratu du

e-gor 2015/10/30 19:25
Datorren asteko Letrak & Futbola topaketen karira, Unai Iturriagaren gidoia eta Alfonso Zapicoren irudiekin
Athletic Fundazioak "Diamanteak, urrea eta ikatza" komikia argitaratu du

Irudia: Alfonso Zapico

Athletic Fundazioak Letrak & Futbola literatura, komikia, kazetaritza eta futbola topaketak antolatu ditu hurrengo asterako, azaroaren 2tik 6rako. Bertan hainbat ekitaldi izango dira (antzerki lan bat eta futbola, kazetaritza eta literatura gai izango duten zenbait hitzaldi). Eta okasiorako bi komiki ere argitaratu dituzte, bat gaztelaniaz (Santiago García eta Pablo Ríosen El portero) eta bestea euskaraz.

Euskarazkoak Diamanteak, urrea eta ikatza du izenburua, eta gidoia Unai Iturriagak egin du eta marrazkiak Alfonso Zapicorenak dira. Egia esan, erakunde batek enkargatutako komikia den aldetik, erakundearen historia kontatzen duen komiki normalean aspergarri horietako bat izango zela pentsatzen nuen, baina keba! Fikziozko istorio polit eta hunkigarria kontatzen digute autoreek. Eta ausarta ere iruditu zait, frankismoa, homosexualitatea eta futbolaren gaia lantzen baita bertan.

10.000 aleko tirada egin dute eta egunotan dohainik banatzeko asmoa dute, liburu dendetan libururen bat erosten duenari, metroan libururen bat irakurtzen doanari... oparituz. Eta baliteke Getxoko Komiki Azokan ere eskuratzeko aukeraren bat egotea. Ea bat eskuratzea lortzen duzun!

"Zesarren papiroa", Asterixen album berria

e-gor 2015/10/21 16:55
Bihar argitaratuko da mundu guztian eta hizkuntza askotan, tartean euskaraz
"Zesarren papiroa", Asterixen album berria

Irudia: Didier Conrad

Bihar, urriak 21, Asterix galiarraren abentura berriaren mundu mailako lantzamendua izango da. Post-Uderzo garaiko bigarren album honek ere, aurrekoak bezala, Jean-Yves Ferriren gidoia eta Didier Conraden marrazkiak ditu. 20 hizkuntzatan aterako da, tartean euskaraz, Zesarren papiroa izenburuarekin.

Komiki-pertsonaia mitikoekin jatorrizko egileak ez diren beste batzuek jarraitzea ez dut asko atsegin (eta Asterixen kasuan, Uderzok Goscinny gidoilariaren heriotza eta gero egindakoak ere ez ditut gustuko), baina horrelako pertsonaia klasiko bat euskaraz argitaratzea beti da berri ona, haurrentzako komikiak jada oso gutxi ateratzen baitira, eta harrobia landu beharra dago komikiek etorkizuna izatea nahi badugu. Ongi etorria, beraz, Asterix!

Parrapean jardunaldiak, Mahatserriko euskal komikiaren egunak, hemen dira berriz ere

e-gor 2015/10/20 21:20
Euskal komikigintzari eskainitako jardunaldion II. edizioa urriaren 24tik 31ra egingo da Santutxu-Begoñan, egitarau oparoarekin
Parrapean jardunaldiak, Mahatserriko euskal komikiaren egunak, hemen dira berriz ere

Irudia: Adur Larrea

Komiki-azokak gogora ekarriz gero, hemengo jende gehienari Getxokoa etorriko zaio burura, bera baita Euskal Herriko azokarik, handiena, beteranoena eta ezagunena. Eta horrekin lotzen duen irudia, bertan izan delako edo medioetan ikusi duelako, izango da stand mordoarena, jende andanena, aurkezpen eta hitzaldi ugariena... Iaz geroztik Parrapean Komiki Egunak egiten dira garai bertsuan eta hor ondoan, Bilboko Santutxu, Begoña, Txurdinaga eta beste auzo batzuk osatzen duten Mahatserria deituriko inguruan (hortik azokaren izena). Parrapean, Getxoko azokaren aldean, apalagoa da; izan ere, euskal komikigintzari eskainia dago nagusiki. Bertoko eta bereziki euskarazko egungo eta atzoko obra eta egileei eman nahi die protagonismoa, eta hor datza bere xarma. Ekitaldi, informazio eta bestelako guztia euskaraz izaten da, gonbidaturen bat tarteko ezin denean izan ezik.

