Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kostata, baina eutsi

Kostata, baina eutsi

Amatiño 2023/02/02 14:30
Estatu espaniarrean, oro har, langabezia puntu luzea (-1,26) murriztu den arren 2022 urtean zehar, gehitu egin da, ordea, Euskal Autonomia Erkidegoan (+0,24), Nafarroan (+0,16) eta Europar Batasunean (+0,10). Ez askorik, baina gehitu.

Langabezia 2022  osoa

Bestalde, espainiar autonomien artean, Errioxa (8,60), Euskadi (8,66) eta Gaztela-Leon (8,83) ziren, 2022 urtearen amaieran,  bederatzi puntutik beherako langabeziarik zuten erkidego bakarrak.

 

Euskal emakumeak, landunenetakoak

Ohi denez, emakumeen langabezia-tasak gizonezkoenak baino handiagoa izaten jarraitzen duen arren, sexuen arteko parekotasunik nabarmenena Hego Euskal Herrian ematen da, gure ingurumarian behintzat.

Alegia, Estatuan, oro har, emakumeen langabezia gizonezkoena baino %29 handiagoa den artean, Nafarroan %10 gehiago da, Euskal Autonomia Erkidegoan +%14, Gaztela-Leonen +%21, Errioxan +%22, Aragoien +%55 eta Kantabrian +%57.

Hala ere, parekotasunik gehien Katalunian da, emakumeen langabezia ez da-eta gizonezkoena baino %4,5 handiagoa, Madrilen +%40 den bitartean. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: