Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Edonori gustatzeko moduko filma

Amatiño 2023/04/23 20:05
“Filma gustatzen bazaizue… esan, ahalik eta jenderik gehienak ikus dezan”, eskatu zuen Lara Izagirre ekoizleak, Estibaliz Urresola zuzendariarekin eta Ane Gabarain zein Itziar Lazkano aktoreekin batera egindako aurkezpenean. Nekez aurkituko du, ordea, filma gustuko izango ez duenik.

Petrolioak ez omen du ordezkorik aurkitzen

Amatiño 2023/04/19 14:00
“Ulertarazi nahi dugu zergatik ez den gertatuko esaten denetik ezer, eta zergatik, hori ulertzen ez badugu, erabateko hondamendian amai dezakegun. Hondamendi horren lehen zantzua petrolioaren eskasia bera da”. Horregatik, liburuaren izena: 'Petrokalipsia'. Antonio Turiel (1). Txalaparta, 2022.

Arrautzen oiloa jaten ari

Amatiño 2023/04/15 23:30
Euskal Autonomia Elkarteko Industrian lan egiten zuten langileak %30 ziren 2000 urtean; %25, 2008an. eta %19,9 baino ez, 2022an. Alemanian, berriz, %27. Hain zuzen, Eustat-ek jakinerazi berri duenez, une honetan 192.000 inguru dira Euskadiko industria-arloan diharduten langileak, sektore publikoan ari direnak honezkero 153.000 diren artean. Sekula ez dira bi kopuruok horren parekatuak izan.

Jesús Arpal irakaslearen bonhomia eta "vis" akademikoa

Amatiño 2023/04/11 22:00
Ez dut uste, gero, batere erraza izan daitekeenik euskarazko Wikipedian aurkitzea, erdarazko bertsioetan aipatzen ez den soziologorik. Balirudike ezinezkoa litzatekeela, gainera, Zaragozan jaioa izateaz aparte, euskaraz ez baleki. Baina bat, behintzat, izan bada: Jesús Arpal Poblador (1940-2023).

Erromatik Garaira, Madrilen eta Bilbon barrena

Amatiño 2023/04/07 23:30
Garaiko Valentin Zubiaurre musikagileak ez zuen sekula amestu ere egin, berak bekaz burutu zuen “Pasioa” zazpi aldiz kantatuko zenik, hamabost egunetan, Erroman, Madrilen, Bilbon eta Garain bertan. Horra non, 150 urte geroago, estreinako zabaldu den mundura, Bilboko Koralaren eskutik, Enrike Azurzaren zuzendaritzapean, Ana Otxoa, Beñat Egiarte, Julen Garcia eta Juan Laboreria bakarlariak barne.

Gaskoia: hain urrun eta hain hurbil

Amatiño 2023/04/03 08:00
Aitortu behar dut aurreko asteburuan entzun nuela, estreinako, Biarnoko gaskoiz luze samar hitz egiten. Ahurti eta Bardoze inguruan-edo, Vielhara autoz nindoala, ezustean sartu zitzaidan dialean frekuentzia ezezaguna (1), euskarazkoren (2) baten bila niharduela. Hasieran, Aran haraneko gaskoiaren itxurarik antzeman ezean, ez nuen zein hizkuntzatan ari ote zen sumatu ere egin.

Xipri Arbelbide: "uros bizi izateko, ez sobera gormanta izan"

Amatiño 2023/03/30 18:30
Mutiko koxkorra zelarik, Xipri Arbelbidek (Heleta, 1934) alemanen tankeak ikusi zituen herriko plazan. Hogeita bat urte baino ez zituen Aljeriako gerlara bidali zutenean. Itzultzean apaiz-ikasketak egin eta, 30 urte bete aurretik, misiolari zen Boli Kostan (1). Bizitza luzean zehar ezagutu aldaketen berri kontatzen dizkio, Jakin (2) aldizkarian (2023/urtarrila-otsaila), Jose Luis Aizpuru kazetariari.

Berrogei urteko energia eta teknologia-egitura

Amatiño 2023/03/26 13:30
Ezin inondik ere esan Garcia-Egotxeagarik izan ez balitz, Euskadik ez zukeenik gaur egun izango, orain duen teknologia eta energia-azpiegitura; baina ezin ere uka, indarrean ditugun energia-azpiegituren eragile eta sustatzaile nagusia Javier Garcia-Egotxeaga izan zena.

Lobby onak eta lobby gaiztoak

Amatiño 2023/03/22 08:55
Norbaitek gogorarazi beharko lioke Denis Itxasori, “euskal lobbya” aldarrikatu zuen aurrenetako lehendakaria Patxi Lopez izan zela, 2009an, Bruselan, “euskal interes ekonomikoak Europar Batasunean defenditzeko”.

Albisterik ez frontean

Amatiño 2023/03/18 20:00
Europar Batasunak adostua du 2050 urterako zero karbono-isuriak lortzeko erronka. Zer ez dugun nahi ba omen dakigu, zer nahi ote dugun… ez horrenbeste. Zer izango dugun, ezin ordea erabat asmatu. Izan ere, inork jakin al dezake, hogeita zazpi urte lehenago, zein izango ote den 2050eko energia berria?