Aurtengoan urriaren 24tik 31ra izango dira Parrapean Komiki Egunak, Begoña eta Santutxun. Baina egun horien aurretik ere egiten dira hainbat ekitaldi, girotzen joateko. Amaia Ballesteros komikigileak tailerrak emango ditu eskoletan eta gaztetxoentzako komiki-lehiaketa ere egingo da. Eta urriaren 19tik aurrera hiru erakusketa irekiko dira, azokaren amaiera arte irekita egongo direnak, Marika Vila, Gregorio Muro eta Amparo Acarreguiren lanei buruzkoak.

Aurtengo omendua, Gregorio Muro Harriet

Parrapean-ek urtero euskarazko komikigintzan nabarmendu den norbait omentzeko asmoa du. Lehenengo edizioan Joseph Camino idazle eta ohorezko euskaltzaina izan zen saritua, 1960etik 1970era argitaratu zen Pan Pin haurrentzako komiki-aldizkariaren sustatzaile nagusia. Uztailean zendu da Camino, eta aurrerantzean bere izena izango du sariak.

Aurtengo Joseph Camino saria Gregorio Muro Harrieti emanen diote. Komiki-gidoigile emankorra, 80ko hamarkadan euskarazko komiki ugari egin zituen, batez ere Habeko Mik-en eta Erein argitaletxean: Justin Hiriart, Sorgin seinalea, Eguzkiaren izerdia eta Simon Besaluze sailak, Ion eta Mirka, Hontza, Hermes, Indianoa... Lan horietako asko hizkuntza anitzetan argitaratu ziren eta nazioarteko sari ugari irabazi zituzten. Ondoren animazioan eta zineman ere aritu zen, gidoigile eta zuzendari. Saria jasotzeaz eta berari buruzko erakusketa izateaz gain, Murok Justin Hiriarten berrargitaratzea aurkeztuko du eta bere animazio filmen emanaldiak izango dira.

Egitaraua osatuko dute beste hiru komikiren aurkezpenek, emakumeak eta komikia gaia duten hitzaldi batek eta mahai-inguru batek, Ainara Azpiazu Axpik gidatutako hainbat tailerrek, lehenengo aste bukaeran izango den euskal komikien azoka batek eta hiru komikigilek izango duten Klasikoen Borrokak. Egitarau xumea baina polita bere txikitasunean, euskarazko komikigintzaren ispilu.

Egitaraua egunez egun

Erakusketak

  • Urriaren 19tik 31ra: “Harriet: komikiaren adorea” (Begoñako Udaltegiko liburutegian)
  • Urriaren 20tik 31ra: “Marika Vila, emakume ahotsa. Estereotipoak apurtzen” (Begoñako Udaltegiko erakusketa-aretoan)
  • Urriaren 24tik 31ra: “Amparo Acarregui: Haize berritzailea” (Santutxuko Udaltegian)

Euskal komikien azoka

  • Urriaren 24ean (12:00-14:00 eta 17:00-19:00) eta 25ean (12:00-14:00) Karmelo Plazan

Urriaren 24an

  • Carlos Zabala eta Gregorio Muroren El rey de la granja animazioko film luzearen proiekzioa (euskaraz, Santutxuko Udaltegian 12:30ean)
  • Amaia Ballesterosen Oletakorta. Una aventura de economía solidaria komikiaren aurkezpena (Karmelo Plazan 13:30ean)
  • Dani Fano eta Guillermo Gonzalezen Kortsarioen Ostatua komikiaren aurkezpena, egileen eskutik eta nik egileak aurkezten ditudala (Santutxuko Udaltegian 18:00etan)

Urriaren 26an

  • Amparo Acarregui. Presencia de la mujer en el comic vasco hitzaldia, Josune Muñoz eta Amparo Acarreguirekin (Begoñako Udaltegian 19:30ean)

