Donostian hainbat komiki-ekitaldi datozen egunotan
Bolada luze batez apenas ezer ez eta gero bat-batean dena batera, hala izan ohi dira gauzak komikiaren munduan. Datozen egunotan, kasualitatez, komikiaren inguruko hainbat ekitaldi daude programatuta Gipuzkoako hiriburuan.
Hasteko, datorren larunbatean, hilak 16, Dani Fanorekin solasaldia antolatu du Euskal Irudigileak elkarteak, Kike Infamek gidatuta. Komikigunean izango da, eguerdiko 12:00tan.
Bestalde, hilaren 21ean Bolada txarrean izenburuko komiki-kontzertua egingo da Intxaurrondoko Kultur Etxean 19:30ean. Thierry Muraten Au vent mauvais road-komikiko irudiak proiektatzen diren bitartean, The Hyènes musika taldeak zuzenean jota girotuko du istorioa.
Azkenik, Intxaurrondoko Kultur Etxe horretan bertan inauguratuko da 21ean ere Irudien bidea izenburuko lau komikigile/irudigileren inguruko erakusketa: Higinia Garay, Jon Juarez, Joseba Larratxe Josevisky eta Sara Morante. Maiatzaren 13ra arte egongo da martxan.
Aprobetxatu ba, eta gozatu komiki ekitaldiok!