Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Maroto-Valer aitzindari CO2 ixurien kudeaketaz

Maroto-Valer aitzindari CO2 ixurien kudeaketaz

Amatiño 2009/08/31 18:00
Espainiako Gobernuak lege-aurreproiektua aurkeztu berri du lurrazpiko karbono dioxidoa (C02) atzemate- eta biltze-jarduera arautzeko. Ez pentsa gero gobernu espainiarra nora ezean ari denik, Europako Batasunak 2014 urterako jarri dituen baldintzak bete beharrean baizik. Eta honetaz gehien dakiena Mercedes Maroto-Valer irakasle gasteiztarra da.

Mercedes Maroto-Valer (Gasteiz, 1973) Kimika eta Ingurumen Eskolaren zuzendaria da, Nottingham-eko Unibertsitatearen Centre for Innovation in Carbon Capture and Storage (CICCS) erakundearen baitan. Karbonoaren kudeaketaz bereziki aditua, 180 artikulu inguru idatzi ditu, hainbat sari jaso eta zenbait erakunde eta argitaletxeren aholkulari da.

Irakasle gasteiztar honen ustez, klima-aldaketari aurre egitekotan edozenbat arlo lantzeari ekin beharko zaio aldi berean, alegia: energiak berriztagarriak suspertu, energia-efizientzia areagotu, mix energetikoa birplanteatu etab. etab. Baina, eginahalak egin arren, gaur egungo energia-iturriaren %80 erregai fosilak (petrolioa, gasa eta ikatza) izaki eta beharreko jauzia bat-batean egingo ez denez gero, erabat derrigorrezkoa izango omen da energia fosilek eragiten dituzten C02 ixuriak jaso, bildu eta gordetzea.

Guzti honek ikerkuntza handia eta teknologia berria behar izango ditu hurrengo urteetan eta, horra non, gure gasteiztarra den aitzindarienetakoa mundu zabalean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: