Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Mikeldiko idorua

Amatiño 2008/10/02 17:29
Durangon sortzear omen da Bilboko Euskal Museoan dagoen Mikeldi “idorua” etxeratu nahia aldarrikatuko duen plataforma. Antonio Trueba eta Juan E. Delmas idazleek aurkitu zuten Iurreta inguruan 1864an, eta 1920tik Bilbon dago dezente ondo kontserbatua. Bitartean, Ezkurdi plazan egon zen kopiak Durangoko udal-biltegian jarraitzen du, ahaztu samar edo, nora ezean.

Lehengusinaren alaba

Amatiño 2008/09/28 23:24
Demagun Sevillatik bueltan norbaitek esaten dizula Andalusiako Energia Agentziaren lehendakariarekin biltzeko aukera izan duela eta haren eskuminak luzatzen dizkizula. “Goraintziak? Neri? Zer dela-eta? Nik ez dakit barren nor denik ere!” Eta erantzuna: “Zelan ez duzula ezagutzen, ez al duzu ba senitarteko?”

Normalak…

Amatiño 2008/09/24 23:43
Jaime Rosales: “He construido un personaje verosímil. Juega con niños, compra discos y echa un polvo… El terrorista es una persona normal, y en toda persona normal existe un monstruo, más en los hombres que en las mujeres”. Alegia, denok normal samarrak bide gara eta, aukeran, monstruo-arrisku gehiago omen gizonetan, emakumetan baino... Nahiz eta emakumea terrorista izan?

Beldurra*

Amatiño 2008/09/22 23:03
Komunikabideek jakinerazi digutenez, ezker abertzale delakoak dei egin digu bere egoera larri horretatik ateratzen lagundu diezaiogun. Horma-zokoren batean irakurri ahal izan dudan moduan: "Ilegalizazioak, atxiloketak, tortura, debekuak… salbuespen egoerari stop!"

XIX. mendeko euskara laudiotarra

Amatiño 2008/09/16 00:02
Gentza Belaustegigoitia adiskide minak bere osaba Federikoren (Laudio, 1876-1947) paper eta liburuen artean aurkitu du 1877an Bilbon argitaratutako “Cristiñau Doctrinia, Aita Gaspar Astetec erderaz escribidua” eta “Laudiyoko abade jaunen encarguz eta costuz, diar dirian baiyezcoecaz, eusquerara biyortuta” eta argitara emana.

L´identité basque, selon Jean Haritschelhar

Amatiño 2008/09/14 16:55
"Etre basque, c'est se considérer membre de la 'nation' basque, que l'on soit de citoyenneté espagnole, française ou américaine. C'est avoir conscience de faire partie d'un peuple, d'une communauté sociale, spirituelle et affective" (Jean Haritschelhar).

Progresio geometrikoa

Amatiño 2008/09/14 00:06
Berak oraindik ez dakien arren, bihar, irailak 15, benetan egun handia izango da gure etxeko nagusiarentzat, aurrenengo aldiz eskolara joango baita urte bi kunplituko dituen egun berean.

Brujas eta Segura

Amatiño 2008/09/12 17:32
Bederatzigarren mendean ba omen zen, Flandrian, Brujas* izeneko baserria, Zwin badiako gazteluaren harresipean sortua eta hazia. Mende bat geroxeago, Brujas Flandriaren hiriburua zen eta, Zwin ibaian zehar merkatua gogotik garatu ahala, Europako hiririk aberatsenetakoa bilakatu, Venezia eta Genoarekin batera.

Segurtasun sarea

Amatiño 2008/09/11 20:55
Auskalo egia ote den baina mundu guztiak aho batez onartzen du euskal industria ingurukoa baino hobeto ari zaiola krisialdiari aurre egiten. Zergatik ote, ordea? Erantzunak hainbat izan daitezke baina bat, batez ere bat, euskal enpresaren nazioarteko merkatuaren aldeko apustua da.

Noiz aldatu beharra asmatu

Amatiño 2008/09/09 00:00
Aurreko larunbatean, kintoen afalostean, laguna erdi mozkortu zitzaigun eta, eskailera-buruan, pailazoarena egiten hasi. Denok algara bizitan geundela, horra hor non, dsanba egin eta, buruz behera hogeitaka harmailatan zehar hankaz gora jausi eta bizkar hezurra hautsi zuen.