Urriaren 27an

  • Animazioko film laburren proiekzioa Zinebi Jaialdiaren eskutik (Begoñako Udaltegian 19:30ean)

Urriaren 28an

  • Mujeres y comics: leerlos, crearlos, analizarlos mahaingurua, Marika, Mamen Moreu eta Isabel Francekin, moderatzailea Josune Muñoz dela (Begoñako Udaltegian 19:30ean)

Urriaren 29an

  • Adur Larrearen Gabriel Aresti, BioGrafikoa komikiaren aurkezpena (Santutxuko Udaltegian 12:00etan)

Urriaren 30ean

  • Komikiak sortzen tailerra Axpirekin (Begoñako Udaltegian 18:00etan)
  • Gregorio Muroren eta Francisco Fructuosoren Justin Hiriart liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena, Ion Iñaki Artetxek aurkeztuta (Santutxuko Udaltegian 19:30ean)

Urriaren 31n

  • Komikiak sortzen tailerra Axpirekin (Begoñako Udaltegian 11:30ean)
  • Parrapean Komikien II. Lehiaketaren sari-banaketa (Begoñako Udaltegian 12:00etan)
  • Joseph Camino ohorezko sariaren ematea Gregorio Muro Harriet-i (Begoñako Udaltegian 12:15ean)
  • Gregorio Muroren film laburren proiekzioa (Begoñako Udaltegian 12:30ean)
  • Trapuak Kakoan Adur, Mikel Mardones eta Asiskorekin, Lutxo Egia aurkezle dutela (Santutxuko Udaltegian 19:30ean)

Corto Maltese-ren berpizkundea

e-gor 2015/10/19 21:45
Hugo Pratt egilearen heriotzaren ondorengo lehenengo albuma kaleratu dute, beste egile batzuek egina
Corto Maltese-ren berpizkundea

Irudia: Rubén Pellejero

Europako komikiaren munduan dauden pertsonaia famatuenak Tintin eta Asterix izango dira ziur aski. Publiko ororentzat diren hauek bazter utzi eta publiko helduagoarentzakoetan zentratuz gero, esango nuke Corto Maltese dela ezagun eta maitatuena. Bada, azken abentura agertu zenetik ia 30 urtera, Hugo Prattek asmatutako marinel honen abentura berri bat argitaratu da oraintsu, lehenengoa jatorrizko egilearen heriotzaz geroztik. Juan Díaz Canales (Blacksad) da gidoilaria eta Rubén Pellejero marrazkilaria. Espainian Norma argitaletxeak atera du, Bajo el sol de medianoche izenburuarekin. Abentura berri hau Alaska eta Kanadan gertatzen da, eta Jack London eta altxor bat daude tartean.

Premisa hauek irakurtzeko gogoa pizteko modukoak dira. Baina nahiz eta ni Cortoren oso zalea naizen (edo beharbada horregatik), arras mesfidati nago. Ene irudiko, komiki-pertsonaia batzuk beren egileekin batera hilez gero hobeto leudeke, baina argitaletxeek, utziz gero, nahiago dute urrezko arrautzen oiloa zukutzen jarraitu. Nik behintzat, Tintinek utzitako betirako oroitzapen ona nahiago, Goscinnyren heriotzaren ondoren Uderzok eta bestek egindako Asterixek utzitakoa baino.

Jakina, aukera bat emango diogu album berri honi, baina horrelakoekin jada ez naiz ilusioz betetzen, beldurrez baino... Urte batzuk baditugunoi gehiegitan zapuztu dizkigute ilusioak komiki edo film gogokoenaren bigarren parteek, komiki edo liburu gogokoenaren zinemaratzeek... batez ere jatorrizkoa ez den beste egileren batek eginak direnean. Ea aldi honetan ez den hala, baina ez dakit. Album honekin ez bada, aukera asko daude hurrengoren batekin Cortotaz dugun irudia kakazteko, edo ustiatzen jarraitzearen jarraitzeaz aspertzeko...

"Maríak 20 urte ditu" atera du Astiberrik

e-gor 2015/10/18 21:20
Miguel Gallardoren komiki arrakastatsua euskaraz ere dugu orain
"Maríak 20 urte ditu" atera du Astiberrik

Irudia: Miguel Gallardo

María y yo Miguel Gallardoren lan autobiografiakoa da, María bere alaba autistarekin bizitzen dituen abenturak kontatzen dituena. 2007an argitaratuta, sari ugari irabazi zuen eta film dokumentala ere egin zen komikian oinarrituta. 2014an Astiberrik euskaraz atera zuen, María eta biok.

Udaberrian bigarren zati bat, María cumple 20 años, atera zuen Astiberrik, eta hilabete batzuk berandutxoago euskarara itzulita kaleratu du, Maríak 20 urte ditu. Bigarren honetan ere aita-alaben eguneroko bizipenak kontatzen dizkigu egileak, tonu umoretsu eta hunkigarrian, autogupidari ihes eginez eta maitasunez beteta.

Ez bazenituen ezagutzen, ez galdu biak euskaraz irakurtzeko aukera!

Komiki-lehiaketen sarituak

e-gor 2015/10/15 18:35
Ganorabako 2015 eta Portugalete Uri Urena XXIX lehiaketen irabazleak jakinarazi dira
Komiki-lehiaketen sarituak

Irudia: Sergio Ballester

Jada ohikoak bihurtu zaizkigun Ganorabako eta Portugalete Uri Urena komiki-lehiaketek martxo partean zuten aurtengo lanak bidaltzeko epemuga, eta epaimahaiek eman dute beren deliberoa.

Basaurikoa Sergio Ballesterren Un día con Prometeok eraman du. Bigarren saria Pere Botsmann-en Eros y Thanatos lanarentzat izan da, hirugarrena Victor Gimenez-en Kotitorentzat, euskarazko akzesita Iosu Mitxelenaren X taldearentzat eta Basauriko autore onenaren saria Jon Vivancorentzat Tartalorengatik.

Portugaletekoa Raúl Ariñoren The badulaque affairek irabazi du komiki modalitatean, bigarren saria Javier Isasi Floresen Gorroto zaitutek eta Adrián Arias Astorganoren Vecinos Extrañosek. Egile lokalaren saria Naiara Marcos Fernándezentzat izan da No te lo pierdasengatik, euskarazko egilearena Aitor Urkiola Badiolarentzat Beep... Beep!!engatik eta 16 urtetik beherakoen akzesita Diana Escrivá Chordárentzat Historias de familiasengatik. Komiki-zinta modalitatean Virginia Moncaliánen Recreok irabazi du eta 18 urtetik beherakoen akzesita Naiara Marcos Fernándezek Dos telediariosengatik.

Zorionak egileei!

Joseba Larratxe "Josevisky"-k komikiaren hizkuntza ulertzeko sarrera tailerra emango du Irunen larunbat honetan

e-gor 2015/10/14 21:35
Berriki komikia atera zuen AEBtan Vertigorekin
Joseba Larratxe "Josevisky"-k komikiaren hizkuntza ulertzeko sarrera tailerra emango du Irunen larunbat honetan

Irudia: Josevisky

Joseba Larratxe Josevisky marrazkilaria Komikia: mugimendu ikusezina ikastaroa ematen ari da Tolosan hilabete honetan eta hurrengoan zehar. Bada, ikastaro horren bertsio laburra emango du larunbat honetan Irunen, Kontenporanea jaialdiaren barruan. San Juan Plazan izango da arratsaldeko 17:00etan, pare bat orduko saio irekian.

Bestalde, Larratxek berriki Vertigo AEBko argitaletxearekin komikia atera zuen. Strange Sports Stories 4 komiki kolektiboko lau istorietako bat marraztu du, Waking, Genevieve Valentineren gidoia duena (bertakoa da artikulua ilustratzen duen irudia). Bertan Euskal Herriko hainbat ikur ezkutatu omen ditu egileak! Komikia bere orrian bertan online eros daiteke.

Parrapean eta Rekalde-Ortzadar komiki-lehiaketen edizio berri bat

e-gor 2015/10/13 19:00
Biek aste batean dute epemuga
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10